Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Genero-ikuspegia sustatu osasun-arloko jarduketa guztietan, desberdintasunik egon ez dadin

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Genero-ikuspegia modu sistematikoan hartu da kontuan Euskadiko Adikzioen VII. Planean. Planak adikzioen alorreko ekintzak jorratzen ditu sexua eta generoa aintzat hartuta, hau da, emakume eta gizonen baldintza, egoera eta beharrizanak aintza hartuta.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluak proposatuta, Osasun Sailak Euskadin errehabilitazio kardiakoaren egoera ebaluatzeko beharra hartu du kontuan. Horretarako, lehen mailako arretako irisgarritasuna, genero-berdintasuna, atxikidura eta jarraipena ditu ardatz, eta lantalde bat osatu da horren helburuz.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak bultzatutako Zaindu –Genero Indarkeriaren Kontrako Osasun Arloko Profesionalak– programan ezarritako jarduketa-protokoloen bidez, Osakidetzak, guztira, 853 genero-indarkeria kasu detektatu ditu.

Berria
2017.eko azaroak 24
Osakidetzaren protokoloen bidez, 2016an emakumearen aurkako 853 indarkeria kasu antzeman ziren
2018/01/30 Osasun sailburuordea

Zirkulazio-aparatuko gaixotasunen aholku-kontseiluaren mendeko bihotz-errehabilitazioko lantalde bat lanean aritu da azken hilabeteetan emakumeentzako arreta-protokoloa hobetu eta egungo genero-arrakala txikiagotzeko. Hala, besteak beste, profesionalei ere zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatu du, sintomen aurrean zer egin ezagutarazteko. Prestakuntza-ikastaro bat osatu du profesional talde horrek, infartuaren arretan diharduten profesional taldearentzat, ekitatea hobetu eta aldakortasuna murrizteko. Difusio-kanpaina eta ikastaroa datozen hilabeteetan egingo dira.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

Osakidetzako ikerketa-proiektuetan inplikaturiko pertsonen % 64 emakumeak dira. Gainera, nabarmentzekoa da proiektu horien buru diren emakumeak gero eta gehiago direla. Zehazki, ikertzaile nagusien % 50 baino gehiago dira emakumeak.

Berria
2019.eko otsailak 11
Osakidetzako ikerketa-proiektuetan inplikaturiko pertsonen % 64a emakumeak dira
2019/03/11 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak eta Osakidetzak profesionalek genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen kasuetan jarduteko gida sortu dute. Gidaren helburua da osasun-arloko langileak kasu horien detekzio goiztiarrean inplikaraztea eta, era berean, esku-hartze profesionalerako irizpide batzuk eta arazo hori bizi duten emakumeei arreta integratua eman eta, horrela, egoerari aurre egin ahal izateko baliabideak eskaintzea. (2019-06-21)

Berria
2019.eko ekainak 21
Osakidetzak profesionalek genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen kasuetan jarduteko gida sortu du
2019/07/03 Osasun sailburuordea