Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. "Osasun Eskola" ekimena indartuko da, haurtzarotik bizitza‑estilo osasuntsuagoak sustatzeko, baita osasun-zerbitzuen erabilera egokia ere

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Pazienteak aktibatzeko OEren planen baitan dago “Plan Prescribiendo información, Aconsejando salud” plana, 2015eko urte amaieran abiarazitakoa. Plana lehen mailako arretako osasun-profesionalei zuzendutakoa da eta horren helburua da Osakidetzaren webgunean osasunari buruz aurki daitekeen informazioa behar bezala erabiltzeko herritarrak sentsibilizatzea da. Horrez gain, kontsultan bertan emateko materialak ere eskaintzen ditu. 2017ko urtarriletik aurrera, Plan hori ospitale alorreko osasun-profesionalei ere hedatu zaie.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017 urte hasieratik prestakuntza-programa bat garatu da “min kroniko eta zorrotza kudeatzea” gaiari buruzkoa. Oinarrizko mailakoa da eta euskal osasun-sistema publiko osoko profesionalei zuzendutakoa da.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Osasun-Eskolak herritarren ahalduntzea helburu duten ekimenak biltzen ditu. Ahalduntzea herritar guztiengan, orokorrean, zein gaixotasun kronikoa duten pertsonengan eta zaintzaileengan lortzea da helburua. Bestalde, legegintzaldi honetan garatu nahi den beste ildoa osasun-desberdintasunak murriztea da.

 Ildo horretatik, eta zehazki ijitoen komunitatearen kasuan –kolektibo horretan bizi-itxaropena 60 urtetik beherakoa da−, 2017ko martxoaren 15ean paziente biziaren metodologiaren arabera egituratutako programa bat jarri zen abian: “Nire osasuna biziki zainduz” ijito herrira egokitu zen. Programa horren bidez, ijito-komunitateko 24 begirale prestatu dira eta hiru prestakuntza-tailerren bitartez 40 pertsona prestatu/aktibatu dira. Tailer horiek datozen urteetan ere egingo dira.

2018an 211 pertsona aktibatu dira; horien artean, % 95,5 emakumeak dira.

Berria
2017.eko martxoak 15
Osasun sailak Paziente Bizia programaren lerro espezifiko bat sortu du Euskadin ijito komunitatearen osasuna hobetzeko
2018/12/26 Osasun sailburuordea

Paziente Bizia-Paciente Activo programaren metodologiari jarraiki, 2017an on line bidezko prestakuntza-programa bat diseinatzen ari gara, paziente edota zaintzaileak aktibatzeko. Horren helburua da gazteengana iristea, baita aurrez aurreko tailerretara hainbat arrazoigatik bertaratu ezin diren pertsonengana iristea ere.

2018an, guztira 6 ikastaro egin dira eta, gutxi gorabehera, 150 pertsonak hartu dute parte.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

2017ko azaroaren 22an, Iñigo Urkullu lehendakariak Minbizia izan ondoren nire osasuna zaintzen begiraleen lehen prestakuntza tailerra inauguratu zuen. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, lehendakariak Osakidetzaren Osasun Eskolako «Paziente Bizia-Paciente Activo» programako tailerrean parte hartu zuen.

Berria
2017.eko azaroak 22
Eusko Jaurlaritzak minbizia gainditu duten pertsonen auozaintzarako lehenengo programa jarri du abian
2018/01/30 Osasun sailburuordea

Osasun Eskolari indar handiagoa emateko, bi lantalde eratu dira: Osasun Eskolako Batzorde Teknikoa da eta Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako partaideekin osatutako Sarea da bestea.

2018/06/30 Osasun sailburuordea

Osasun Eskolako webgunea hobetzeko, lantalde bat eratu da gaur egun dituen edukiak berrikusteko, eta web-orria bera birdiseinatu egin da atseginagoa eta erabilgarriagoa eginez.

2018/06/30 Osasun sailburuordea

Osasun Eskolaren bitartez, Osakidetza plataforma bat lantzen ari da sare sozial gisakoa izan dadin, non pazienteek eta haien familiartekoek elkarrekin jardungo baitute berdintasun-giroan nork bere esperientziak azaltzeko.

2018/06/30 Osasun sailburuordea

18-09-2018. Osakidetzak 6.000 “paziente aktibo” inguru prestatu ditu Osasun Eskolaren ahalduntzeko programetan

Berria
2018.eko uztailak 23
Osakidetzak 6.000 “paziente aktibo” inguru prestatu ditu Osasun Eskolaren ahalduntzeko programetan
2019/01/07 Osasun sailburuordea