Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Prozedura kirurgikoetarako batez besteko itxarote-denbora martxoaren 21eko 65/2006 Dekretuak ezarritako ratioen azpitik mantentzea bermatu; dekretu horren bidez, Euskadiko Osasun Sistemaren konturako prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezarri ziren

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ebakuntza kirurgikoen ahalmena handitu nahian, 2017ko lehen seihilekoan bi neurri hartu da: batetik, Urdulizko Ospitaleko eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko  ebakuntza-gela berriak  abian jarri dira; bestetik, arratsaldeetan egindako ebakuntzen kopurua  handitu egin da ESI guztietan.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017an eraikitzen hasi da Araba Unibertsitate Ospitaleko Kirurgia-bloke berria, Txagorritxu eraikinaren baitan; Kirofanoen % 40ko hazkundea erakarriko du horrek. 2019ko amaierarako egongo da burututa eraikina.

2018/06/30 Osasun sailburuordea

2018ko lehen seihilekoan abian jarri da Kirurgiako Itxaron Zerrendak Hobetzeko Plana, 10 Hobekuntza-alor eta 18 Jarduketa-lotetsi, eta haien Kronograma bat, zehatuz. Erakunde Integratuen Asistentzia-zuzendaritzak jakinaren gainean ipini eta inplikarazi dira.

Halaber, 2018ko lehen seihilekoan zehar, 22.600.000 euroko balioa zuten inbertsioak egin ziren.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

2018ko martxoan, MAPAC-Jarduketa Asistentzial eta Klinikoaren Egokitasunerako Batzorde Korporatiboa abiarazi da, eraginkortasun frogatua duten ezarri beharreko neurrien edo eraginkortasun gabezia frogatua duten ez egitekoen lehentasunak ezartzeko. Aldi berean, hainbat erakundetan MAPAC Batzordeak sortzea sustatzen da, Osakidetzako batzordeen arteko sareko lana indartzeko, Asistentzia Jarduketaren Egokitzapeneko nazioarteko sare batean txertatuta. 2018ko lehen seihilekoan abian jarri dira Donostia ESI, Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESI eta Bilbo-Basurtu ESIko Batzordeak. 2018ko bigarren seihilekorako abian jarriko dira Araba ESI eta Barrualde-Galdakao ESIetakoak. Bigarren seihilekoan abian jarri dira Araba ESIkoa eta Barrualde-Galdakao ESIkoa; bestalde, Barakaldo-Sestao ESIa E-E-Gurutzeta batzordera txertatu da, Errioxako ESIa Arabako batzordera eta Bidasoko ESIa Donostiako batzordera.

2019/01/07 Osasun sailburuordea

Abian jarri da kirurgia-prozeduretan itxaronaldiak laburtu eta homogeneizatzeko lankidetza-proiektu pilotu bat ESIen artean: Debagoiena ESI eta Araba ESIen arteko lankidetza-proiektua Traumatologiako kirurgia-prozeduretan itxaronaldian dauden pazienteak deribatzeko. Emaitzak aztertu ondoren, 2018ko bigarren seihilekoan proiektuaren hedapena proposatuko da.

2018/06/30 Osasun sailburuordea

Erakundeetan kirurgia-prozesuen kudeaketa hobetzeko, eta Kirurgiako itxaron-zerrendak, programazioak eta planifikazioak hobeki kudeatzeko, eta erabiltzaileekiko komunikazioa hobetzeko, 2018ko lehen seihilekoan lehiaketa bidez kontratatuko da Baliabide Informatiko Korporatibo bat Kirurgia-prozesuaren Kudeaketarako. 2018ko azaroan, programazio eta plangintza kirurgikoko informatika-tresnaren lehiaketa lizitatu da, 2019ko urtarrilaz geroztik ezartzeko.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Erakundeetan arratsaldeetako kirurgia-jarduketak gehiagotzeko kontratazio- eta auto-hitzarmen proiektuei eutsiko zaie, erakundeen arteko sinergiak eta lankidetzak sustatuz 

2018/06/30 Osasun sailburuordea

Jardun asistentzialaren eta klinikoaren egokitzapena hobetzeko batzorde korporatiboak, 2018ko bigarren seihilekoan, “ez egitearen” 6 egokitzapen-neurri lehenetsi eta hedatu ditu. Neurri horien artean daude 40 urtetik beherako eta arrisku txikiko pazienteen operazio-aurrekoan toraxeko erradiologia egokitzea eta murriztea, eta espezifikotasunik gabeko sinkopeko eta zefaleako larrialdietako zerbitzuetan irudi-probak “ez egitea”. Neurri horiek, pazienteengan beharrezkoak ez diren erradiazioak murrizteaz eta beharrezkoak ez diren kostuak murrizteaz gain, baliabide erradiologikoen erabilgarritasuna hobetuko dute zerbitzuen antolakundeetan.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko bigarren seihilekoan ESI guztietako fakultatibo espezialistez osatutako lantaldeak abian jarri dira, aldakako eta belauneko protesien arloko indikazio-formularioa sortzeko.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko bigarren seihilekoan, Zumarragako Ospitaleko bloke kirurgikoa, ospitaleratu gabeko kirurgia-unitatea eta endoskopia digestiboko unitatea birmoldatzeko, handitzeko eta egokitzeko plan funtzionala hasi da prestatzen, 2019an lizitatu behar baita. Bloke kirurgikoan pazienteen trazagarritasun-sistemak txertatuko dira, baita familiekin eta laguntzaileekin komunikatzeko bideak ere.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko bigarren seihilekoan, Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa eta ospitaleratu gabeko kirurgia-unitatea birmoldatzeko, handitzeko eta egokitzeko plan funtzionala hasi da prestatzen. Bloke kirurgikoan pazienteen trazagarritasun-sistemak txertatuko dira, baita familiekin eta laguntzaileekin komunikatzeko bideak ere.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Osakidetzak itxarote-zerrendak hobetzeko zenbait neurri jarri du abian, eta seihileko honetan 22.600.000 euroko balioa duten inbertsioak egin dira.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Jardun asistentzialaren eta klinikoaren egokitzapena hobetzeko batzorde korporatiboak, 2018ko bigarren seihilekoan,  “ez egitearen” 6 egokitzapen-neurri lehenetsi eta hedatu ditu. Neurri horien artean daude 40 urtetik beherako eta arrisku txikiko pazienteen operazio-aurrekoan toraxeko erradiologia egokitzea eta murriztea, eta Osakidetzako antolakundeetan ornoplastiak “ez egitea”. Hartara, prozesu kirurgikoa arindu nahi da eta oso egokiak ez diren kirurgiak murriztu nahi dira, kirurgia egokietarako itxaroteak hobetzeko.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2019ko lehen seihilekoan, Praktika Asistentzialaren eta Klinikoaren Egokitasuna Hobetzeko sei MAPAC gomendioak ezarri dira Osakidetzako erakunde guztietan. MAPAC adierazleen aginte-koadro korporatibo bat garatu da, erakundeek eta Osakidetzako Zuzendaritzak dagokion jarraipena egin dezaten. Bertan 2019rako helburuak ere definitu dira. (2019/06/03).

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019ko lehen seihilekoan, kirurgiako programazio eta planifikazioan laguntza eskaintzea xede duen CIRUS informatikako tresna ezartzeko kudeaketa taldea sortu da, baita integrazio informatikoko taldea ere. Osabide Globaleko kirurgiako itxarote-zerrendan sartzeko galdetegia berrikusi eta egokitu da, beharrezkoa den informazioa jaso dezan. Aholkularitzako fase bat jarri da abian ospitale guztiekin kirurgiako prozesuko zirkuitua berrikusi eta bateratzeko. (2019/06/03).        

2019/06/04 Osasun sailburuordea