Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Osasun Karpetaren bidez, osasun-sistemetara sarbide pertsonala izatea sustatu, segurtasun eta konfidentzialtasun osoa bermatuta

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Herritarren zerbitzurako teknologia berrien ezarpenean aurrera egin eta pazienteekin komunikazioa hobetzeko, 2017ko martxoaren 20an aurkeztu zen mugikorretarako aplikazioaren bertsio berria. Horren bidez, hainbat zerbitzu kontsulta daitezke, esaterako, Aurretiko Zita, Osasun Karpeta, Aholku Sanitarioa, Osasun Eskola edo inkestak. 5.000 pertsonak erabiltzen dute egunero-egunero aplikazio hori eta ia 50.000 pertsonak dute beren mugikorretan instalatuta.  Gainera, 2017ko apiriletik aurrera, “Nire tratamendua” aplikazioa ere eskuragarri dago Euskadin. Aplikazio horri esker, Osakidetzako profesionalek agindutako medikamentuen jarraipena egin daiteke.

2019an zenbait aplikazioren garapenean lanean ari gara. Honakoak dira uneotan garatuen ditugunak: Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroak proposatutako aplikazio bat odol-ematea sustatzeko eta Serious Game teknologian oinarritutako aplikazio bat Haur Obesitateari Aurre Egiteko Programarentzat.

Berria
2017.eko martxoak 20
Osakidetzak App berri bat sortu du pazienteei bere tratamendu medikoa behar bezala jarraitzen laguntzeko
2019/06/04 Osasun sailburuordea

2017ko lehenengo seihilekoan Jaioberrien Osasun Karpeta kontsultatzeko Programa abiarazi da. Berau Amaetxe zerbitzua duten Osakidetzako ospitaleetan ezarri da. Horren bidez, jaioberriei alta ematen zaien unean, gurasoei osasun-karpeta kontsultatzeko sarbide-gakoa emango zaie, bertan erregistratuko baitira egindako proben emaitzak, txertoaren egutegia, etab. Edozein unetan kontsultatu ahal dira.

Berria
2017.eko maiatzak 24
Osakidetzak seme-alaben historia klinikora Osasun Karpetaren bitartez sartzea erraztuko die ospitaleetan jaioberrien gurasoei
2019/05/15 Osasun sailburuordea

Osakidetzaren Osasun Karpeta Osakidetzaren eta pazienteen zein erabiltzaileen arteko harremanetarako sareko plataforma da, eta eguneko 24 orduetan dago bertan sartzeko aukera, mundu osotik, ordenagailu, tableta edo smartphone bat erabiliz. Haren funtzionalitateak handitu ditugu 2017an; hala bada, gurasoek 16 urtetik beherako seme-alaben osasun-informaziora sartzeko aukera dute, eta gauza bera ardurapean ditugun pertsonei edota tutoretzapeko pertsonei dagokienez. 2015ean 116.000 sarrera izan ziren, 2016an 200.000, 2017an 396.000 eta 2018an 552.382. 2019ko lehen lau hilabeteetan, 282.084 sarrera izan dira dagoeneko.

2019/06/04 Osasun sailburuordea