Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Herritar guztiei osasun-arreta bere lehentasunezko hizkuntzan, euskaraz ala gaztelaniaz, emango zaiela bermatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun Karpetan pertsonaren lehenetsitako hizkuntza aukeratzeko aukera dago (euskara/gaztelania). “Nire datu pertsonalak” menuaren puntuan dago.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana garatzeko, 2017ko otsailaren 2an Osakidetzak “Lagundu egiguzu hobetzen. Aukeratu zure hizkuntza!” kanpaina abiarazi zuen., Horren helburua da Osakidetzako erabiltzaileak ohartaraztea, osasun-laguntza jasotzean erabili nahi duten hizkuntza zein den zehaztu dezaten. Azken xedea da pertsona guztiek osasun-arreta beren lehentasunezko hizkuntzan jaso ahal izatea, gaztelaniaz ala euskaraz.

 

Berria
2017.eko otsailak 02
“Lagundu egiguzu hobetzen: AUKERATU ZURE HIZKUNTZA!” Osakidetzak kanpaina bat jarri du abian erabiltzaileei jakinarazteko lehentasunezko hizkuntza jasota uzteko aukera dutela
Berria
2017.eko abenduak 02
Euskararen eguna 190.000 pertsona inguruk aukeratu dute euskara, Osakidetzarekin komunikatzeko lehentasunezko hizkuntza izan dadin
2018/12/27 Osasun sailburuordea

2017ko martxoaren 7an, Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarrean eman zuen 2013-2019 Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren betetze-mailaren berri. Halaber, bitarteko ebaluazioa osatzeko lanean ari dira. Osasun Sailak tarteko ebaluazioaren garapenean lan egin du. Egitasmoa 2018ko otsailaren 5ean aurkeztuko du Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egingo duen agerraldi batean.

Berria
2017.eko martxoak 07
Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana 2013-2019. Osakidetzako langileen herenak egiaztatu du bere lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna
2018/01/25 Osasun sailburuordea

Osatekeko Administrazio Kontseiluak, 2018ko ekainaren21a,  bere plantillan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko akordio bat hartu du lehendabiziko aldiz, eta aurrera pauso bat da hizkuntza-normalizazioan.

Berria
2018.eko ekainak 27
Osatekek pauso bat eman du hizkuntza-normalizaziorantz, plantillan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko akordio bat lehenbiziko aldiz hartzean
2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018ko Euskararen Eguna ospatzeko, Osakidetzak azterketa bat egin zuen, eta erakusten zuen Osakidetzako euskararen erabilera normalizatzeko Dekretua onartu zenean, hizkuntza-eskakizuna langileen % 7,6k egiaztatua zuela, eta, gaur egun, langile aktiboen % 46,6k. Era berean, 2017an pazienteen hizkuntza-lehentasunen erregistroa abian jarri zenetik, 244.360 erabiltzailek lehenetsi dute euskara.

Berria
2018.eko abenduak 03
Osatekek euskararen erabilera normalizatzeko plan berezia onetsi du, pazienteen hizkuntza-eskubideak bermatu eta euskara lan-hizkuntza bilakatzeko
2019/01/08 Osasun sailburuordea

Osatekeko Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 3an onartu zuen, aho batez, sozietate publiko honetarako euskararen erabilera normalizatzeko lehen plana.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

2018an, testu klinikoak automatikoki itzultzeko euskara-gaztelania itzultzaile autonomiko bat garatzeko proiektu bat jarri zen martxan, historia kliniko elebiduna gauzatzeko urrats gisa. Etorkizuneko irtenbide bat bilatzeko asmoz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak ikerketako proiektu bat jarri du abian EHUko Informatika Fakultateko IXA taldearekin, urtebeteko epean euskara eta gaztelaniaren arteko itzulpen fidagarriak egingo dituen motorraren lehen bertsio bat izateko. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2018-2022) 2018ko abenduaren 3an onartu zenetik, Osatek-ek neurri jakin batzuk ezarri ditu: euskara batzorde bat eta hizkuntza-normalizazio zerbitzu bat sortu ditu, langileei Plana azaldu die, dokumentuak itzultzen eta estandarizatzen hasi da. (2019-04-09)

Berria
2019.eko apirilak 08
Osateken Euskararen erabilera Normalizatzeko lehen Planaren helburua pazienteen hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskara lan hizkuntza izatea da
2019/04/16 Osasun sailburuordea

KORRIKAren azken eguneko, 2019ko apirilaren 14ko, ospakizunaren ondoren jakin da 259.000 erabiltzailek baino gehiagok aukeratu dutela arreta euskaraz jasotzea, eta 2018. urtean inkesta bete zuten pertsona elebidunen % 74,1 pozik edo oso pozik zeudela laguntza-zerbitzuan euskarari ematen zaion erabilerarekin. (2019-04-26)

Berria
2019.eko apirilak 14
Osasun Sailak eta Osakidetzak klik! egin dute euskararen alde, Korrikaren azken egunean
2019/05/02 Osasun sailburuordea

Pazienteen lehentasunezko hizkuntza erregistratzeko orduan aurrerapausoak eman dira. 2019ko maiatzaren 2an, pazienteen % 59,4k zuten dagoeneko lehentasunezko hizkuntza hautatuta, 1.363.250 erabiltzailek zehazki. Horietatik 262.645 lagunek hautatu zuten euskara. Proiektu hori profesional elebidunen esleipenarekin lotuta dago eta euskarazko zirkuitu asistentzialak sustatzeko baliagarria da. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen bitartez ezarri da zeintzuk izango diren diruz lagunduko diren proiektuak, pazienteen osasun maila neurtzera bideratutako galdetegiak euskaratu eta baliozkotu daitezen. Zehazki, Barrualde-Galdakao ESIko Ikerketa Unitateak koordinatutako bi proiektu izango dira eta erabilera orokorreko bederatzi galdetegi euskaratu eta baliozkotzea ahalbidetuko dute. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea