Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Osasun maila baxuagoak dituzten pertsonei bideratutako jarduketa espezifikoak garatu, desberdintasunak saihesteko. Hala, arreta berezia jarriko da adineko pertsonengan, desgaitasunen bat duten pertsonengan, immigranteengan, gaixotasun mentalak dituzten pertsonengan eta askatasunik ez duten pertsonengan

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

AGINDUA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2019ko eta 2020ko laguntzak emateko deialdia egiten duena. (2020/06/15)

 

2020/06/15 Osasun sailburuordea

Emakumeen mutilazio genitalarekiko zero tolerantziaren Nazioarteko Egunaren esparruan (otsailak 6), Emakundek eta Osasun Sailak emakumeen mutilazio genitala saihesteko Euskadin hartutako prebentzio-neurrien eraginkortasuna nabarmendu dute. Osakidetzak 2018an (67) eta 2019an (62) detektatu eta erregistratutako kasu guztiak migrazioaren aurretik egindako mutilazioak izan dira. Medikuen kontsultetan familiei ematen zaien Prebentziozko Konpromisoa dokumentuak, agian, eragina izan du gomendioen gida abian jarri zenetik opor-garaian edo bisitan jatorrizko herrialdera joatean mutilaziorik ez izatean. (2020/02/05)

 

2020/02/10 Osasun sailburuordea

 

Osasun esparruko genero-indarkeriaren aurkako Batzorde Teknikoa sortu da, Osakidetzako eta Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako langileek osatua. (2019/12/19)

2020/01/07 Osasun sailburuordea

Osasun esparruko genero-indarkeriaren aurkako Batzorde Gidaria sortu da, Osakidetzako eta Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako langileek osatua. (2019/12/19)

2020/01/07 Osasun sailburuordea

 

Osakidetzak genero indarkeriari buruzko VIII. Jardunaldia egin du Gasteizen. 'Begiratu orainari, sortu etorkizuna' (2019/12/13)

 

2020/01/07 Osasun sailburuordea

 

Osasuneko sailburuak zahartze osasungarriaren arloko euskal esperientzia aurkeztu du Chamonixen (Frantzia) egindako europar kongresu batean (irailaren 27an). Kalifikazio gorena eta bikaintasun-aipamena lortu du Europako Batzordearen aldetik, zahartze aktibo eta osasungarriari lotutako ekintza berritzaileagatik. (2019/12/09)

 

2019/12/09 Osasun sailburuordea

Urriaren 10a: Osasun Sailak (Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza) Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzeko FEDEAFESek antolatutako ekitaldian parte hartu zuen. (2019/12/09)

 

2019/12/09 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadin iktusa duten pazienteei, batez ere emakumeei, horiei eragiten baitie nagusiki gaixotasunak, arreta emateko plan bat prestatu dute, besteak beste, honako helburu honekin: gaixotasun hori duten pertsonei ematen zaien laguntzean ekitatea lortzea. (2019/12/09)

 

2019/12/09 Osasun sailburuordea

Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiak saria jaso du. Saria Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Elkarteak (IASP) eman dio, Derryn (Ipar Irlanda) egindako XXX. Mundu Biltzarrean aurkeztu ondoren. (2019/12/09)

 

2019/12/09 Osasun sailburuordea

Estrategiaren Koordinazio eta Jarraipen Batzordea eratu ondoren, azaroaren 20an, Osasuneko sailburuak Euskadiko suizidioa prebenitzeko estrategiaren edukia eta helburuak aurkeztu zizkion Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeari. (2019/12/09)

2019/12/09 Osasun sailburuordea

Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren zabalkundearen buru izango den batzordea eratu da. Erakundeen arteko organo horren epe laburreko lehentasuna Osakidetzako historia kliniko elektronikoan Arrisku Suizidaren Kodea sortzea izango da.(2019-11-20)

 

2019/11/21 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak eta Osakidetzak profesionalek genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen kasuetan jarduteko gida sortu eta aurkeztu dute. Gidaren helburua da osasun-arloko langileak kasu horien detekzio goiztiarrean inplikaraztea eta, era berean, esku-hartze profesionalerako irizpide batzuk eta arazo hori bizi duten emakumeei arreta integratua eman eta, horrela, egoerari aurre egin ahal izateko baliabideak eskaintzea. 2018an, Osakidetzak 944 genero-indarkeriaren kasu detektatu zituen, guztira, bere lehen mailako arretarako sarearen eta Larrialdietako ospitale-zerbitzuen bidez. % 10 baino gehiago hazi da detekzio-kopurua, aurreko urtearen aldean.

Aurkeztutako  jarduketa-gidaren bidez, 2008an argitaratu zen dokumentua eguneratzen da, eta, hartan, prebentzioaren, detekzio goiztiarraren eta esku-hartzearen eremuan osasun-arloko langile guztientzako jarduketa-urratsak eskaintzen dira. Urrats horiek, gainera, asistentzia-testuinguruen arabera garatzen dira: etxeko arreta, lehen mailako arreta, larrialdiak, ospitalizazioa edo osasun mentala.

Dokumentua bi formatutan argitaratu da. Batetik, gida oso bat, Interneten eskuragai; hark, egoera zehatz batzuetan jarduteko urratsez gainera, beste kontzeptu batzuk ere jaso ditu, besteak beste, indarkeria-zikloa, datu epidemiologikoak, seme-alaba inplikatuak dauden kasuetan esku hartzea edo baliabide soziosanitarioekin koordinatzeko mekanismoak. Eta, bestetik, inprimatu den gida azkarra, 36 orrialdekoa, gauzatu beharreko jarduketaren erantzun azkarra eta berehalakoa emateko, algoritmoen eta erabaki-zuhaitzen bidez. (2019/06/21)

 

2019/07/29 Osasun sailburuordea

Suizidiorako arriskua goiz atzemateko asmoan aurrera egiteko eta ikusgarritasunean sakontzeko asmoz, estigmak nahiz tabuak suntsitu eta bizirik irtendakoak zaintzeari begira, «prebentzioaren, esku-hartze goiztiarraren eta eragindakoen nahiz senideen arretaren bidez suizidioaren inpaktua murrizteko lehenengo estrategia integrala» aurkeztu du Osasun Sailak. (2019-06-05)

Berria
2019.eko ekainak 03
Euskadik, prebentzioaren, esku-hartze goiztiarraren eta eraginpean dauden pertsona eta familientzako arretaren bidez, suizidioaren eragina murrizteko lehen estrategia integrala sustatu du
2020/01/14 Osasun sailburuordea

2018an Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek gidaliburu bat egin zuten genero indarkeriaren eta sexu-erasoen aurrean osasun-arloko profesionalek nola jokatu behar duten zehazteko. Gidaliburuaren helburua osasun-arloko langileak sentsibilizatzea da, genero indarkeriako kasuen detekzio goiztiarrean inplika daitezen. Era berean, esku-hartze profesionaleko irizpideak homogeneizatzeko lan erreminta bat ezartzea ere badu xede. (2019/06/03)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2017ko (2017ko otsailaren 21eko Agindua) eta 2018ko (2018ko otsailaren 20ko Agindua) ekitaldietan bezalaxe, 2018an eta 2019an agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzea errazteko laguntzen deialdia egin du Osasun Sailak (6.425.839 €). (2019-03-15)

2019/04/03 Osasun sailburuordea

16/2019 Dekretua onartu zen, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita Euskadiko osasun-sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituen dekretua.

2019/03/11 Osasun sailburuordea

Osasun Mentaleko Aholku Batzordeak 2017an gomendatu zuen bere buruaz beste egitearen aurkako prebentzio-estrategia definitzea eta hedatzea. 2018ko ekainean lantalde bat eratu zen, eta, urte honen amaierarako, prest izango da estrategiaren behin betiko zirriborroa.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

2017ko urrian, argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeen osasun egoera, gizarte-baldintzatzaileak eta osasun arloko desberdintasunak txostena.

Txosten horretan Euskadiko haur eta nerabeen osasun-egoerari eta osasunaren baldintza sozialei buruzko emaitzak jasotzen dira, eta baita populazio horretan osasun arloan dauden ezberdintasunei buruzkoak ere.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

Osasunaren gaineko ikerketa-proiektuetan eta osasun-zerbitzuen erabileran osasun-ekitatea eta genero-ikuspegia eta sektore arteko ikuspuntua kalitate-irizpidetzat txertatzeko ahaleginean, 2017an eta 2018an, Osasun Sailaren deialdiak berariaz jaso zuen genero-ikuspegia balioespen-irizpideen artean. IN-Ikertzaile nagusien artean, % 56 emakumeak dira.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

Osasun-arreta komunitarioan integrazio-prozesua burutu duen Estatuko erkidego bakarra da Euskadi. 2017an 58.000 arreta-harrera baino gehiago egin zitzaizkien EAEko 3 espetxeetan preso dauden 1.200 pertsonei.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

Azaroaren 14ko 247/2017 Dekretuaren bidez, Euskadiko osasun-sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea erraztera bideratutako laguntzak arautzen dituen Dekretua aldatu egin da. Ondorioz, beste bi kolektibotara zabaldu dira laguntzak: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen dutenak eta 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten langabeak.

2018/01/30 Osasun sailburuordea

2017ko azaroaren 16ko Konstituzio Auzitegiaren 134/2017 Epaiak (2017ko abenduaren 20ko BOE) osasun-laguntza jasotzeko eskubiderik gabe uzten ditu Euskadin egoera irregularrean bizi diren atzerritarrak. Horren aurrean, Osasun Saila pertsona horiek osasun-laguntzako prestazio guztiak jasotzea ahalbidetuko duen instrukzio bat lantzen ari da.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak, 2017ko lehenengo seihilekoan, EAEn nahi gabeko haurdunaldi egoerak prebenitu/aurre egiteko modua hobetzeko lantaldea jarri du abian, eta helburua du sektore ahulenen sexu-heziketa hobetzea, ezusteko haurdunaldien errepikapena prebenitzea, post-IVE depresioaren arriskua murriztea eta alderdi sexual, erreproduktibo eta afektiboetan emakume/bikotearen komunikazioa eta erantzukizuna hobetzea.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak Alzheimerrari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartu zuen. Berau Donostian ospatu zen, 2017ko apirilaren 27an, Alzheimerraren Prebentzioa proiektuaren baitan. Proiektuak hiru erakunderen −Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren−, Gipuzkoako Poliklinikaren eta El Diario Vasco egunkariaren ahaleginak bateratzen ditu.  Ekimenaren helburua da gaixotasun hori prebenitzeko bizimodu osasungarriaren garrantziaz sentsibilizatzea. Bestalde, El Diario Vasco egunkariak maiatzaren 14an Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak idatzitako “Alzheimer eta osasun publikoa” izeneko artikulua argitaratu zuen.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017an eta 2018an zehar, alkoholismo edota toxikomania-arazoak dituzten eta Euskadiko espetxeetan dauden pertsonen prebentzio, laguntza, gizarteratze eta arrisku eta kalteak murrizteko zerbitzuak eskaintzen jarraitu da. Zaballako zentroan, Lur Gizen erakundearen bitartez, eta Basauriko eta Martuteneko kasuetan zuzenean Osakidetzak eskaini du zerbitzua.(2019/05/16)

2019/05/16 Osasun sailburuordea

Medikamentuen atxikidurarako laguntzak jasotzeko kolektiboak hedatzeko helburuz –langabezian dauden pertsonak eta Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza jasotzen duten pertsona langileak barne−, aurreko Dekretua aldatzeko Dekretu berri bat izapidetzen hasi da, Euskadiko osasun-sistemako langileek agindutako tratamendu medikoei atxikidura errazteko laguntzak arautzen dituena.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak beretua du printzipio bazterrezin bat bete behar duela: ekitatea osasunean, eta osasuna pertsona guztien eskubidea izan dadila lortu behar duela. Horregatik, eta orain hurrengo legegintzaldian bezala, 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren eta 2018ko otsailaren 20ko Aginduaren bidez, gaixotasunezko egoera objektiboan eta beharrean dauden pertsonek agindutako errezeten medikamentuen ordaintzarako aurreratutako dirua itzuliko die, eta horretarako 2017an 6 milioi euroko zenbateko hedagarria bideratuko du, eta 2018an 6,625 milioi euroko zenbatekoa, pertsona behartsuenen gizataldeek beren tratamendu medikoak har ditzaten.

Berria
2018.eko otsailak 20
Eusko Jaurlaritzak 6,6 milioi euro bideratuko ditu, koordainketa farmazeutikoa gorabehera, beharrean dauden pertsonek agindutako mediku tratamendua jarraitu ahal izateko laguntzetara
Berria
2018.eko abuztuak 01
Eusko Jaurlaritza hasi da 2018ko lehen epeko koordainketa farmazeutikoa konpentsatzeko laguntzak ordaintzen, bi milioi eurokoak
2019/01/17 Osasun sailburuordea