Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiteko elkarteen proiektuei lagundu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko ekainaren 13an, Gobernu-kontseiluak laguntzak emateko deialdi bat onartu zuen: EAEn diharduten eta irabazi asmorik ez duten entitateek jaso ahal izango dituzte, hain zuzen, gaixoek eta haien familiek osatutako kolektiboen entitateek. Laguntza horietarako aurrekontua 300.000 eurokoa izango da. 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez, 2018rako deialdia onartu zen (300.000 euro bideratuko dira).


 

Berria
2017.eko ekainak 13
Osasun Sailak 300.000 euro bideratu ditu bizi kalitatea hobetzea helburu duten eta gaixoek eta beren familiek osatzen dituzten elkarteentzako laguntzetara (Gobernu Bilera 2017-06-13)
EHAA xedapena
2018.eko ekainak 29
AGINDUA, 2018ko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntzetarako deialdi bat egiten baita, EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzenduta.
2018/12/26 Osasun sailburuordea

2017ko maiatzaren 23an bilera bat egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 2/2017 Legean aurreikusitako izendun diru-laguntzak emateko zuzenketak aktibatzeko aurrekontuetan. Hona hemen bileran egon ziren elkarteak: Corazon elkartea, ASAMMA, ASAFIM, HIRU HAMABI elkartea eta AFARABA.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Elkarteen lana zuzenean ezagutu ahal izateko, Lehendakariak bisitaldia egin du ADEMBI-Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkargoaren instalazioetara, eta azpimarratu du esklerosi anizkoitza pairatzen duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko elkarteek egiten duten lana.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak eta Osakidetzak talomidak kaltetutako pertsonen Estatuko erregistroa sortzeko behar diren ebaluazioko lan klinikoak eta diagnostikoak egin dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoan, 28 lagunek egin dituzte lan klinikoak eta diagnostikoak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Prozesua Talidomidaren Biktimen Elkartearekin (AVITE) elkarlanean egin da.

Berria
2018.eko azaroak 24
Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadin talidomidaren eraginpean egon daitezkeen pertsonak ebaluatzeko lanak amaitu dituzte
2018/12/27 Osasun sailburuordea