Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Informazio eta arreta pertsonalizatu osoa eta kalitatezkoa eman pazienteari, osasun-sistemaren baliabideak eta funtzionamendua hobeto ezagutu ditzan, eta, horrela, osasun-arreta pertsonal eta indibidualizatua bultza dadin

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osakidetzak gogobetetasun-inkestak egiten dizkie pazienteei hainbat jarduketa eremutan, hobetzeko aukerak detektatu eta urtean zehar abian jarritako egitasmoak ebaluatzeko helburuarekin. Inkestak jarduketa eremu hauetan egiten dira: lehen mailako arreta; familia-medikuen eta pediatren balorazioa; ospitalizazioa akutuentzako ospitaleetan, egonaldi ertain eta luzekoetan, eta ospitale psikiatrikoetan; kirurgia handi anbulatorioa; kanpoko kontsultak eta ospitaleko larrialdiak.

Balorazio orokorra oso positiboa izan da eremu guztietan. Gogobetetasun-inkestetan jasotako indizerik baxuena ospitale psikiatrikoetan ospitaleratutako pertsonena izan da, zehazki, pazienteon % 88,5ek egin dute jasotako arretaren balorazio orokor positibo bat.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

Erregistraturik dauden Aldez Aurreko Borondateen Dokumentuen kopuruari dagokionez Euskadi lehena bada ere, 1.000 biztanleko 9,9 dokumentuko tasarekin, Gobernu Kontseiluak, 2018ko maiatzaren 2ko bileran, onetsi zuen 270/2003 Dekretua, azaroaren 4koa, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortu eta arautzekoa, aldatzea, eta espero da aldaketa horren ondoren dokumentua egiten dutenen kopurua % 33 handitzea.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

Osakidetzaren sorreraren 35. urteurrena zela eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak zenbait ekitaldi antolatu zituzten; besteak beste, argazki-erakusketa bat, euskal osasun-sistema publikoak oinarritzat dituen printzipioetan zehar ibilbide bat egiteko. Horrez gain, irailaren 27an, Bilbon, goi-mailako jardunaldi zientifiko bat egin zen; eta, azaroaren 16an, Donostian, ekitaldi sozial bat antolatu zen. Lehendakariak eman zien amaiera bi ekitaldi horiei.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

2018ko azaroaren 10ean Lehen Mailako Arretako Erizaintzako eta Familia Medikuntzako kontsulten inguruko gogobetetasun-inkesta aurkeztu zen. Bertan, % 97k dio, hautatzeko aukera izango balu, arreta eman dioten zentrora itzuliko litzatekeela (2013an baino % 10 gehiago).

Berria
2018.eko azaroak 10
Hamar pazientetik seik bikain kalifikazioa eman diote Osakidetzako osasun zentroetan jasotako arretari, 2013ko kalifikazioa baino % 10 handiagoa
2019/01/17 Osasun sailburuordea