Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Hainbat eragileren eta mailaren artean koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko formula berriak jarri

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko apirilaren 5an Adikzioei buruzko Erakunde Arteko Koordinazio Batzordea eratu zens (Eusko Jaurlaritzak, Udalek eta Aldundiek osatzen dute). Ekainaren 1ean berriz bildu zen Batzordea, Adikzioen VII. Planaren berri emateko eta Dekretu berriaren zirriborroa ezagutarazteko. Horren bidez, 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoak barne hartzen duen erakunde-dispositiboa garatzen da.

Berria
2017.eko apirilak 05
Euskadiko Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordea eratu da
2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko ekainaren 14an Adikzioei buruzko Euskal Kontseilua eratu zen, adikzioen aurkako borrokan esku hartzen duten gizarte-sektoreen parte hartzerako organo gorena. Aholkua emateko izaera du, adizkzioei buruzko lege-proiektu, araudi eta planei buruz. 63 kide ditu Kontseiluak. Bileran, gainera, Adikzioen VII. Planaren berri eman zen eta Dekretu berriaren zirriborroa ezagutarazi zen. Dekretu horren bidez, Adikzioen eta Droga Mendekotasunaren gaineko Arreta Integralari buruzkoak barne hartzen duen erakunde-dispositiboa garatzen da.

Berria
2017.eko ekainak 14
Sortu da Adikzioen Euskal Kontseilua, adikzioen kontra borrokan dabiltzan gizarteko sektore guztien partaidetzarako organo gorena
2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko uztailaren 4ko Gobernu Kontseiluan VII. Euskadiko Adikzioen Plana aurkeztu zen, Arriskuei aurre eginez, Osasuna eraikiz goiburuarekin. Mendekotasuna sortzen duten substantzien kontsumoa eta portaera-adikzioak murriztu nahi ditu planak, osasuna prebenitzera eta sustatzera, substantzion eskaintza eta eskaria murriztera, eta laguntza soziosanitarioa eta gizarteratzea bultzatzera bideratutako 16 helburu eta 49 ekintzaren bidez.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

2017-1-11. 2017an Euskadik lortu du 70,3 organo-emaile edukitzea milioi bat biztanleko. (Azken eguneratzea: 2018ko otsailak 8, 14:41 Elena Eraso Zubizarretak.) Zirriborroa

Berria
2018.eko urtarrilak 11
Euskadi 2017an milioi bat biztanleko 70,3 organo emaile edukitzera heldu da
2018/07/01 Osasun sailburuordea

2017-02-07. 2013tik Euskadik bete egiten du orain indarrean sartzen den erradiazioen arriskuen aurkako araudi europarra.

Berria
2018.eko otsailak 07
Euskadik 2013. urteaz geroztik betetzen du erradiazioen arriskuen aurkako babesari buruz indarrean jarri den europako araudia
2018/07/01 Osasun sailburuordea

Gobernuak baimena ematen du 2018. urterako (2018/10/23) eta 2019. urterako (2019/10/22) berariazko hitzarmenak sinatzeko, 1999ko ekainaren 2an Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin (Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritza) sinatutako lankidetza-protokolo orokorraren esparruan, droga-mendekotasunei dagokienez (740.000 €).

2020/01/07 Osasun sailburuordea

Tabako-kerik Gabeko Euskadi estrategiaren barruan –hori ere 2018an– TabakorikgabekoAraba taldearen kolaborazio-lanei eutsi zaie; talde hori erakundeen arteko talde bat da (Osakidetza, Vitoria-Gasteiz, Amurrio eta Laudioko udalak eta G.O.F.E.), eta talde zaurgarrietan substantzien kontsumoaren prebentzioan jarduten da, hainbat programa espezifiko abiaraziz, haiei jarraipena eginez eta ebaluatuz, hala nola Kerik Gabeko Gazteak programa, Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko gazteek tabako kontsumitzeko prebentziorako programa. Osasunerako Hezkuntzatik koordinatutako jarduketa da, eta, 2018an, hogei bilera egin ziren programa horretan izen eman zuten ikastetxeekin, hari buruzko informazioa emateko (prebentzio-jarduerak, ikasturtean erabili beharreko metodologia eta materialak).

2019/02/12 Osasun sailburuordea

Tabako-kerik Gabeko Euskadi estrategiaren barruan, 2018an Osasun Sailaren Adikzioak arloarekin kolaboratu zen, KGG programaren eta beste proposamen batzuen –hala nola Kerik Gabeko Udalak– berrikuspenerako eta jarraipenerako erakundeen eta lurraldeen arteko lantaldearen bidez, modu horretan, herritarrak tabako-kerik gabeko espazioei buruz sentsibilizatzeko (egungo araudiak oraindik ez du hori jasotzen).

2019/02/12 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) hitzarmen bat sinatu dute, giza kontsumorako eta bainu-eremuetarako urak gehiago babesteko asmoz, osasun- eta ingurumen-alderdiak modu integratuan balioetsita. (13-03-2019).  Gobernuak luzapena baimendu du (2019/12/26)

2020/01/13 Osasun sailburuordea

Osasuneko sailburuak Galizia bisitatu du, instituzionalki. Xuntako presidentearekin eta han bere homologoa denarekin elkartu da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailaren jarduketa-ildo nagusien berri eman die, zeinak Osasunari buruzko 2013-2020ko Planean jasota dauden. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Mailako Arretarako Estrategia eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2018-2023ko Plan Onkologikoa aurkeztu dizkie bi politikari galiziarrei.(2019-03-06)

Berria
2019.eko martxoak 06
Euskadik eta Galiziak harremanak estutu dituzte osasun eremuan
2019/04/03 Osasun sailburuordea

2019ko martxoaren 28an, agenda politikoan familia-medikuntza sartzeari buruzko mahai-inguru batean hartu zuen parte Osasuneko sailburuak. Bertan, Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Mailako Arretarako Estrategia diseinatzeko xedez hainbat hilabetez askotariko agenteekin egin duten lana aurkeztu zuen Nekane Murgak. (2019-03-29)

Berria
2019.eko martxoak 28
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak Medikuen Elkargoetako Kontseilu Nagusiaren Lehen Mailako Arretari buruzko II. Jardunaldian parte hartu du
2019/04/03 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzaren 2an Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordea bildu zen, adikzioen arloan lan egiten duten foru-aldundietako, udaletako eta Eusko Jaurlaritzako sailetako ordezkariek osatzen dutena. Ondoren, 2019ko maiatzaren 6an, Adikzioen Euskal Kontseiluko bilera egin zen. Bi bilerotan bi dekretu zirriborroren gaineko txostenak egin ziren, Euskadiko Adikzioen Inkestaren emaitzak aztertu ziren, Tabako Kerik Gabeko Euskadi estrategiaren garapena aztertu zen eta VII. Adikzio Planaren garapenaren gaineko txosten bat aurkeztu zen.(2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Euskadin, 2019ko maiatzaren 31n irekiko da bainatzeko denboraldi ofiziala. Bada, astero jasoko dira laginak, bainatzeko 41 eremuen analisi mikrobiologikoa egiteko, eta, halaber, hondartzaren inguruaren egoera baloratuko da, zerbitzuei eta garbitasunari dagokienez.  (2019-06-04)

Berria
2019.eko maiatzak 31
Euskadin bainu-denboraldi ofiziala hasiko da uraren kalitate-estandarrak betez
2019/06/07 Osasun sailburuordea

Osasun estaldura unibertsalaren arloan Osasunaren Mundu Erakundeari (OME) aholku emango dion 15 adituz osatutako talde teknikoko partaidea da Euskadi. Euskadi Estatu ez den batzordekide bakarra da. Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea doktorea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kide eta gaur egun BIOEFen zuzendaria dena, izango da nazioarteko 15 adituk osatutako aholkulari-talde horretako partaidea. Gutiérrez-Ibarluzea jauna  Osasun Teknologien Nazioarteko Elkartearen (HTAI) presidentea ere bada (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila bertako kide instituzionala da). 2019/09/03

 

 

2019/09/02 Osasun sailburuordea

Azaroaren 14an, Euskadiko Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren Koordinazio eta Jarraipen Batzordea osatu zen. Eusko Jaurlaritzak (Osasuna, Segurtasuna, Hezkuntza eta Justizia), hiru foru-aldundiek, Eudelek, Osakidetzak eta gizarte zibileko erakundeek parte hartzen dute. (2019/12/09)

 

2020/01/07 Osasun sailburuordea

 

Osasun sailburuak hitzaldia eman du Madrilgo Executive Forumean. Bertan, berariaz aipatu ditu euskal osasun publikoaren etorkizuneko apustuaren oinarri diren 4 zutabeak: osasunaren prebentzioa eta sustapena; berrikuntza; segurtasun klinikoa eta zentro guztietako asistentziaren kalitatea. Era berean, Euskadin lortutako osasun-emaitzak 2 faktore nagusiri egotzi dizkie: batetik, ia lau hamarkadako osasun-inbertsioen politiken jarraitutasuna eta egonkortasuna; eta, bestetik, Osakidetzako profesionalen konpromisoa eta kalitatezko prestakuntza. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren erronkei dagokienez, Osasun sailburuak 3 azpimarratu ditu nagusiki. Lehenik eta behin, kalitatezko enplegua sendotzen eta langileei egonkortasuna ematea ahalbidetuko duten lan-eskaintza publiko berriak antolatzen jarraitzeko konpromisoa. Bigarren erronka biztanleriaren zahartzearekin eta sistema soziosanitario kohesionatu eta koordinatu baterantz aurrera egiteko beharrarekin lotuta dago. Eta azkenik, pazientearen eta herritarren parte-hartzea bultzatzea osasun-sisteman. (2019/12/11)

 

2020/01/07 Osasun sailburuordea

Osasun sailburua buru izan da 2019ko urriaren 3an egindako ekitaldian, Arabako Ospitale Psikiatrikoaren 25. urteurrena dela eta. Bertan izan dira zentroak parte hartzen duen erakunde guztietako ordezkariak, besteak beste, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala, baita hainbat elkarte ere. Sailburuak erakunde horien guztien konpromisoa eta lankidetza eskertu ditu, ospitale honetan dauden pertsonen mesedetan.

 Arabako Ospitale Psikiatrikoa, Elurretako Andre Mariaren Ospitale Psikiatrikoaren oinordekoa, Osakidetzako Arabako Osasun Mentaleko Sarearen barruan dago. Sare horrek 15.000 paziente baino gehiago artatzen ditu urtero, eta 90.000 kontsulta baino gehiago egiten ditu bere egituren bidez: ospitaleaz gain, osasun mentaleko zentroak (Salburua, Zabalgana eta Laudio), Adikzioen Orientazio eta Tratamendurako Zentroa, Zerbitzua Ospitale Psikiatrikoak hiru eremu handi ditu gaur egun: azpiakutuak, errehabilitazio intentsiboa eta errehabilitazio funtzionala. 160 ohe ditu, eta 200 ospitaleratze inguru egiten ditu urtero, alta kopuru berarekin. Gainera, bere zerbitzuen artean, abangoardiako unitate eta programak ditu, hala nola psikosi errefraktarioen Unitatea eta egoitzetako arreta psikiatrikoaren programa. (2019/10/03)

 

2020/01/07 Osasun sailburuordea