Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Osasunaren Tokiko Sareak finkatu eta zabaldu, Lehen Mailako Arretako zerbitzuen, Osasun Publikoko zerbitzuen, udalen eta tokiko sektore eta elkarteen artean lankidetzan aritzeko egitura gisa.

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2018an ekintza komunitarioa garatu eta indartu da osasun-arloan, horretarako populazioen araberako esku-hartzeak indarrean jarriz tokian tokiko agente guztien protagonismo eta partaidetzarekin. 2018an 176 prozesu komunitario garatu dira. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2017ko maiatzaren 19an, ESI Ezkerraldea Enkarterri Cruces-eko Portugaleteko Lehen Mailako Arretako unitateak (Buenavista, Castaños eta Repélega zentroak), Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzarekin eta Portugaleteko Udalarekin batera Red Local de Salud – Osasunsarea Portugalete  jarri zuten abian. Horren helburua da osasuna sustatzeko esparru komuna eraikitzea, politika eta jardueren artean sinergiak sortu eta udalerriko biztanleen parte-hartzea eta ahalduntzea hobetzea.

Berria
2017.eko maiatzak 19
Osasun Sailak eta Portugaleteko Udalak Osasunsarea sortu dute, bizi proiektu osasuntsuak sustatzeko tokiko osasun sarea
2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko maiatzaren 12an Osasun komunitarioa eta osasun sustapenari buruzko IV. Jardunaldia ospatu zen Bilbon eta bertan parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk eta Opik-ek: “Kontsultatik politiketaraino, gizarte-baldintzatzaile jarduten biztanleriaren osasuna hobetzeko”.

2018ko apirilaren 4an, Osasuna eta Osasun Komunitarioa Sustatzeko V. Jardunaldia egin zen: «Udalerria osasuna sortzeko gune bezala».

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2018ko azaroaren 7an, osasunaren sustapeneko eta osasun publikoko langile teknikoen prestakuntzako azken jardunaldia egin zen. Helburua izan zen osasuna sustatzeko etorkizuneko lanerako ibilbide-orria sortzea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren, Zuzendariordetzen eta Osasun Publikoko Eskualdeen mailan.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

2018ko abenduaren 10ean, Osasun Sailak lagundu eta parte hartu zuen Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuak antolatutako droga-mendekotasunen arloko aurrerapenei buruzko XXV. sinposioan. Sinposioaren gaia “Garapen komunitarioa, osasuna eta bizi kalitatea” izan zen.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko abenduaren 10ean, Osasun Sailak eta Osakidetzak, Vitoria-Gasteizko Udalaren kirol-jardueretarako udal-programarekin koordinatuta, fisioterapiako proiektu pilotu bat jarri dute abian lehen mailako arretan. Helburua da sorbaldako eta bizkarrezurreko mina duten pertsonei arreta egitea osasun-etxeetan bertan, talde- eta heziketa-tratamenduaren bidez.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Euskadi Aktiboa proiektuak aktiboen lotura errazten du (komunitate bateko agenteak eta baliabideak), eta norbanakoen eta taldeen parte-hartzea eta gaitasunak sustatzen ditu komunitateetan osasuneko koprodukzio prozesuak sortuz. Hori horrela, 2018an 116 pertsona aktibok parte hartu dute jokabide osasungarriak sustatzeko 47 jardueratan. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea