Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei “Paziente Bizia “ Programaren bidez lagundu, dauzkaten osasun-arazoen kontrol handiagoa izan dezaten

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Paziente biziaren programak ohiko gaixotasun kroniko zehatz batzuk dituzten pazienteak “trebatzea” du helburu. Horretarako, taldeko prestakuntza-jarduerak egiten dira, norberaren zaintzan modu aktiboagoan esku har dezaten. 2017ko urtarrilaz geroztik, programa hori beste kolektibo batzuetara zabaldu da, paziente onkologikoetara, gutxiegitasun kardiakoa duten kolektiboetara.

Paziente onkologikoaren programan 164 paziente aktibatu dira; horien artean, % 91 emakumeak dira.

Halaber, programaren beste helburu bat da beste sektore batzuetara hedatzea, enpresaren alorrera esaterako. Ildo horretan, nabarmentzekoak dira Bilboko Portuaren Agintaritzarekin 2017an sinatutako lankidetza-hitzarmenak.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

Osasun Eskolan egindako ekimenen artean, 2017ko ekainean GIBarekin lotutako GKEetako 12 begirale prestatu ziren “Paziente Bizia-Paciente activo” metodologiaren baitan.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko abenduaren 18an, Osasun Eskolak «Paziente Bizia-Paciente Activo» programako begiraleen omenaldi-jardunaldia ospatu zuen. 2017an zehar 107 tailer egin ziren ( «Nire osasuna biziki zainduz» 60 aldiz, «Nork bere diabetesa zaintzea» 28 aldiz, «Ijito herriaren osasuna zaintzen» 14 aldiz eta «Minbizia izan ondoren nire osasuna zaintzen» behin). 1.200 lagunek hartu dute parte egitasmoan eta 55 begirale berri prestatu dira.

2018an 74 lantegi egin dira (Nire osasuna aktiboki zainduz, 11; Nire diabetesa zaintzen, 39; Osasuna zaintzen ijitoen herrian, 3; eta Minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen, 19). 826 pertsonak parte hartu dute. Era berean, beste 6 ikastaro egin dira on line metodologiarekin, eta horietan 125 pertsonak hartu dute parte.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

Paziente Bizia-Paciente Activo programa abiarazi zenetik gaur arte, 5.921 pertsona izan dira metodologia horren onuradunak. 2018ko ekainean 310 monitore (147 paziente eta 163 profesional) ari dira jardunean.

2018/07/01 Osasun sailburuordea

2019ko urtarrilaren 24an Paziente Bizia-Paciente Activo programako 300 monitoreei omenaldia egin zaie, eta horren bidez egiaztatu ahal izan da 6.400 pertsonak baino gehiagok hartu dutela parte berdinen artean hezteko tailerretan.

Berria
2019.eko urtarrilak 24
Osakidetzak gaixotasun kronikoak dituzten Pertsonentzako Paziente Bizia programako monitoreei egin die omenaldia
2019/01/29 Osasun sailburuordea

«Kontakizunak» dokumentuaren argitalpena, «Paziente bizia-Paciente activo» programaren ikastaroetan parte hartu duten pertsonek bizi izan dituzten esperientziei buruzkoa. Momentuz 35 kontakizun argitaratu dira. (2019/05/10)

2019/05/22 Osasun sailburuordea