Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Gazteen artean alkoholaren kontsumoa prebenitzeko ekintza instituzionala indartu, ingurune komunitarioan, hezkuntzan, osasunean arau-esparruan eta gizartearen sentsibilizazioan neurriak hartuta. “Adingabeak eta alkohola” programa.

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko otsailaren 21ean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean parte hartu zuen, Adin Txikikoak eta Alkohola programaren garapenaren balorazioa egiteko. Programa horren helburua da adin txikikoen artean kontsumoa ekiditea eta gizarteak jokabide horrekiko duen permisibitatearekin amaitzea. Bertan aurreikusitako 65 ekintza eta azpi-ekintzen artean, 45 abian dira.

Berria
2017.eko otsailak 21
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Adin Txikikoak eta Alkohola Programan aurreikusitako lau ekintzatatik hiru abian dira dagoeneko
2017/07/19 Osasun sailburuordea

2016/2017 ikasturtean hainbat programa landu ziren alkoholaren kontsumoaren berariazko prebentziorako, DBHko 4. urteko, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasleei zuzenduta. 230 tailer egin ziren, eta guztira 89 ikastetxetako 4.077 ikaslek hartu zuten parte haietan 44 herritan. “Mimarte”, mimo-antzerkiaren bitartez alkoholaren kontsumoaren prebentziorako proiektuaren baitan egin ziren: 36 esku-hartze, eta 2.238 ikaslek hartu zuten parte haietan.

Jai-giroko eta aisialdiko esparruetan alkoholaren kontsumoa saihesteari dagokionez, alkohol-kontsumoaren testaren bitartez prebentzio-lana egiteko proiektuaren baitan 73 esku-hartze egin ziren eta 15.713 gaztek hartu zuten parte.

Berria
2017.eko ekainak 05
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gazteek alkoholaren aurrean duten espiritu kritikoa saritu du
2018/07/01 Osasun sailburuordea

Osakidetzak programa bat garatu du, adin txikikoen alkohol kontsumoa prebenitu, diagnostikatu eta tratatzeko osasun-sare publikotik modu integralean jorratzeko. Hori jarrera osasungarrien sustapenaren esparruan egin da, eta osasun-arlo ezberdinetatik jarduerak definitu dira. 2016ko abenduaren 15ean Osakidetzak jakinarazi zuen 1.000 profesional baino gehiago daudela Osakidetzaren sarean Adin Txikikoak eta Alkohola Programa hedatzeko prestatuta.

Berria
2016.eko abenduak 15
Osasun sailak 1.000 osasun langiletik gora prestatu ditu “Adin Txikikoak eta Alkohola” programa Osakidetzan hedatzeko
2017/07/19 Osasun sailburuordea

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 2017ko apirilaren 18an  “Alkoholik gabeko adin txikikoak” ponentzian parte hartu zuen, Drogen Arazoaren Azterketarako Kongresu-Senatu Batzorde Mistoan. Bere hitzartzean alkoholaren kontsumo lantzeko euskal eredua azaldu zuen, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Legean eta Adin Txikikoak eta Alkohola programan jasotakoaren arabera.

Berria
2017.eko apirilak 18
Euskadik Kongresuan aurkeztu du Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Gaineko Arreta Integralari buruzko Legea eta Adin Txikikoak eta Alkohola Programa
2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko otsailaren 8 eta 9a Euskal Autonomia Erkidegoak Europako Eskualdeen Batzordean parte hartu zuen, “Alkoholarekin lotutako gaien inguruan EBren estrategiaren beharra eta horretarako bidea” gaiari buruzko txostena osatzeko. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzatik igorritako 14 zuzenketen artean 12 aurkeztu ziren eta horietatik 11 osoko saioan onartu ziren, batzuk hizlariaren aldeko konpromisoarekin. Adibidez, zuzenketa batek tokiko mailak gai honetan duen garrantzia azpimarratzen zuen.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko urriaren 18an, jardunaldi bat egin zen Bilbon drogen kontsumoaren prebentziorako Islandiako ereduaren inguruan. Bertan, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jón Sigfussón Ikerketa eta Analisi Sozialerako Islandiako Zentroko zuzendariak eta Youth in Iceland programaren arduradunak parte hartu zuten. Gehien zabaldutako drogen kontsumoa prebenitzeko Islandiak indarrean jarritako politikak aztertu ziren jardunaldian, bereziki adingabeekin lotuta daudenak. 

Jardunaldiak Euskadiko prebentzio politiken eraginkortasuna hobetzen lagun dezaketen neurriak aztertzeko balio izan zuen. Euskadin martxan dauden egitasmo eta programak, tartean VII. Adikzioen Planean jasotako ekintza gehienak, Islandian bultzatutako lan-ildoarekin bat egiten dutela egiaztatzeko ere baliagarria izan zen jardunaldia.

Berria
2017.eko urriak 18
Adingabeak eta kolektibo ahulenak, Euskadin drogen kontsumoa prebenitzeko politiken lehentasunak
2018/07/01 Osasun sailburuordea

2018ko uztailean abian jarri zen “Zaindu” app-a. App horren helburua da adingabeen eta gazteen artean alkoholaren kontsumoa saihestea, alkoholak osasunean dituen ondorioei buruzko informazioa ematea eta prebentziorako hautabideak, baliabideak eta tresnak eskaintzea.
 

Berria
2018.eko uztailak 18
“Zaindu” aplikazio mugikorra atera berri du Osasun Sailak gazteen eta nerabeen artean alkohol-kontsumoa murrizteko
2018/12/28 Osasun sailburuordea

2018ko apirilaren 17an eta 18an, Osasun Saileko eta zenbait udaletako ordezkariek parte hartu zuten Tarragonan egin zen Workshop Planet Youth jardunaldian. Helburua zen hobeto ezagutzea Islandiako prebentzio-programa eta zenbait herrialdetan eta hiritan programa horrek izan duen aplikazioa.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018an, alkohol kontsumoa prebenitzeko eta balizko arriskuak murrizteko «Alkohol Arriskua» programaren barnean, 238 tailer egin ziren 78 ikastetxetan, 38 herritako 4.357 ikasleren partaidetzarekin. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Jaietan eta aisialdi eremuetan alkoholaren eta bestelako substantzien prebentzioa landu eta arriskuak murrizteko «Testing» programa izan da indarrean. Jaietan 62 esku-hartze egin dira guztira 39 toki-erakunderekin batera, eta 18.046 gaztek hartu dute parte. Alkoholimetriei dagokienez, 71 esku-hartze izan dira, 16.371 gaztek hartu dutelarik parte.

Ostalaritzan jokabide arduratsuak sustatzeari eta prestatzaileen prestakuntza bultzatzeari dagokionez, 2018an 28 esku-hartze izan ziren jai batzordeekin, ostalaritzako langileekin eta aisialdiko monitoreekin. Guztira 335 profesionalek parte hartu zuten 16 herritan egindako jardueretan.

Gazteen lokaletan prebentzioa sustatzeko 53 esku-hartze egin ziren 2018an 16 toki-erakunderekin batera, eta 842 gaztek hartu zuten parte.

Antzerkiaren bidezko prebentzioa: 40 esku-hartze izan ziren, 23 herritako 2.300 ikasleren partaidetzarekin. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Alkohol kontsumoaren inguruko «Zaindu» sentsibilizazio kanpainan 21 toki-erakundek parte hartu zuten 2018an; guztira 1.000 kartel, alkohol kontsumoaren prebentzioari buruzko 9.000 erregeleta eta 9.000 alkoholimetro banatu ziren. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak 2019ko otsailaren 11tik 14ra bitartean «Jaiak, kontsumoak eta drogak. Kontrolatzen dugu?» lelopean egin zen Bilboko Zientzien Akademiako Humanitateen Astean parte hartu zuen. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea