Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Elikadura osasuntsua, ohiko ariketa fisikoa eta bizitza-estilo osasuntsuak sustatu. Elikadurari dagokionez, Elikadura Osasuntsuaren Estrategia egingo da

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Kerik Gabeko Klaseak programa berritu eta eguneratu da, eta, 2017-2018 ikasturtetik aurrera, Kerik Gabeko Gazteak (KGG) izena du. Helburu berari eusten dio: ikasleen artean tabakoaren kontsumoa saihestea edo tabakoa kontsumitzen hasteko adina atzeratzea, kerik gabeko ingurunea bermatzea eta nerabeen artean jokabide osasuntsuak garatzea.

Bide batez, 2017-2018 ikasturtean zehar, guztira 79 ikastetxetako 7.282 ikaslek hartu zuten parte programan (1.946 Araban, 2.787 Bizkaian eta 2.549 Gipuzkoan).

Azken zortzi urte hauetan, 58.000 euskal ikaslek hartu dute parte programan.

2019/05/16 Osasun sailburuordea

64 urtetik gorako adineko pertsonen erdia behin edo gehiagotan erortzen da bere etxebizitzan edo etxebizitza-inguruan.

2017an jarraitu egin zen adinekoen erorikoen prebentziorako tailerretako lanketarekin, hiru eragile nagusien (Udalen, Osakidetzaren eta Osasun Publikoaren) arteko lankidetza sendotuz. 2017an 46 tailer egin ziren hiru lurralde historikoetan, eta 2.055 pertsonek hartu zuten parte haietan.

Berria
2017.eko apirilak 27
Adineko pertsonen erorketak prebenitzeko tailer berriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
2018/07/01 Osasun sailburuordea

Urtero egiten da Oinez bizi kanpaina. Horren helburua da adin guztietako pertsonak egunero ariketa fisikoa praktikatzearen onuren inguruan kontzientziatzea. 2017ko, 2018ko  eta 2019ko edizioa apirilaren Getxon ospatu zen, Osasuneko sailburuak eta Getxoko alkateak hartu zuten parte. (2019-04-09)

Berria
2017.eko apirilak 10
Ariketa fisikoa maiz egiteak depresioa ekidin eta gaixotasun kronikoak pairatzeko arriskuak murrizten ditu
Berria
2019.eko apirilak 07
Nekane Murga: "ariketa, elikadura osasungarria eta ohitura osasungarriak dira osasuna zaintzeko errezetarik onena"
2019/04/12 Osasun sailburuordea

2017ko urriaren 30ean Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak dokumentua aurkeztu zen. Elikaduraren eta osasunaren arteko harreman estua kontuan izanik, elikaduraren bitartez osasuna sustatzeko ingurune bat finkatu nahi du, eta, hala, gure artean gero eta eragin handiagoa duten gaitzak geldiarazten lagundu, adibidez hipertentsioa, hiperkolesterolemia, obesitatea, diabetesa edo gaixotasun kardiobaskularrak. Dokumentu horrek ekimen erabilgarri eta praktikoak proposatzen ditu, epe motz eta ertaineko ekintza zehatzen bidez mila egunetan emaitza positiboak eman ditzaketenak. Osasun Sailburuak, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordea eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea aurkeztu zuten Plana Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean 2018ko otsailaren 21ean egin zen bilkuran.

Berria
2017.eko ekainak 02
Osasuneko sailburu Jon Darpón: "Euskadin elikadura osasungarriaren aldeko proiektua, laster abian, haurren obesitatearen plan espezifikoa garatzeko esparru orokorra izango da”
2018/07/01 Osasun sailburuordea

2017ko azaroaren 9an, Donostian, II. Tabako Kerik Gabeko Euskadi jardunaldia egin zen, Osakidetzako, Osasun Publikoko eta tokiko erakundeetako profesionalen parte-hartzearekin.

2018/12/13 Osasun sailburuordea

Osakidetzak NAOS Estrategia Saria jaso du Agindu Bizitza Osasungarria ekimenarengatik. Agindu Bizitza Osasungarria estrategiak lehen mailako arretan eta arreta komunitarioan osasunaren sustapena optimizatzen du, osasun arloko programa berritzaileak garatu eta integratzeko eta bizi-ohitura positiboak bultzatzeko, adibidez tabakoa uztea, jarduera-fisikoa egitea edota elikadura osasungarria izatea.

Berria
2017.eko azaroak 22
Osakidetzak NAOS Estrategia Saria jaso du “Agindu Bizitza Osasungarria” ekimenagatik
2018/01/30 Osasun sailburuordea

Bulkada eman zaie txango eta ibilaldi osasungarriak sortu eta dinamizatzeko ekimenei, komunitatearen (elkarte, udaletxe, osasun-zerbitzu eta bestelako eragileen) esku-hartzearen bitartez, batez ere Gipuzkoan, non horrelako ibilguneei Ttipi-ttapa izena eman baitzaie, ikerkuntza-ekintzat prozesu parte-hartzaileen bidez. 2017an, 27 udalek hartu dute parte ekimen horietan, eta 2018an jarraipena izango dute.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

Oinezko Hirien Sarearen helburua da hirietan oinezko joan-etorriak bultzatzea. Euskadin, Gasteizko, Irungo, Errenteriako eta Zallako udalak daude proiektuan engaiatuta.

 

2018/07/01 Osasun sailburuordea

20-07-2018. Euskal erakundeek sustatutako Mugiment programak osasun-zerbitzuen eta kirol-zerbitzuen arteko koordinazioa bultzatu du, sedentarismoari aurre egiteko

Berria
2018.eko uztailak 20
Euskal erakundeek sustatutako Mugiment programak osasun-zerbitzuen eta kirol-zerbitzuen arteko koordinazioa bultzatu du, sedentarismoari aurre egiteko
2018/12/27 Osasun sailburuordea

«Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin» proiektuaren lehen lan-urtea zela eta, 2018ko urriaren 17an, jardunaldi bat egin zen, eremu horretan izan diren aurrerakuntzen berri emateko, eta nabarmendu zen 20 enpresa edo erakunde baino gehiago atxiki zaizkiola proiektuari, eta 60 eragile baino gehiagoren elkarlana lortu duela.

Berria
2018.eko urriak 17
365 egun Euskadin elikadura osasungarria sustatzen
2018/12/27 Osasun sailburuordea

2018ko urriaren 25ean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Osasun Sistema Nazionalaren jardunbide onen diploma jaso zuen, prozesu komunitario parte-hartzaileetara bideratzen diren eskola-bideak sortzeko laguntzen berrorientazioari buruzko lanaren ondorioz.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko abenduaren 16az geroztik, Eusko Jaurlaritzak denboraldiko elikagaien egutegiak banatu ditu prentsa idatziko hedabide nagusietan —Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Elika fundazioaren bitartez, eta Osasun Sailak batera egindako ekimen baten barruan—.

Berria
2018.eko abenduak 15
Eusko Jaurlaritzak sasoiko elikagaien egutegiak banatuko ditu, egunkarien bidez, igande honetatik aurrera
2019/01/08 Osasun sailburuordea