Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Abian jarritako neurrietan sakondu, arreta espezializatuko kontsultetara eta proba osagarrietara iristeko itxaron beharreko denbora laburtuta

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Kontsulta eta proba osagarrietako itxarote-denbora gutxitzeko helburuarekin, Osakidetzak itxarote-zerrendak minimizatzeko ekintza-plana diseinatu du. Horretarako, giza baliabideak areagotu, teknologian inbertitu eta prozesu sanitarioen kudeaketa eta efizientzia hobetzeko neurri berritzaileak sustatzeko apustua egin du itxarote-zerrendak hobetu eta atzerapenak ezarritako ratioen azpitik mantentzeko bitarteko gisa.

Berria
2017.eko azaroak 15
Osakidetzak itxarote zerrendak hobetzeko ekintza plana diseinatu du. Euskadin itxarote zerrendak Estatuko txikienen artean daude, nahiz eta laguntza eskaria etengabe handitzen ari den
2018/01/30 Osasun sailburuordea

Kontsultak eta proba osagarrietako itxaron-denbora gutxitzeko helburuarekin, 2017an eta 2018an zehar hiru hemodinamika gela berritu eta eguneratuko dira, ordenagailu bidezko tomografia axialak egiteko bost ekipo erosiko dira eta X izpien 23 gela berrituko dira. Eusko Jaurlaritzak Amancio Ortega Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, bost azeleragailu eta 3D mamografo bat erosiko dira. Aurten, 2017an, dagoeneko ordenagailu bidezko tomografia axialak egiteko hiru ekipo jarri dira martxan, bat Galdakaoko Ospitalean, beste bat Donostia Unibertsitate Ospitalean eta beste bat Basurton. Gainera, Arabako Unibertsitate Ospitalean erresonantzia magnetiko nuklearrak egiteko ekipo bat jarri da.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

2018ko urtean zehar abiaraziko da Araba Unibertsitate Ospitalean OTA berria, eta Ekografo-parkearen berrikuntza egin da hainbat espezialitatetan (Erradiologian, Ginekologia-Obstetrizian, Kardiologian, Pediatrian).

2018/06/30 Osasun sailburuordea

Abiarazi da ESI guztietako Lehen Mailako Arretako profesionalentzako Froga Osagarrien eskaintza bateratu eta handitzeko Proiektu bat, helburu bikoitzarekin: alde batetik, frogak eskatzeko Ospitale Espezialitateetako kontsultak murriztea, eta bestetik erabiltzaileen diagnosirako itxaronaldiak murriztea. 2018ko bigarren seihilekoan amaitu da Erakunde Sanitario Integratu guztietan hedatu den lehen arreta eskatzeko proba osagarrien zorroa, 2019ko martxoan abian jartzeko beharrezkoak diren antolamendu-aldaketak egiteko. 

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko lehen seihilekoan Proiektu Pilotu baten proposamena lantzen ari dira Lehen Mailako Arretako zentroetan Fisioterapia-unitateak abiarazteko, Errehabilitazioko Mediku Espezialistaren aurrez-aurreko kontsultaren beharrik ez duten tratamendu protokolizatuak dituzten hainbat espezialitatetako pazienteak deribatu ahal izateko. Proiektu horren asmoa da Mugiment Programarekin eta Udaletako Kirol Teknikariekin koordinatzea, patologia horietan fisioterapia-teknikak osatu ahal izateko, udaletako Zentro Zibikoetan egingo liratekeen talde-ikastaroak eta ariketa fisikoak burutuz, pazientearen ahalduntzea helburu delarik.

2018/06/30 Osasun sailburuordea

2018ko bigarren seihilekoan, kanpo-kontsultetan bizkarrezurreko patologiari, bertaratu gabeko kontsulten bitartez, aurre egiteko proiektuak jarri dira abian Bilbao-Basurto ESIan (INPAOS proiektua) eta Araba ESIan (lunbalgiako kontsulta, erremautologiako bereizmen handia). Helburua da patologia horiek dituzten pazienteak espezialistengana eta beharrezko diagnosi-probetara errazago iristea.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko azaroan, fisioterapiako proiektu pilotua jarri da abian Arabako ESIko Zabalganako Lehen Mailako Arretako Unitatean, bizkarrezurreko algiei eta sorbalda minduari aurre egiteko talde lanaren bidez, hezkuntzaren bidez eta ariketa fisikoaren sustapenaren bidez, betiere fisioterapeutek gidatuta eta Vitoria-Gasteizko Udalaren Kirol Zerbitzuarekin eta Adinekoen Zerbitzuarekin koordinatuta.

Berria
2018.eko abenduak 10
Osasun Sailak eta Osakidetzak fisioterapia proiektu pilotu bat jarri dute martxan Lehen Mailako arretan
2019/01/15 Osasun sailburuordea

Jardun asistentzialaren eta klinikoaren egokitzapena hobetzeko batzorde korporatiboak, 2018ko bigarren seihilekoan, “ez egitearen” 6 egokitzapen-neurri lehenetsi eta hedatu ditu. Neurri horien artean daude 40 urtetik beherako eta arrisku txikiko pazienteen operazio-aurrekoan toraxeko erradiologia egokitzea eta murriztea, eta espezifikotasunik gabeko sinkopeko eta zefaleako larrialdietako zerbitzuetan irudi-probak “ez egitea”. Neurri horiek, pazienteengan beharrezkoak ez diren erradiazioak murrizteaz eta beharrezkoak ez diren kostuak murrizteaz gain, baliabide erradiologikoen erabilgarritasuna hobetuko dute zerbitzuen antolakundeetan.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Gurutzetako ospitaleko kimioterapia zerbitzuen erabiltzaileek dituzten beharrizanei erantzuteko kontsulta berri bat jarri da abian, eta astean kontsulta bat gehiago ere jarri da. Beraz, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko onkologiarako eguneko ospitalean kontsulten egitura berria honako hau da: 7 kontsulta egunean eta beste kontsulta 1 astean (2019-04-03). 

2019/04/16 Osasun sailburuordea

2018ko urriaren 29an ireki ostean, 2019an Eibarko Ospitale berriko kontsultak, proba osagarrien zerbitzua eta errehabilitazio gimnasioa martxan jartzen ari dira. Horietan Lehen Mailako Arretako (Familia Medikuntza eta Pediatria), Osasun Mentaleko eta Erradiodiagnostikoko zerbitzuak eskaintzen dira. Kanpoko kontsulten zerbitzuan zortzi espezialitate eta hamalau kontsulta daude Eibarko Ospitalean, eta errehabilitazio zerbitzu bat eta bi solairutan banatutako hiru ospitalizazio unitate ere badaude (unitate bakoitzean 20 eta 24 ohe artean daude, 72 guztira).

2019ko urtarrilean ireki zen lehen ospitalizazio unitatea eta bigarrena martxoan. Urtea amaitu baino lehen jarriko da abian hirugarren eta azken ospitalizazio unitatea; orduan izango da ospitale guztia martxan bete-betean. (2019/06/03).

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019ko lehen seihilekoan, Erradiologia Interbentzionistako Prozeduren Katalogoaren berrikuspena egin da Interbentzionismoko eta Pazienteen Kudeaketako profesionalekin. Katalogo berria martxoan jarri da abian. Helburua prozeduren izenak eta erregistro irizpideak bateratzea da, zentro guztietako agendak antzera kudea daitezen. (2019/06/03).

2019/06/04 Osasun sailburuordea

 

2019an zehar, Osakidetzako ESI guztietan eta Osasun Mentaleko Sareetan Praktika asistentziala eta Klinikoa Egokitzeko Neurrien Batzordeak eratu dira. Batzorde horiek sarean lan egingo dute MAPAC batzorde korporatiboarekin, egungo prestazio diagnostiko eta terapeutikoen egokitasuna hobetzeko, pazienteentzako balioespen-arrisku erlazio txikiena dutenak eta gizartearentzako kostu-balio txikia dutenak kenduz. (2019/11/25)

 

2019/12/02 Osasun sailburuordea

2019an zehar, lehen mailako arretarako proba osagarriak pixkanaka irekiz eta ospitaleetako espezialitateetan aurrez aurrekoak ez diren kontsultak zabalduz, lehen mailako arretaren ebazpena errazten ari da, eta ospitaleetako kontsultak optimizatzen, erabakigarriagoak bihurtuz, eta horrek herritarren itxaronaldiak murrizten ditu. Hainbat erakundetan kanpoko kontsultetara bideratzen ari dira, modu ez-presentzialean, espezialitateetako kontsulta guztiak, hala nola errehabilitazioa, erreumatologia, Dolore Unitatea, Minaren Unitatea, Neurologia. (2019/11/25)

 

2019/12/02 Osasun sailburuordea

 

2019an, zerbitzu-erakundeen arteko lankidetzak sustatu dira, jarduera indartzeko eta arazo handienak dituzten ESIetako kontsultak eta probak egiteko gehienezko epeak hobetzeko. Hala, lankidetzan aritu dira Neumologia, Kardiologia, Neurologia, Errehabilitazioa, Erradiologia arloetako profesionalak (Donostia ESI-Bidasoa ESI; Debagoiena ESI-Arabako ESI; Debabarrena ESI-Bilbao Basurto ESI; Debabarrena ESI-Debagoiena ESI; Debabarrena ESI-Barrualde Galdakao ESI). (2019/11/25)

 

2019/12/02 Osasun sailburuordea