Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Politika eta plan sektorial guztiek osasunean duten eragina ebaluatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko ekainaren 8an bildu zen Politika Guztietarako Osasunaren Batzorde Teknikoa eta 2016-2020 epean Osasuna Politika Guztietan ikuspuntuan oinarrituta egindako esku-hartze guztiak aztertu zituen. Osasun arloko ekimen bateratuak egin dira Lurralde Antolamendu, Ingurumen, Gizarte-zerbitzuen, jarduera fisiko, eta Kiroletako eta Hezkuntza sailekin.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

2018ko maiatzaren 21ean bildu zen Politika Guztietan Osasuna Lantzeko Batzorde Teknikoa, eta bertan aurkeztu ziren sektoreka osatutako 14 txostenak eta haietako bakoitzaren sintesia egin zen, 2018ko maiatzaren 29an Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordearen bileran aurkeztu ahal izateko.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzaren 7an Osasuna Politika Guztietan Batzorde Teknikoa bildu zen, Osasun Planaren jarraipena egiteko egindako txosten sektorial guztiak aztertu eta Planeko lehentasunezko bost arloetan egindako eguneratzeak txertatzeko. Erabakitakoa 2019ko maiatzaren 28an Plana Zuzentzeko Batzordean azalduko da.(2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea