Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Herritarren parte-hartzeari leku handiagoa eman osasun-zerbitzuen antolaketan eta erabakiguneetan, eta pazienteen elkarteekin lankidetza izatea sustatu, gaixotasuna hobeto ezagutzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko tresnak garatzeko xedez

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun Eskolaren (OEren) helburua da hainbat paziente-elkarte gehitzea, lan-saio, jardunaldi eta abarren bitartez, OEren web-plataforma egokitu eta berrikuntzak gehitzeko, kolektibo horien beharrizan eta itxaropenei erantzuna ematea xede. Ildo horretatik, pasa den 2017ko ekainaren 14an workshop bat antolatu zen eta bertan parte hartu zuten sare sozialetako erabiltzaileek, paziente-elkarteek, zaintzaileek, hirugarren sektoreak eta beste kanpo-eragile batzuk.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Paziente-elkarteekin harreman estua mantentzeko helburuz, Osasun Saila bilera eskatu duten elkarte guztiekin bildu da, eta horien artean daude: Elhers Danlos Giltzaduraren Hiperlaxotasun Sindromea duten pertsonen elkartea, ASPANOVAS, Euskal Gorrak, FEATECE, Euskal Herriko Fibrosi Kistikoa Elkartea, Euskadiko Polio Elkartea, Jehovaren lekukoak, ADELA, etab

2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ko abenduaren 27an, Eusko Jaurlaritzak, Luzon Fundazioak eta ADELA Euskal Herria elkarteak hitzarmen bat sinatu dute, instituzio sinatzaileen arteko lankidetzarako marko egonkor bat ezartzen duena, Euskadin 150 pertsona inguruk pairatzen duten alboko esklerosi amiotrofikoari buruzko ikerketak bultzatzeko. Gaitz neurodegeneratibo sendaezina da alboko esklerosi amiotrofikoa.

Berria
2017.eko abenduak 27
Eusko Jaurlaritzak, Luzón Fundazioak eta Adela Euskal Herria elkarteak indarrak batu dituzte alboko esklerosi amiotrofikoa duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko
2018/01/30 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak, Osakidetzak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak euskal herritarren solidaritatea ontzat hartzen dute, 2017an 58.538 pertsonek eman baitute odola, eta 7.361 emaile berrik eman baitute izena.

2018/06/30 Osasun sailburuordea

2018an Euskadin 64,4 milioi organo-emaile izan ziren milioi bat biztanleko, eta azken bosturtekoan 50 emailetik gora daude milioi bat biztanleko. Beraz, munduan aitzindariak gara, eta ONT erakundeak 2022rako ezarrita zituen helburuak gainditu ditugu.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIaren eta IKEA enpresaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboko estrategia egikarituz, Pediatriako Zainketa Intentsiboetako Unitateak badu “Ikea Gela” berri bat, unitate horretan ospitaleratuta dauden haurren familiartekoen atsedenerako.

2018/06/30 Osasun sailburuordea

Herritarrak osasunean ahalduntzea lortzeko lanketa koordinatua eta parte-hartzailea egitearen garrantziaz herritarrak eta osasun-sistemako profesionalak sentiberatzeko asmoarekin, joan zen 2018ko apirilaren 17an Osasun Eskolaren bidez Osasun Eskolako I. Jardunaldia antolatu zen “Elkarrekin ahaleginduz osasunean ahalduntzeko”. Jardunaldi horretan 180 lagun baino gehiagok hartu zuten parte, Osakidetzakoak zein herritarrak eta sistemaz kanpoko eragileak.

2018/06/30 Osasun sailburuordea

2018ko uztailean onartu da 100/2018 Dekretua, Osakidetza ente publikoan txertatutako erakunde sanitario integratuena. Dekretu horrek pertsona jarri du asistentzia-jarduketaren erdigunean, eta herritarren parte-hartzea egituratu du, erakundeen oinarri nagusi izateko. Berariaz aipatzen du herritarren parte-hartzea ESIetako zuzendaritza-organoen esparruetako bat dela, eta, gainera, parte hartzeko organoak egituratzen eta sustatzen ditu. Esaterako, gizarte-kontseilua sortzea barne hartzen du, erakunde sanitarioa kokatuta dagoen lurraldeko udal- eta foru-esparruetako, eta komunitate-, ekonomia- eta gizarte-esparruetako ordezkarien ikuspegia txertatuta. Horrek ikuspegi asistentziala osatzen du, eta, ez dut zalantzarik bat ere, aberastu ere bai.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

2019ko martxoaren 1ean, topaketa egin zen odol-emaileen elkarteekin, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela; bada, horren harira jakinarazi denez, 2018an 52.000 pertsonak eman zuten odola Euskal Autonomia Erkidegoan, non urtero 30.000 paziente tratatzen diren odol-deribatuei esker. (2019-03-29)

Berria
2019.eko martxoak 01
52.000 pertsona inguruk odola eman zuten 2018an Euskadin; bertan, odol deribatuei esker, urtero, 30.000 paziente tratatzen dira
2019/04/03 Osasun sailburuordea

Osasun Eskolaren barnean, monitoreentzako VII. Omenaldi Ekitaldia egin zen 2019ko urtarrilaren 24an. Jarduera hezigarri/parte-hartzaile horretan, monitoreek beren esperientziak azaldu eta iritziak partekatu zituzten, programa hobetzeko helburuarekin. (2019/05/10)

2019/05/22 Osasun sailburuordea