Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Osasun-zerbitzuen ekitatea bultzatu, eta herritarren osasunari arreta egokia ematen zaiola bermatu, prestazioak eta horien iraupena homogeneizatuz.

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun-sistema publikoan, umetoki-lepoko minbiziaren baheketa modu “oportunistan” (ez sistematikoan) egin da oraino. 2018ko ekainean abiarazi da biztanleriaren umetoki-lepoko minbiziaren baheketaren pilotajea Debabarrena ESIan, ondoren gainerako ESIetan biztanleria-baheketari ekiteko lehen fase modura. 2018ko abenduan, Araba ESIra eta Arabako Errioxa ESIra hedatu zen.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

2017an zehar EAEko 2018ko Osasun Inkesta (EAEOI) diseinatzeko lanean ari gara, eta 2017ko azken hiruhilekorako datu-bilketa programatu da.

2018ko abenduaren 17an, Osasuneko sailburuak ezagutarazi ditu 2018ko Osasun Inkestaren emaitza nagusiak. Hauteman da bizi-itxaropena hazi egin dela Euskadin eta tabakismoak behera egiten jarraitzen duela. Gainera, 10 herritarretik 9k osasun-zerbitzuekin pozik daudela adierazi dute.

Berria
2018.eko abenduak 17
Bizi-itxaropenak gora egin du Euskadin; tabakismoak behera egiten jarraitzen du, eta 10 herritarretatik 9k osasun-zerbitzuekin pozik daudela diote
2019/01/16 Osasun sailburuordea

Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Errioxako Autonomia Erkidegoaren artean sinatutako Osasun-laguntzaren arloko lankidetza hitzarmenaren harira, 2017an honako hauek adostu eta gauzatu dira: Errioxan Osasun Aholkua ezartzeko Osakidetzak hainbat protokolo lagatzea; elkarrekin erabil daitezken informazio-sistemak garatzea; bi erkidegoen arteko lankidetza organo-emateen eta transplanteen arloan; eta Errioxako Osasun Zerbitzuak Arabako Errioxako biztanleei proba eta ebakuntzak modu azkar eta efizientean egiteko aukera ematea.

Berria
2017.eko ekainak 26
Errioxako eta EAEko 1.533 pertsonak Jaso dute ospitaleko osasun arreta bi erkidegoetan 2016ko urtarrilaz geroztik
2018/01/30 Osasun sailburuordea

Azaroaren 21eko 252/2017 Dekretuaren bidez, Estatuko Osasun Sistemako osasun-prestazioen erregimenari buruzko Dekretua aldatu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan. Ondorioz, osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortzeko, aurrerantzean nahikoa izango da EAEko edozein udalerritan hiru hilabetez erroldatua egon izana.

EHAA xedapena
2017.eko azaroak 27
252/2017 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko Dekretua aldatzen duena.
2018/01/30 Osasun sailburuordea

2018ko azaroaren 28an, “Emakumeei egiten zaien arreta, ikuspegi biopsikosozialetik” jardunaldia egin zen Bilbaon.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2019ko Maiatzaren batetik aurrera, Osasun Sailak eta Osakidetzak biotinidasa-gabezia sartuko dute jaioberrietan detekta daitezkeen gaitzen katalogoan, ‘orpoaren proba’ delakoari esker; horretan, Euskadi aitzindaria izan zen. (2019-05-01)

Berria
2019.eko maiatzak 01
Osakidetzak zabaldu egingo du behatu daitezkeen gaitzen kopurua, "orpoaren probaren" bidez biotinidasa falta ere detektatzeko
2019/05/02 Osasun sailburuordea

2019ko seihileko honetan azterketa bat abiarazi da Larrialdi Zerbitzuan jarduketa-protokolo baten ezarpena baloratzeko, sentsibilitate kimiko anizkoitza duten pazienteentzat, hain zuzen ere. (2019/05/15)

2019/05/22 Osasun sailburuordea