Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Zaintza-sistema integral bat abian jarri, hobeto erantzun ahal izateko gaixotasun-agerraldien, gaixotasun berrien eta osasun publikoko alerten aurrean.

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskadin gripeari aurre egiteko helburuz, 2017ko urtarrilaren lehenengo astean Kontingentzia Plana jarri zen abian. Planaren arabera, berariazko batzorde bat osatu da, hiru lurralde historikoetako egoera aldizka jarraitzeko eta laguntzarako eskaera erantzuteko beharrezko baliabideak ezartzeko. Ildo horretatik, baliabideak areagotu dira, eta horien artean azpimarratzekoa da 417 ohe gehiago ipini direla eta 230 profesional kontratatu direla.

Berria
2016.eko abenduak 22
Osakidetzak datorren abenduaren 31ra arte luzatu du gripearen aurkako txertaketa kanpainia Euskadin
2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko maiatzaren 11n jarduteko protokoloa aktibatu zen, Deustuko Unibertsitatean tuberkulosis kasu bat antzeman ostean.

Berria
2017.eko maiatzak 11
Osakidetzak jarduketa protokoloa aktibatu du, Deustuko Unibertsitatean tuberkulosi kasu bat hauteman ondoren
Berria
2018.eko azaroak 05
Osakidetzak bere jarduketa protokoloa abiarazi du Bizkaian tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
2019/01/17 Osasun sailburuordea

2017ko maiatzaren 10ean, Osasun Sailak informazio-oharra helarazi zuen histaminak eraginako elikadura-intoxikazio bati buruz. Horrez gain, Osasun Saileko Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzatik kontrolerako neurriak hartu ziren, produktua behin betiko Euskadiko merkatutik kentzen zela egiaztatzeko.

 

Berria
2017.eko maiatzak 10
Histaminak eragindako elikadura intoxikazioari buruzko informazio oharra
2017/07/19 Osasun sailburuordea

Bilbon, 2017ko maiatzaren 20an izandako triatloi frogarekin zerikusia izan dezaketen ustezko leptospira-kasu biren antzematearen ondorioz, Osasun Publikoko Zuzendaritzak gaixotasun horri aurre egiteko Euskadik bere buruari emandako protokoloa abian jarri du, epidemia-zainketa horri dagokion protokoloa  hain zuzen. Izan ere, gaixotasun hori, ezinbestean deklaratu beharrekoa, epidemia-zainketapean jarrita dago Euskadin eta estatu osoan 2016 urtetik aurrera. Azkenean, bost izan dira klinikoki diagnostikatutako leptospira-kasuak.

2018ko abuztuan, leptospira-kasu bat antzeman zen Okondoko ibai-eremu batera joan zen bainulari talde batean, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu zen.

Berria
2017.eko uztailak 03
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, leptospiraren hirugarren kasua egiaztatu dute
Berria
2018.eko abuztuak 22
Okondoko udalerriko ibai-zona batean bainatu zen talde baten artean leptospira kasu bat egiaztatu da
2019/01/17 Osasun sailburuordea

2018ko maiatzaren 24an eta uztailaren 3an, Kongon ebola-birusa berragertu dela eta, Gaixotasun Gainerakorren Euskal Aholku Batzordea bildu zen, Afrikako egoeraren bilakaeraren jarraipena egin eta Osakidetzaren arreta-protokoloak eguneratu ahal izateko.

Berria
2018.eko uztailak 03
Euskadik Gaixotasun Infekziosoen Aholku Batzordea bildu du Afrikan Ebola berriz agertu eta gero sortu den egoera analizatzeko eta Osakidetzaren arreta protokoloak eguneratzeko
2018/12/26 Osasun sailburuordea

2018ko maiatzaren 31n eta 2019ko urtarrilaren 10ean, abian jarri zen Euskadin Tuberkulosiaren Programarako ezarrita dagoen jarduketa-protokoloa, sortzetiko tuberkulosi kasu bat kausitu zelako Araba Unibertsitate Ospitaleko Jaioberrien Unitatean ospitaleratuta egondako jaioberri batengan.

2019/01/23 Osasun sailburuordea

2018ko maiatzaren 22an merkatutik kenarazi egin ziren bi gazta motako salgaiak, kutsatzaile mikrobiologikoak atzeman zitzaizkielako, Listeria monocytogenes eta estafilokoko-toxina, zehazki.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

2017ko martxoaren 21ean Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarrean Euskadin gripearen lanketari buruzko balantzea egin zuen eta profesionalen lana eskertu zuen. Gripea urtaroko gaixotasun infekziosoa da eta oso kutsakorra, oso zaila da aurreikustea, Osakidetzak urtero jarraipen zehatza egin arren. 2016/2017 ikasturtean zehar, 1.281 kasu erregistratu ziren (2.409 kasu 100.000 biztanleko). Indartzeko neurriei esker, baita jarraipen zehatz eta etengabekoari eta langileen profesionaltasunari esker ere, Osakidetzak normaltasunez egin dio gripeari aurre 2016/2017an.

2017-2018 aldian, Talaia Sarearen bitartez 1.921 gripe-kasu kausitu dira, hau da, 3.605 kasu 100.000 biztanleko.            

Berria
2017.eko martxoak 21
Gripeak gehiago eragin die pertsona helduei aurten Euskadin eta morbimortalitate handiagoa sortu du
2018/07/01 Osasun sailburuordea

2018ko maiatzaren 15ean, Gobernu Kontseiluak onetsi zuen 79/2018 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez elikagai-enpresa eta -establezimenduen baimen sanitarioen eta komunikazioen erregimena arautzen baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai-establezimenduen erregistroa (ELESE) sortzen baita.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

2018ko martxoaren 23an eta apirilaren 17an, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak abian jarri zuen arriskuzko harremanak kausitzeko protokoloa, Gipuzkoan eta Bizkaian elgorri-kasu bana egiaztatu zirelako txertoa hartu gabe zeuden pertsona heldu batengan eta 20 hilabeteko haur batengan. Irailaren 15ean, arrisku-kontaktuak detektatzeko protokoloa aktibatu zen, 38 urteko gizon bat, Filipinas eta Tailandiatik bidaian ibili zena, GUOn ospitaleratu baitzuten. Abenduaren 14an, arrisku-kontaktuak detektatzeko protokoloa aktibatu zen, Bilbon elgorri-kasu bat egiaztatu zirelako.

2018. urtean sei elgorri-kasu egiaztatu dira Euskadin eta hiru kasu 2019an.

Berria
2018.eko uztailak 24
Urtebete baino gutxiagoko haurrei elgorriaren txertoaren gomendioak
Berria
2018.eko irailak 15
Elgorriaren protokoloa abian jarri da Bizkaian
Berria
2018.eko abenduak 15
Osasun Sailak elgorriari lotutako protokoloa jarri du abian, Bilbon kasu bat detektatu ondoren
Berria
2019.eko urtarrilak 16
Elgorriaren beste kasu bat egiaztatu da Bizkaian
Berria
2019.eko martxoak 11
Osasun Sailak elgorriari lotutako protokoloa jarri du abian, Gasteizen kasu bat detektatu ondoren
2019/03/29 Osasun sailburuordea

2018ko azaroaren 20ko Gobernu Kontseiluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duen 202/2004 Dekretua aldatzea adostu zen. Aldaketa horren helburua da egoera epidemiologikora eta garaiko osasun-arriskuetara egokitzea, bai eta heriotzaren inguruko erabilera eta ohitura sozialen aldaketetara eta hileta-enpresek ematen dituzten zerbitzuetako aurrerapen teknikoetara ere.

EHAA xedapena
2018.eko azaroak 28
166/2018 DEKRETUA, azaroaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duen Dekretua aldatzeko dena.
Berria
2018.eko azaroak 20
Eusko Jaurlaritzak aldatu egin du euskadiko hilotzen osasuna arautzen duen dekretua, egoera epidemiologiko berrira eta ohituren aldaketetara egokitzeko (Gobernu Bilera 2018-11-20)
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Kutsadura prebenitzeko neurriak hartu behar diren arrisku handiko gaixotasun infekziosoen kasuetan erantzun egokia, aproposa eta efizientea bermatze aldera, 2018ko azaroaren 13an, ebola-alerta baten simulakroa egin zuten, protokoloan ezarritakoaren arabera.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

Euskadin, 2018an, guztira 201 tuberkulosi-kasu detektatu ziren, eta tasa 9,2koa izan zen, 100.000 biztanleko. Azken hamarkadan erregistratu den tasarik baxuena da.

Berria
2019.eko urtarrilak 10
Tuberkulosi-kasu bat detektatu da Vitoria-Gasteizen
2019/01/23 Osasun sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Poloniatik datorren behi-haragiaren lote bat lokalizatu eta gelditzeko agindua eman du.

Berria
2019.eko otsailak 01
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Zuzendaritzak Poloniako hiltegi bateko haragi-lote bat gelditu du
2019/02/04 Osasun sailburuordea

Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak protokoloa aktibatu zuen, Vitoria-Gasteizen legionelosiaren kasu multzoa antzemateko, urtarrilean bost kasu egiaztatu ondoren. 2019ko martxoaren 15an, Osasun sailak itxitzat jo du Vitoria-Gasteizen detektatu den legiolenosi agerraldia.

Berria
2019.eko otsailak 09
Osasun Sailak protokoloa aktibatu du, Vitoria-Gasteizen legionelosiaren bost kasu egiaztatu ondoren
Berria
2019.eko martxoak 15
Osasun Sailak itxitzat jo du Vitoria-Gasteizen detektatu den legionellosi agerraldia
2019/03/29 Osasun sailburuordea

2019ko apirilaren 10ean Osasun Sailak elgorriaren aurkako protokoloa aktibatu du, Gipuzkoan antzeman den kasu batek Euskaditik kanpoko jatorria izan baitu. 2019ko apirilaren 26an Osasun Sailak Gipuzkoan elgorri-kasu bat dagoela egiaztatu du. 2019ko maiatzaren 9an Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Araban elgorriaren kasu bat egiaztatu du. 2019. urtean, zazpi elgorri-kasu egiaztatu ahal izan dira Euskadin: lau Bizkaian, bi Araban, eta bakarra Gipuzkoan. (2019-05-09)

Berria
2019.eko apirilak 10
Osasun Sailak abian mantenduko du elgorriari lotutako protokoloa
Berria
2019.eko maiatzak 09
Osasun Sailak elgorri kasu bat egiaztatu du Araban
Berria
2019.eko apirilak 26
Osasun Sailak Gipuzkoan elgorri-kasu bat dagoela egiaztatu du
2019/05/09 Osasun sailburuordea