Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Txertaketa-egutegiak etengabe berrikusi eta eguneratu, irizpide zientifikoak eta datu epidemiologikoak kontuan hartuta

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun Sailak eta Osakidetzak ACWY meningokokoaren aurkako txertoa jartzeko ezohiko kanpaina hasi dute. Txertoa 2001etik 2007ra bitartean jaiotako eta aurretik C meningokokoaren aurkako txertoa hartutako gazteei jarriko zaie; orain hartuko duten txertoak serotipo gehiago (AWY) hartzen ditu. Txerto berri honekin, beraz, gaixotasun meningokozikoari aurre egiteko babesa areagotu ahal izango da, eta txertaketa hainbat fasetan egingo da; zehazki, ikasturte honetan eta hurrengo bietan. Lehenengo faseari otsailean ekin zaio, eta fase honetan 2001ean, 2002an eta 2004n jaiotako gazteei jarriko zaie txertoa; 2020-2021 ikasturtean 2003an eta 2005ean jaiotako gazteei jarriko zaie, eta 2021-2022 ikasturtean, berriz, 2006-2007an jaiotakoei. (2020-02-10)

 

2020/02/18 Osasun sailburuordea

Gripe-jarduerak gora egiten jarraitzen du Euskadin, baina modu neurritsuan. Osasun Saileko Zaintza Epidemiologikoko Sarearen eta Osakidetzako Mediku jagoleen azken txostenaren arabera (abenduaren 23tik 29ra bitarteko aldiari dagokiona), intzidentzia-tasa 75,2 kasukoa izan da 100.000 biztanleko, aurreko astean erregistratutakoa (64,2) baino zertxobait handiagoa, nahiz eta gripe-jarduerak baxua izaten jarraitzen duen oraingoz. Gainera, 2019-2020 gripe-denboraldia hasi zenetik, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako sareak 821 kontsulta artatu ditu gripe-sindromeagatik, eta baieztatutako gripearekin ospitaleratutako 120 kasu jakinarazi dira; horietatik 49k larritasun-irizpideak betetzen dituzte. Era berean, denbora horretan 7 pertsona hil dira gripeak eragindako konplikazioen ondorioz; guztiek zituzten arrisku-faktoreak edo 64 urte baino gehiago zituzten.

Aurre egiteko, atseden hartzea gomendatzen da, likido ugari hartzea eta sukarra eteteko antitermikoak. Sukarrak bere horretan jarraitzen badu, medikuei galdetu beharko diegu. Kutsadura- eta transmisio-indize handia duenez, garrantzitsua da higiene-neurriak hartzea, hala nola eztuletik eta doministikutik babestea, eskuak maiz garbitzea eta erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea. (03-01-20)

 

2020/01/03 Osasun sailburuordea

Gripeak lehen aldiz gainditu du epidemia-atalasea Euskadin. Gripe-jarduerak 100.000 biztanleko 59,7 kasu izan ditu, eta dagoeneko 81 ospitaleratze eragin ditu. Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi die arrisku-taldeetako pertsonei oraindik garaiz daudela txertoa hartzeko, kanpaina abenduaren 31ra arte baitago martxan. (2019-12-19)

 

2019/12/19 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak eta Osakidetzak abenduaren 31ra arte luzatu dute gripearen aurkako txertaketa-kanpaina. Bi erakundeek nabarmendu dute txertoa dela gripeak eragin ditzakeen konplikazioak prebenitzeko modu eraginkor eta seguruena. Kanpainaren lehen bost astehetan, guztira 311.766 pertsonak hartu dute txertoa, gehienak, % 80, 65 urtetik gorakoak. (2019-11-21)

 

2019/11/21 Osasun sailburuordea

 

Guztira, 221.468 pertsonak hartu dute, dagoeneko, gripearen aurkako txertoa, gripearen aurkako txertaketa-kanpainaren lehen hiru asteetan, 16.000 inguruk egunean. Osasun Sailak eta Osakidetzak arrisku-taldeetan dauden pertsonek txertoa jartzea zer garrantzitsua den nabarmendu dute, alegia, 65 urtetik gorakoek, gaixo kronikoek eta haurdun dauden emakumeek. Datozen asteotan, oraindik, haien osasun-zentroetan jarri ahalko dute. (2019-11-04)

2019/11/05 Osasun sailburuordea

OSAKIDETZAk 2019ko gripearen aurkako txertaketa-kanpaina aurkeztu du.Astelehenetik aurrera, urriaren 14tik aurrera, 65 urtetik gorakoek, haurdun daudenek eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek txertoa hartu ahalko dute, osasuneko konplikaziorik ez izateko. Osasun Sailak 1,4 milioi euro inbertitu ditu 400.000 dosi baino gehiago erosten; kopuru hori handitu egin ahalko da, beharrezkoa bada. Nekane Murga Osasun sailburuak azpimarratu du txertoa “segurua eta eraginkorra” dela, eta gripearen aurrean dagoen “prebentzio-neurri onena” dela. Berrikuntza bat: Larrialdi eta Etengabeko Arreta Guneen itxarongelek maskaren euskarriak izango dituzte, gripeagatiko kutsadurak eteteko.

Gogorarazi behar da iaz, 2018ko gripearen aurkako kanpainan, guztira 373.878 dosi eman zirela, zehazki aurreko urtean baino 1.935 txerto gehiago. Haietatik, guztira 285.335 txerto, alegia txertoen % 76, 65 urteko edo gehiagoko adin-taldean eman zen, hau da, % 58ko estaldura izan zuen.   (2019-10-10)

 

2019/10/10 Osasun sailburuordea

Meningitisaren aurkako babes handiagoa ziurtatuko duen haurrentzako txertaketa-egutegi berria (2020) jarriko da abian urrian. Txertaketen Aholku Batzordearen gomendioei jarraituz, 12 urteko neska-mutilek jasotzen duten hirugarren dosia txerto tetrabalente berriarekin ordeztuko da. Aldi berean, 2001. eta 2007. urteen artean jaiotakoei zuzendutako ezohiko txertaketa-kanpaina ere egingo da, arrisku-talde nagusiaren, nerabeen, immunitatea bermatzeko. (2019-09-09)

 

2019/09/09 Osasun sailburuordea

2018an Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea 4 aldiz bildu da eta zenbait akordio eta gomendio onartu ditu.

2019/01/15 Osasun sailburuordea

2018ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2018ko urriaren 24an hasi zen, eta arrisku-talde hauei zuzenduta zegoen: 65 urte baino gehiagoko pertsonak, gaixo kronikoak eta haurdunak, bai eta osasun-langileak ere.

Berria
2018.eko urriak 20
2018ko Gripearen Aurkako Txertaketa-Kanpainaren Aurkezpena
Berria
2018.eko azaroak 28
Osasun Sailak eta Osakidetzak abenduaren 31ra arte luzatu dute gripearen aurkako txertaketa-kanpaina
2018/12/26 Osasun sailburuordea

Gripearen aurkako 2017ko txertaketa-kanpaina urriaren 23an, astelehenean, hasiko da, eta 2018ko urtarrilaren 6ra arte luzatuko da. Kanpainak bi hilabete iraungo ditu, eta, kanpainak iraun bitartean, 65 urtetik gorakoek, gaixo kronikoek -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna... dutenak– eta haurdun dauden emakumeek txertoa jartzeko aukera izango dute osasun-zentro, anbulatorio eta ospitaleetan.

64 urtetik gorakoen artean, txertoaren estaldura % 58,9ra iritsi da. Gripearen aurkako txertoaren estaldurak beherakada izan du 2009ko gripe-pandemiaz geroztik.

Berria
2017.eko urriak 19
Darpón sailburuak gripearen aurkako 2017ko txertaketa-kanpaina aurkeztu du
2018/07/01 Osasun sailburuordea

2017ko urriaren 18ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren txertaketa eta txertaketa-egutegi ofiziala onartu ziren.

2018/01/30 Osasun sailburuordea

Osasuneko sailburuak 2017ko martxoaren 8an egindako prentsaurrekoan adierazi zuenez, 2017ko apirilaren 1etik aurrera, Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariak hala adostuta, Osakidetzak berriz banatuko du  kukutxeztularen aurkako txertoa Euskadiko haurren artean, atzeraginez aplikatuko da, 2015eko irailaz geroztik eta Europan banatzeko arazoak direla eta, sei urte zituztenean jaso ez zuten haurren artean.

Berria
2017.eko martxoak 08
Osasun Sailak kukutxeztularen aurkako txertoa Euskadiko haur guztiei jarraitzeari ekingo dio berriz ere, eta atzeraeraginezko izaerarekin
2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko otsailaren 17ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuarenaren bidez, Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariko kideak osaera eguneratzen da, eta organoaren presidentea da José Mª Arteagoitia Axpe.

2017an, Osasun Sailak txertaketa-eskema berria ezarri du difteria, tetanosa, tosferina, poliomielitisa, heamophilus influenzae b eta B hepatitis (DTPa-VPI-Hib-VHB)-aren lehen txertaketarako: 4 dosiko eredua (3+1 eskema) aldatu eta 3 dosiko eredua (2+1 eskema) ezarri da.

2017an zehar, txerto-estaldurak maila onargarrien barruan mantendu dira; haurtzaroko lehen seriean, % 95ko maila gainditu egin dute.

2018/07/01 Osasun sailburuordea