Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. C hepatitisa duten paziente guztiei kasu egin, gaixotasuna sendatzeko tratamenduak emateko; eta gaixotasun hori goiz detektatzeko eta ez zabaltzeko plan bat ezarri

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskadin C Hepatitisari Arreta Emateko Estrategiaren Batzorde Kliniko Asistentzialak proposatuta, 2017ko maiatzaren 2an, Euskadin C Hepatitisari Arreta Emateko Estrategiaren Zuzendaritza Batzordeak C Hepatitis Kronikoaren Jarduketa Terapeutikorako Plan berria onetsi zuen. Honako hau da Planaren helburua: HCC tratamendua VHC bidez egitea fibrosi-gradua > 2-koa duten pazienteengan, baita fibrosi-gradua < 2-koa duten pazienteengan eta egoera kliniko zehatzak dituztenengan ere.

Euskadin C Hepatitisari Arreta Emateko Estrategiaren Batzorde Kliniko Asistentzialak proposatuta, 2017ko azaroaren 3an, Euskadin C Hepatitisari Arreta Emateko Estrategiaren Zuzendaritza Batzordeak C Hepatitis Kronikoaren Jarduketa Terapeutikorako Plan berria onetsi zuen. Haren bitartez, C hepatitisa duten paziente guztietara zabaldu zen tratamendua, fibrosiaren maila zena zela.

2019ko urtarrilaren 21ean, Osakidetzaren Zuzendaritzak erabaki zuen Maviret® mantentzea patologia horren tratamendurako lehentasunezko sendagai gisa (2019ko azaroaren 30era arte), baita gainerako lehentasunak ere, lehenetsitakoa lehenik hartzea posible ez izanez gero. 2017ko azaroaren 3ko jarduketa terapeutikorako plana ordezten du. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Euskadin, 2015eko urtarrilaren 1etik 2019ko apirilaren 30era arte, C hepatitisaren birusak eragindako 7.456 pertsona tratatu dituzte birusen kontrako botika berriekin Osakidetzan. 2019ko urtarriletik apirilera, 353 paziente berri tratatu dira guztira. Lehendabizi gaixotasunak gogorren kolpatutako pazienteak, osasun-egoera txarrenekoak edo konplikazioren bat garatzeko arrisku gehien zutenak tratatu ondoren, 2017ko urritik aurrera tratamendua paziente guztietara hedatu zen, euren fibrosi-gradua edozein izanik ere. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

C Hepatitisari Arreta Emateko Estrategiaren esparruan, Euskadin birusaren kontrako farmako berriekin tratatu diren pertsonek, beraien fibrosi-maila alde batera utzita, % 96ko sendatze-tasa lortu dute.

2018/12/26 Osasun sailburuordea