Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Osasun-sistemaren prestazioetan izandako atzerapenei buruzko aldizkako informazioa eman, eta prozedura kirurgikoei buruzko informazioa eskuratzeko gardentasuna sustatu, osasun-karpetaren bidez

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun Karpetan kirurgia-prozesu gehienen Kirurgiako Itxarote Zerrenda kontsulta daiteke. Bertan kontsulta dezakegu ea zerrendan gauden, programatu duten interbentzioa edo proba edo kontsultaren bat egitea falta zaigun. Informazio-eskaera bat bidal dezakegu, ospitalera igorri eta eskatu ditugun xehetasunak jaso ditzakegu. Une honetan, Osakidetzako kirurgia-prozeduren % 60 kontsulta daitezke.

2019/01/17 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak, gardentasuna areagotze aldera, egindako ekintzei eta Osakidetzako itxarote-zerrendei buruzko informazioa aldian-aldian emateko konpromisoa du. Zehazki, Osakidetzako zuzendari nagusiak sei hilean behin aurkezten ditu Osakidetzako jarduera balantzea eta itxarote-zerrendak. Bide batez, 2019an, 2017an eta 2018an bezala, urtarrilean iragan urteko balantzea aurkezten da eta, uztailean, urteko lehen seihilekokoa.

Berria
2017.eko otsailak 16
Osakidetzak 2015ean baino 4.742 ebakuntza gehiago egin ditu
Berria
2017.eko uztailak 19
Osakidetzaren jardueraren balantzea 2017ko lehenengo seihilekoan
Berria
2018.eko uztailak 27
Kirofanotik kanpo egiten diren konplexutasun handiko prozedura kopuruak bilakaera positiboa izan du
Berria
2019.eko urtarrilak 25
Osakidetzaren 2018ko balantzearen aurkezpena
2019/01/28 Osasun sailburuordea