Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Haurren Obesitatea Prebenitzeko Plana egin. Informazioan, osasun-heziketan, jarduera fisikoan eta elikadura osasuntsuan oinarritutako neurriak bilduko ditu, gizartea kontzientziatzeko eta obesitatea prebenitzeko jardunbideak ezartzeko

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun Sailak eta Osakidetzak laguntza-material batzuk argitaratu dituzte herritarrei elikaduraren arloko ohitura osasungarrien berri emateko, gehiegizko pisua eta obesitatea prebenitzea helburu dela. Gainera, Osakidetza seihileko honetan hasiko da Pediatriako kontsultetan tratamendu berri bat garatzen, teknologia berrien erabilera aurrez aurreko kontsultekin uztartzen duena. SANO Osasun Sailaren Haurren Obesitatearen aurkako Estrategiaren inguruan abiarazitako neurri batzuk besterik ez dira. Hala, Osasun Sailak bultzatutako neurrien artean, informazio-kanpaina bat abiarazi da, gai nagusitzat plater osasungarria duena. Kanpaina horrek modu grafikoan jasotzen du elikadura osasungarria lortzeko egunean zehar elikagai-taldeak zer proportziotan jan behar diren: % 50 fruta eta barazkiak; % 25 karbohidratoak, hala nola zerealak, patatak edo pasta; eta % 25 proteina osasungarriak, arraina, arrautzak, fruitu lehorrak, haragi bigunak eta esnekiak txandakatuta.

Plater osasungarria hainbat euskarriren bidez iritsiko da herritarrengana: olanak osasun-zentroetako fatxadetan, kartelak, azalpen-triptikoak, zamau-babesak, prentsako iragarkiak eta bideoak sare sozialetan. Baina, gainera, Pediatriako kontsultek, elikadura osasungarriari buruzko osasun-aholkua egitean, plater berrerabilgarriak izango dituzte, familiei informazio grafikoarekin emateko, eguneroko elikadura prestatzeko garaian lagun diezaieten. 

 Osasun arloan, gainera, haurren gehiegizko pisua eta obesitatea lantzeko tresna berri bat izango da. El Mangolsen bidaia da, teknologia berriak eta pediatriako erreferentea duten protokolizatutako aurrez aurreko kontsultak konbinatzen dituen tratamendua. Tratamendu berri hori ESI guztietan garatuko da lehen seihilekoan, baina mailaka, 40 profesionaleko talde batetik hasita (pediatrak eta pediatren erizainak). Tratamendu horrek Serious Games metodologia erabiltzen du tresna gisa —prestakuntza-jolasak ere esaten zaio—, eta helburu du haurrak eta familiak ahalduntzea, paziente aditu bihur daitezen. Horretarako, elikadurari, elikadurari, jarduera fisikoari, autoestimuari, aisialdi aktiboari edo etiketen irakurketari buruzko ebidentzia zientifiko handiko ezagutzak helaraziko zaizkie, besteak beste. Jokoa pazientearen historia digitalarekin integratuta egongo da, eta horrek aukera emango dio osasun arloko profesionalari hurrengo maila aktibatzeko eta haren bilakaera monitorizatzeko. (2020/01/22)

2020/01/27 Osasun sailburuordea

Euskadiko elkarte eta kooperatibentzako diru-laguntzen deialdia, 2019-2020 ikasturtean ikasleen osasuna eta autonomia hobetzeko jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko proiektu parte-hartzaileak garatzeko. Zuzkidura ekonomikoa: 93.000 euro (2019/12/11)

 

2019/12/11 Osasun sailburuordea

Osasun eta Hezkuntza Sailek "Eskola-jantokietan sukaldaritza erakargarri eta osasungarri baterako aholku praktikoak" izeneko gida argitaratu eta zabaldu dute. 600 ale banatu dira sukalde zentraletara, catering enpresetara, ikastetxeetara eta sukaldaritza eskoletara. (2019/12/09)

 

2019/12/09 Osasun sailburuordea

Osasuneko sailburuak Euskadiko haurren obesitatea prebenitzeko estrategia aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean (urriaren 8an). (2019/12/09)

 

2019/12/09 Osasun sailburuordea

Urrian, otsailean hasitako proiektu pilotuaren emaitzak ezagutzera eman dira. Parte hartu duten ikasleek nabarmen handitu dute fruta, barazki eta arrainaren kontsumoa eskolako jangelan. (2019/12/09)

 

2019/12/09 Osasun sailburuordea

2018an, haur obesitatearen inguruko Serious Game proiektua garatu zen. Bertan Osakidetzako zerbitzu zentralek eta Arabako Errioxa ESIk parte hartu zuten. Gehiegizko pisua eta haur obesitatea tratatzeko aplikazio informatiko bat da. Gamafikazio teknika erabiliz, nutrizioari, ariketa fisikoari, ohitura osasungarriei eta sendotasun emozionalari buruzko ezagutzak lortzen dira. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019ko otsailaren 28an, Osasun Sailak Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia aurkeztu du (SANO); tresna horren bidez, mende honetan osasun publikoan dagoen erronka nagusietako bati helduko zaio, eta, horretarako, batik bat jarduera fisikoa eta elikadura osasungarria sustatzeko neurriak hartuko dira.  2019ko urriaren 8an Eusko Legebiltzarrean aurkeztu da esandako estrategia.

Berria
2019.eko urriak 08
Eusko Jaurlaritzak haur-obesitateari heltzeko ingurune osasungarriak sortzeko duen konpromisoa sendotu du
Berria
2019.eko otsailak 28
Eusko Jaurlaritzak Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia aurkeztu du
2019/11/08 Osasun sailburuordea

2019ko otsailaren 4an Osasun eta Hezkuntza sailek proiektu pilotu berri bat abiarazi dute zortzi eta hamaika urte arteko ikasleengan (lehen hezkuntzako hirugarren mailatik seigarren mailara artekoak) elikadura-ohitura osasungarriak sustatzeko.

Berria
2019.eko urtarrilak 21
Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza Sailek elikadura osasungarria sustatzen dute eskola-ikasleen artean, ekintza berrien bidez
2019/01/29 Osasun sailburuordea

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak, 2018ko azaroaren 16an, Basque Culinary Center-ean aurkeztu zuen Euskadiko Osasun Plana, haur-obesitatean arrera jarrita. Aurkezpena Eroski Fundazioaren  Elikadura Eskolaren VII. topaketaren barruan.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

2018ko lehen hiruhilekoan lantaldea eratu da Haurren Gizentasunari aurre egiteko Estrategia diseinatzeko. Estrategia Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioak oinarritzat hartuko ditu, eta Elikadura Osasungarrirako Ekimenekin eta erlazionatutako beste plan eta estrategiekin lotuta egongo da. Halaber, lan-metodologia partehartzailea erabiliko da, zerikusirik duten eragile guztiekin.

2018ko maiatzaren 31an lantaldearen lehen bilkura egin zen, eta bertan zehaztu ziren Estrategiaren erronkak eta jarduera-ildoak. Halaber, finkatu zen erabili behar den lan-prozedura eta egutegia Haur Obesitatearen Prebentziorako Estrategiaren behin-betiko proposamena zehaztu arte.

2018/07/01 Osasun sailburuordea