Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Osasun-sistemako eta osasun publikoko profesionalen artean sarean lan egin

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2013-2020 Osasun Planaren markoan, eta ikuspegi, arlo eta eremu ezberdinetatik, osarun toki-sareak  -non Osakidetzako profesionalak eta Osasun Publikokoak parte hartzen duten-  bultzatzen jarraitzen dugu.

2018/03/23 Osasun sailburuordea

2017ko Programa Kontratuaren ebaluazioa egiterakoan ikusi zen 12 Erakunde Sanitariok jokabide osasungarriak sustatzeko jarduketa komunitarioak egiten dituztela eta gutxienez biztanleriaren % 50 dutela beren eraginpean.               

2018/07/01 Osasun sailburuordea

Ibarrak I (Uribarri Gaubea, Bergonda, Espejo, Lantarón eta Gesaltza Añana) oinarrizko osasun-eremuan, 2014an 64 urtez gorako pertsonen erorketen prebentziorako bi lantegi egin ostean, eta, 2017an, Ibarrak I tokiko osasun-sarea eratzeko hainbat lan egin ostean, azkenik, 2018an, erakundeen arteko lantalde bat eratu zen Uribarri Gaubean, zeinak osasun integralerako aste bat antolatu baitzuen Uribarri Gaubeako eta Espejoko bizilagunentzat, eta 2018. urtearen amaieran talde horrek hainbat jarduketaren dinamizazioari eutsi zion, Talde Sustatzailea sortzeko eta GAUBEAKO ONGIZATE INTEGRALEKO TOKIKO SAREAREN (Gaubea Uribarri eta Espejo) lehen urratsak egiteko. Sare hori hauek osatzen dute: Lehen Mailako Arretako profesionalak; Udalaren gizarte-laneko, kulturako eta kiroleko langileak; G.O.F.E.-ko prebentzioko pertsonal teknikoa; Mugimenteko eta Osasunaren Sustapeneko pertsonal teknikoa; eta zona horretako bi elkarteren ordezkariak eta ikastetxearen zuzendaria.

2019/02/12 Osasun sailburuordea

 

Mugiment estrategiaren barruan, Osasun Publikoko Zuzendaritza, Osakidetza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuen (SOAF-JFOZ) garapena bultzatzen ari dira. SOAFak baliabide bat dira, eta pertsona ez-aktiboek bertara jo dezakete aditu baten beharrezko aholkularitza, orientazioa eta laguntza jasotzeko, jarduera fisikoko ohiturak hobetzen lagunduko baitie, erregulartasunez egin dadin. Orain arte 26 orientazio-zerbitzu sortu dira. (2019/12/11)

2019/12/11 Osasun sailburuordea

 

Adinekoen istripu-tasaren prebentzioan eta, zehazki, erorikoen prebentzioan (2014an jarri zen abian) bost urteko ibilbidean, 200 tailer egin dira Euskadi osoan, eta 8.400 adinekok baino gehiagok parte hartu dute. Emakumeen % 15ek behera egin du eta % 70ek, gutxienez, arrisku bat kendu du etxean. Halaber, % 46k oinetako egokiak erabiltzen dituztela eta % 28k ariketa gehiago egiten dituztela egiaztatu da. 2018an, erorikoak prebenitzeko 43 tailer egin dira 30 udalerritan. Hiru eragile nagusien (Udala, Osakidetza eta Osasun Publikoa) arteko elkarlana sendotzeko balio dute tailerrek. (2019/12/11)

2019/12/11 Osasun sailburuordea

Tenperatura altuek eraginda, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak Beroaren ondorioak saihesteko plana (2019) egin dute eta, besteak beste, hainbat prebentzio-neurri hartzea gomendatzen dute. Arrisku-taldeen kasuan (gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, adingabeak eta adinekoak) neurri horiek hartzea bereziki garrantzitsua da.(2019-06-25)

2019/12/11 Osasun sailburuordea