Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Herritarrak gaixotasuna ezagutu, prebenitu eta kudeatzen inplikazio handiagoa edukitzea erraztu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Herritarren zerbitzurako teknologia berrien ezarpenean aurrera egin eta pazienteen parte-hartze eta esku-hartzea hobetzeko helburuz, martxoaren 20an aplikazio berri bat aurkeztu zen, “Nire tratamendua” du izena eta Euskadi osoan kontsulta daiteke. Aplikazio horrek pazienteei beren osasun-prozesuan esku hartzeko aukera ematen die. Horrez gain, tratamendu medikoa kudeatzeko laguntza da, eta pertsonen bizi-kalitate hobea lortzeko aukera ematen du.

Berria
2017.eko martxoak 20
Osakidetzak App berri bat sortu du pazienteei bere tratamendu medikoa behar bezala jarraitzen laguntzeko
2017/07/19 Osasun sailburuordea

Laguntzetarako deialdi bat egiten da EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzenduta. (300.000.- €) (2017/06/13)

Berria
2017.eko ekainak 13
Osasun Sailak 300.000 euro bideratu ditu bizi kalitatea hobetzea helburu duten eta gaixoek eta beren familiek osatzen dituzten elkarteentzako laguntzetara (Gobernu Bilera 2017-06-13)
EHAA xedapena
2017.eko ekainak 29
AGINDUA, 2017ko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntzetarako deialdi bat egiten baita EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzenduta.
2017/07/20 Osasun sailburuordea

2017ko azaroan, Osakidetzak monitorizazio sistema berri bat ezarri zuen 18 urtetik beherako diabetikoen artean, injekzioak jartzea ekidin eta gaixoen bizi-kalitatea hobetzen duena. Horri esker, Euskadi bere zerbitzu-zerrendan metodo hau sartu duen lehen autonomia-erkidegoa bihurtu da.

Berria
2017.eko azaroak 11
Osakidetzak hil honetan, azaroan, ezarriko du 18 urtetik beherako adingabe diabetikoentzat glukosa monitorizatzeko sistema berria, sastadak saihesteko eta bizi kalitatea hobetzeko
2018/01/25 Osasun sailburuordea

25-06-2018. Segurtasun eta Osasun sailek hitzarmen bat izenpetu dute bero-boladek euskal herritarren osasunean izan ahal duten eragina zehaztuko duen azterlan bat egiteko

Berria
2018.eko ekainak 25
Segurtasun eta Osasun sailek hitzarmen bat izenpetu dute bero-boladek euskal herritarren osasunean izan ahal duten eragina zehaztuko duen azterlan bat egiteko
2018/12/27 Osasun sailburuordea

Pertsonak haien gaixotasunaren autogestioan parte-hartze handiagoa izateko, 2018ko urriaren 2an, Minari nola heldu jakiteko III. jardunaldia egin zen “Bestearen minean sinesten dugu” lelopean. Jardunaldian zenbait profiletako eta esparrutako 230 pertsonek hartu zuten parte, Osakidetzakoak zein minarekin lotzen diren beste elkarte batzuetakoak.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

Pertsonek beren gaixotasunaren prebentzioan eta kudeaketan parte hartzea errazteko helburuarekin, herritarrei bideratutako online prestakuntza-ikastaroak diseinatzen ari dira. (2019/05/10)

2019/05/22 Osasun sailburuordea