Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Gazteen aho-hortzetako osasuna sustatu, Haurrentzako Hortz Arreta Programak eskaintzen dituen zerbitzuen irisgarritasuna eta erabilera hobetuta

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) ahalik eta erabiltzaile gehienetara hedatzea lortzeko, Osasun Sailak  publizitate-kanpaina berri bat diseinatu du, “irribarre egitea ez da ezer kostatzen”, euskal familiak kontzientziatzeko seme-alaben aho-hortzen osasunerako padi programaren onurez eta garrantziaz.

Berria
2018.eko urtarrilak 22
Osasun sailak eta Osakidetzak “Irribarre egitea ez da ezer kostatzen” kanpaina jarri dute abian, euskal familiak kontzientziatzeko seme-alaben aho-hortzen osasunerako PADI programaren onurez eta garrantziaz
2018/07/01 Osasun sailburuordea

Osasun sailak eta Osakidetzak Hortz Osasunaren Epidemiologia Ikerketa berri bat egin behar dute ia 3.000 ikasle euskaldunen artean, helburua delarik 2020rako 12 urteko umeen % 80 karierik gabekoak izan daitezela.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

Araba ESIan abian jarri da plan pilotu bat PADI - Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren adinean dauden haurrak erakartzeko, ituan dagoen biztanleriaren estaldura hobetu asmoz, bereziki aintzat hartuz baztertze sozialeko egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden haurrak (bereziki, haur etorkinak). Plan pilotuaren ebaluazioa egindakoan egiaztatuko balitz haren eraginkortasuna, Bizkaiko eta Arabako ESIetara hedatuko litzateke.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

2018an PADI programaren zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko aukera gehiago egon dira, batetik, Dentisten Elkargoarekin eta Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritu delako eta, bestetik, “OSABIDE historia klinikoan alerta bat jarri delako programan sartu den jakiteko eta mezua indartzeko.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

2018ko ekitaldiaren amaieran osatu eta eguneratu egin da programaren jarduerari buruzko datuen azterketa. Datu horien artean, esan behar da % 68,67ko urteko estaldura-indizea lortu dela, 130.983 haurri eskaini baitzaie arreta. PADIa ezarri zenetik, zifra horiek inoiz inoizko estaldurarik handiena islatzen dute, termino absolututan eta ehunekotan.  (2019/05/10)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

2019ko lehen seihilekoan, haurren aho-hortzen osasun-egoerari buruzko IV. azterketa epidemiologikoari dagozkion landa-lana, ustiapena eta azterketa amaitu dira.   (2019/05/10)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Azken hamarkada honetan, Euskadiko haur ikasleen aho-hortzen osasunak estatuko onena izaten jarraitzen du eta Europar Batasuneko buru-buruan sendotu da.

Euskadiko IV. Ikerketa Epidemiologikoak hobekuntza orokorra erakusten du, duela hamar urteko txostenarekin alderatuta. Gaur egun, ikasleen % 97k ez dute txantxarrik 7 urterekin; eta ikasleen % 75ek ez dute txantxarrik 12 eta 14 urte artean.

Osasuneko sailburuak adierazi du aurrerapen horiek Euskadin, zenbait ekimenen bidez, azken hamarkadetan egindako ahaleginen emaitza direla, eta ekimen horien artean aipatu ditu Haurren Hortzak Zaintzeko Programa eta uren fluorazioa. (2019/09/25)

 

2019/09/26 Osasun sailburuordea