Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. 2013-2020rako Osasun Planetik eratorritako ekintzak ezarri, eta tokiko osasun-sareei bultzada eman

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2013-2020 Osasun Planean jasotako ekimenetako bat da amagandiko edoskitzea sustatzea, babestea eta laguntzea hura mantentzeko eta gehitzeko, osasunerako dituen onurengatik. Horregatik, garaia baino lehenago edo pisu gutxirekin jaiotako haurren nutrizioa bermatzeko eta neonatologiako profesionalek egoki iritziz gero, Ama-esnearen bankua martxan jartzeko gestioak egiten ari gara. Komunikazio kanpaina bat ere jarriko da martxan amek esnea ematen animatzeko. Beste haur goiztiar batzuentzat zer nolako onura izan dezakeen azalduko zaie.

Ama-esnea ematearen mundu-eguna ospatzen dela eta, maiatzaren 19an, sortu zenez geroztiko lehen zazpi hilabeteen ebaluazioa egin da; aldi horretan, 64 amek 200 emanaldi egin dituzte, guztira 160 litro ama-esne emanez, eta horren bidez 700 biberoi prestatu ahal izan dira.

Berria
2017.eko martxoak 21
Eusko Jaurlaritzak aurten bertan jarriko du abian Euskadiko esne Bankua
Berria
2017.eko urriak 04
Lehendakariak Euskadiko ama-esne Bankua bisitatu du; urriaren 16an jarriko da martxan
EHAA xedapena
2018.eko urriak 24
146/2018 DEKRETUA, urriaren 16koa, zeinaren bidez sortzen baita emandako giza esnearen euskal bankua, eta ama-esnea atzeman, atera, prozesatu, banatu eta administratzeko baldintzak ezartzen, norberaren seme edo alaba elikatzeko eta besteri emateko.
Berria
2018.eko urriak 05
100 emakumek baino gehiagok elikatzen dute Euskadiko ama-esne bankua bere ibilbidearen lehenengo urtean
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Lehendakaria buru zela, 2017ko ekainaren 9an bildu zen Lehendakaritzan Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordea. Eusko Jaurlaritzako sailetako 16 ordezkarik osatzen dute batzordea. Osasun Planaren 2016ko ebaluazioa egiteaz gain, sektorearteko eta sailarteko lanarekin lotutako esku-hartzeak aztertu ziren batzordean, betiere “Osasuna Politika Guztietan” ikuspuntua kontuan hartuta. Azpimarratzekoa da 2013-2020 Osasun Plana erdialdera iritsita dela eta dagoeneko ezarri edota abiarazi dituela finkatuta dituen lau helburu edo ekintzetatik hiru.

Batzarra egin aurretik, bezperan bildu zen Politika Guztietarako Osasunaren Batzorde Teknikoa.

Berria
2017.eko ekainak 09
Euskal Osasun Planak bide erdia egin du, eta 2020rako ezarritako lau ekintza eta helburu bakoitzetik hiru bete ditu
2017/07/19 Osasun sailburuordea

EHUko udako ikastaroa “Hacia el envejecimiento saludable a través de la innovación y la investigación”. Biodonostiak eta Ciberrek antolatuta, 2017ko ekainaren 22an eta 23an egin zen.

Berria
2017.eko ekainak 20
Biodonostia-k eta CIBER-ek “Zahartze osasuntsurantz berrikuntzaren eta ikerketaren bidez” ikastaroa antolatu dute, ekainaren 22 eta 23an, EHU-UPV-ko uda ikastaroetan.
2017/07/19 Osasun sailburuordea

EAEko Elikadura Segurtasunari buruzko Ikerketa Planaren emaitzak jakinarazteko laugarren Jardunaldia egin zen Gasteizen 2017ko apirilaren 6an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko ELIKA - Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak antolatuta.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Azaroaren 17an, IV. Elikadura Segurtasuneko Jardunaldia egin zen Gasteizen. Jardunaldia Elikadura Segurtasunaren Egunarekin eta Kalitatearen Astearekin bat egiten antolatu zen. Eusko Jaurlaritzako, udaletako, foru aldundietako, unibertsitateko, elikadura-enpresetako eta elikagaigintzako aholkularitza enpresetako 200 lagunek hartu zuten parte.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

2018ko otsailaren 23an Osasun Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onetsi zen 2018rako, 15,7 milioi euroko guztikoarekin. 2018ko sorospenak eta diru-lagunak lau eremu handitara bideratzen dira: Osasunaren sustapena eta gaixotasunen prebentzioa; Adikzioen prebentzioa eta arreta eta arriskuen eta kalteen murrizketa; Ikerkuntza eta berrikuntza; eta Profesionalak.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

2018ko maiatzaren 29an bildu zen Lehendakaritzan Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordea, eta bertan aurkeztu zen 2017ko urteko ebaluazioa eta ikusi ahal izan zen 2020rako aurreikusitako jarduketen % 90 burutu dela jadanik. Halaber, 2018ko ekainaren 19an, Osasuneko sailburuak ebaluazio hori aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, eta osasunak Eusko Jaurlaritzaren jarduerako sektore desberdinetako agendetan, alegia, politika guztietan duen garrantzia nabarmendu zen.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

2018/10/24.  Emandako giza esnearen euskal bankua sortzeko dekretua onartu da, eta ezarri dira ama-esnea atzeman, atera, prozesatu, banatu eta administratzeko baldintzak, norberaren seme edo alaba elikatzeko eta besteri emateko.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/10/1805193a.pdf

2018/12/28 Osasun sailburuordea

Giza Esnearen Euskal Bankua sortu zenetik hona, 152 amak hartu dute parte: 80 Bizkaian, 37 Gipuzkoan eta 35 Araban. Guztira, 622 litro giza esne jaso dira, eta horrekin 3.173 biberoi prestatu dira. Hala, beti erantzun ahal izan zaie neonatologiako unitateetako beharrei. (2019/05/22)

Berria
2019.eko maiatzak 18
Euskadiko Ama Esnearen Bankuak sendotu egiten du edoskitze naturalaren sustapena
2019/05/31 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzaren 28an, Lehendakaritzan bildu zen Osasun Planaren Batzordea Gidaria eta 2018ko urteko ebaluazioa aurkeztu zuen. Bada, bileran egiaztatu zenez, Euskadiko Osasun Planean 2020an egitea pentsatutako hamar ekintza eta xedetik bederatzi 2018an ezarri edo abiarazi ziren.  (2019-06-05)

Berria
2019.eko maiatzak 28
Euskal Osasun Planean 2020rako aurreikusitako hamar ekintza eta helburutatik bederatzi dagoeneko ezarri edo hasi egin dira
2019/06/07 Osasun sailburuordea

Osasun  Sailaren eta Osakidetzaren oinarrizko jardute-lerroak aurkeztu dira Eusko Legebiltzarrean: pertsonak ardatz nagusi gisa; osasunaren prebentzioa eta sustapena; zahartzearen, konikotasunaren eta mendekotasunaren erronkei heltzea; osasun-sistemaren modernizazioa eta jasangarritasuna; profesionalak; eta osasun-zientzietako ikerketa eta berrikuntza. (2019/06/19)

 

Berria
2019.eko ekainak 19
Nekane Murga Osasun Sailburuak bere sailaren eta Osakidetzaren ildo estrategikoak azaldu ditu eusko Legebiltzarrean
2019/07/03 Osasun sailburuordea