Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Osasun-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzen jarraitu, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren lidergotik abiatuta eta 2017-2020rako Ildo Estrategiko Soziosanitarioen testuinguruan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko apirilaren 12an egin zen Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren XI. Legegintzaldiko lehen bilera. Bilera horretan aurkeztu zen Ildo Estrategiko Soziosanitarioen ebaluazio-txostena 2013-2016, gauzatze-txostena eztabaidatu zen eta aurkeztutako ebaluazio-txostena onartu. Beste autonomia-erkidego batzuetako eta Europako hainbat herrialdetako arlo soziosanitarioko esperientziak azaldu eta EAEn egindako jarduerekin alderatu ziren. Hausnarketaren ondorio izan zen arreta soziosanitarioko lehentasun estrategikoak proposatzea eta, hala, Euskal Kontseiluak Talde Soziosanitarioari eskatu zion 2017-2020rako Lehentasun Soziosanitario Estrategikoak lantzea, hurrengo Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilura eramateko konpromisoarekin. Azkenik, Historia Soziosanitarioaren gaia aztertu zen eta Plan Funtzionalaren proiektua egitea adostu zen.

Berria
2017.eko apirilak 12
Beatriz Artolazabal:“Euskadiko arlo soziosanitarioan arretaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetu dira pertsona ardatz bihurtzean”
2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko urriaren 25eko Eusko Legebiltzarreko Osasuneko eta Enpleguko, Gizarte Politiketako eta Gazteriako batzorde mistoan aurkeztu zen 2013-2016 epealdirako Linea Estrategiko Soziosanitarioen Ebaluazioa. Bertan agerian geratu zenez, eremu soziosanitarioa finkatzen ari da gurean.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

2017ko apirilean eguneratu da Osasun Sailaren eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Atari Soziosanitarioa editatzeko sistema. Herritarrei eta profesionalei zuzendutako komunikazio soziosanitarioko behatoki eta erreferente da ataria. Era berean, arlo sozialeko eta sanitarioko erakundeak elkar hurbiltzeko formulak lantzen ari gara.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

2017ko azaroaren 27an, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osoko bilkurak, 2017-2020 epealdirako Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak onartu ditu. Lehendakaria bertan zela, 2018ko otsailaren 9an aurkeztu ziren Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020, pertsonen beharrei, eta batez ere gizatalde behartsuenei, erantzun eraginkorra eskaini ahal izateko bide-orria izan nahi duen dokumentua. Eta 2018ko apirilaren 11an Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 dokumentu hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zen.

Berria
2017.eko azaroak 27
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osoko bilkurak, gaur, 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak onetsi ditu
Berria
2018.eko otsailak 09
Lehendakariak berretsi egin du euskal erakundeek Euskadin kalitateko arreta soziosanitarioa izateko egiten duten apustua, erronka demografikoei aurre eginez
2018/07/01 Osasun sailburuordea

2017ko azaroaren 9an, Euskalit Kudeaketa Aurreratuaren Aste Europarraren 23. edizioaren barnean, aurkeztu zen Arreta Soziosanitarioaren Ataria. Halaber, 2017ko abenduan, Arreta Soziosanitarioaren lehen buletina argitaratu zen.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

2017an, Adinekoen Egoitza-zentroen asistentzia-eredu bat garatzeko lanketa egin da, osasun-asistentziaren edukia zehaztu ahal izateko.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

2018ko lehen seihilekoan hainbat tailerretan landu da Historia Soziosanitarioaren Plan Funtzionalaren garapena. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak, 2018ko uztailaren 5ean, aurkeztu zuen Historia Soziosanitarioaren Plan Funtzionalari buruzko txostena, eta erabakiko da hura garatzeko  neurriak inplementatzea.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

2018ko abenduaren 18an, historia soziosanitarioa garatzeko batzorde ordezkariak bilera egin zuen, Arreta Soziosanitarioaren Euskal Kontseilutik eratorritako manua betetzeko. Bilera hartan, aho batez onartu zen historia soziosanitarioaren proiektua, eta berori moduluka eta modu asinkronikoan egitea erabaki zen. (2019-05-06)

2019/05/09 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzaren 6an, Arreta Soziosanitarioaren Euskal Kontseiluak bilera egin zuen, eta oniritzia eman zitzaion Gobernantza Soziosanitarioaren Ereduari. Bestetik, arreta goiztiarreko lanbide-prestakuntza egiaztatzeko tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzko dekretuaren inguruko txostena aurkeztu zen, eta egoitzetan eta ospitaleetan bizitza amaieran intimitatea eta pribatutasuna edukitzeko gomendioei buruzko dokumentua onartu. Azkenik, profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko euskal estrategiaren berri eman zen. (2019-05-06)

Berria
2019.eko maiatzak 06
Beatriz Artolazabal eta Nekane Murga Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osoko bilkuran
2019/05/09 Osasun sailburuordea

2019ko martxoan, baliabide eta esku-hartze soziosanitarioen katalogoa egiteko eta horiek finantzatzeko lantaldea sortu da. (2019-05-09)

2019/05/17 Osasun sailburuordea

2017-2020ko lehentasun estrategikoen barruan aurreikusi diren ekintzak betez, talde bat sortu da 2019ko urtarrilean. Bertan, Uribe ESIak eta eskualde horretako udalerriek, Barrualde-Galdakao ESIak, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIak eta Bilbo-Basurtu ESIak hartzen dute parte, aginte-mahai soziosanitario bat garatzeko xedez. (2019-05-09)

2019/05/17 Osasun sailburuordea

2019ko apirilean, ICIC (International Conference on Integrated Care) nazioarteko biltzarra egin da Donostian, eta osasun- eta gizarte-arloko nahiz arlo soziosanitarioko 1.300 profesional baino gehiago elkartu dira bertan. Bada, bost komunikazio aurkeztu dituzte (ahozkoak nahiz idatzizkoak), Euskal Autonomia Erkidegoan proiektu soziosanitarioak garatuta lortu diren hedapenari eta mugarriei buruzkoak. Hiru foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak elkarrekin egin dituzte komunikaziook.  (2019-05-09)

2019/05/17 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmena onartu da, nahasmendu mental larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko. (2019-05-09)

2019/05/17 Osasun sailburuordea