Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenen irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak egin euskal osasun-sistemaren zentro, instalazio, baliabide eta zerbitzu guztietan.

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun Sailaren eskutik oro har eta, Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzatik bereziki, bi ahalegin berezi egin da: batetik, eraikin-lan berrietan irisgarritasun fisikoari buruzko gaietan indarrean dagoen araudia betetzeko ahalegina; bestetik,  oztopo arkitektonikoak kendu, egokitutako seinaleztapena  eta errotulazioa  jarri eta irisgarritasun horizontala eta bertikala hobetzeko ahaleginak.

 

Arkitektura-oztopoak kendu dira:

· Bainugelak aldatu/egokitu dira, Santa Marina Ospitaleko Kanpo Kontsultetan, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Arantzazu eta Amara eraikinetan, San Eloy Ospitaleko hainbat solairutan.

· Sarrerako eskailera-koska kendu eta arrapala jarri da Zaldibar Ospitalean, eta beste arrapaletako aldapak egokitu dira.

· Eskubandak ipini dira Donostia Unibertsitate Ospitaleko eskaileretan (Ama-haurrentzako eraikinean) eta Zaldibar Ospitalean.

Egokituta seinalizazio eta errotulazioa ipini da:

· Obra berrietan: Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalean, Amurrioko Osasun Zentroan eta Kanpezuko Osasun Zentroan.

· Beiraz hornitutako guneetan banda seinalizatzaileak ipini dira Donostia Unibertsitate Ospitalean eta Tolosako Osasun Zentroan.

 
Irisgarritasun horizontala eta bertikala hobetu dira:

· Gerturatzean automatikoki irekitzen diren ateak ipini dira hainbat osasun-zentrotan: Intxaurrondo, Rontegi, Markonzaga eta Lutxanako osasun-zentroetan.

· Desgaitasuna duten pertsonen ibilgailuentzat aparkatzeko leku berriak ipini dira Zaldibar Ospitalean.                        

2018/12/26 Osasun sailburuordea

2018ko Aurrekontuen Legean milioi bat euro esleitu dira irisgarritasunaren gaiaren inguruan hainbat jarduera egiteko.

Honako hauek dira 2018an gauzatutako jarduketak:

Arkitekturako oztopoak ezabatzea

·         Sarrerako eskailera-maila ezabatu eta arrapala batekin ordezkatzea Lezako Ospitaleko kanpoko kontsulten eraikinean.

·         Pazienteak lurretik ohera lekualdatzeko sabaiko garabiak jarri dira leku hauetan: Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxuko egoitzako gela batean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko gela batean, Debagoieneko Ospitaleko hainbat gelatan, eta Gorlizko Ospitaleko, Lezako Ospitaleko eta Santa Marina Ospitaleko hainbat unitatetan.

·         Bermeoko Ospitaleko eta Debagoieneko Ospitaleko mostradoreak egokitu egin dira arreta puntu egokitu bihurtzeko, eta Gorlizko Ospitaleko eta Bidasoko Ospitaleko hainbat mostradorerekin ere berdina egin da.

·         Honako leku hauek egokitu dira: Gorlizko Ospitaleko Kanpoko Kontsultetako komunak, Santa Marina Ospitaleko gela bat, Galdakao-Usansolo Ospitaleko errehabilitazioko aldagelak eta hainbat solairutako komunak, Bermeoko Ospitaleko harreragunea, eta Mendaroko Ospitaleko barne-medikuntzako eta zerbitzu orokorretako guneak.

·         Ateak zabaldu dira gurpil-aulkiak arazorik gabe igaro daitezen Gorlizko Ospitaleko Kanpoko Kontsultetan, Bermeoko Ospitaleko sarrera nagusian eta kontsulten gunean, Zumarragako Ospitaleko larrialdi zerbitzuetako gaueko sarreran eta Mendaroko Ospitaleko barne-medikuntzako gunean.

·         Gorlizko Ospitaleko eta Bermeoko Ospitaleko zenbait komunetan eusteko barra eraisgarriak jarri dira.

·         Gorlizko Ospitalean eta Arrasateko Osasun Zentroan igogailuetako botoiak altuera egokian jarri dira.

·         Zumarragako Ospitaleko sarrerako arrapalan eskubanda bikoitzeko zati bat altuera egokian jarri da.

·         Bidasoako Ospitaleko hainbat eskailera nukleotan eskubanda jarraitu bikoitza jarri da bi aldeetan.

·         Egokitutako ginekologiako miaketako aulkiak jarri dira Eskoriatza, Arrasate, Lakuabizkarra, Zabalgana eta Aguraineko osasun-zentroetan.

Seinaleztapen eta errotulazio egokitua jartzea

·         Araba Unibertsitate Ospitaleko Santiagoko egoitzako anbulantzien patioan desnibelaren berri emateko seinaleak jartzea.

Irisgarritasun horizontal eta bertikala hobetzea

·         Araba Unibertsitate Ospitaleko Santiagoko egoitzako Farmaziako gunean eta Errehabilitazioko gunearen sarreran eskubanda bikoitza eta lurrean sartutako lanpasak jartzea.

·         Gerturatzean irekitzen diren ateak jartzea honako zentro hauetan: Araba Unibertsitate Ospitaleko Santiagoko egoitza, Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Santa Marina Ospitalea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Debagoieneko Ospitaleko errehabilitazio guneko sarrera, Antzuolako Osasun Zentroko sarrera nagusia eta Tolosako Osasun Zentroko Etengabeko Arretarako Guneko sarrera.

·         Galdakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko egungo ateen automatizazioa.

·         Gorlizko Ospitalean eta Mendaroko Ospitalean erreserbatutako aparkalekuen plazak birkokatu eta margotzea eta seinale bertikalak jartzea.

·         Santa Marina Ospitaleko sarrera nagusiaren zaharberritzea.

(2019/05/17)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019an aurrera jarraitu du egitasmo korporatiboak eta honako jarduketak bultzatu dira lehen seihilekoan:

Arkitekturako oztopoak ezabatzea

·         Lezako Ospitalea: aparkaleku berria sarrera nagusian, uneotan dagoen hartxintxarra kendu eta aparkalekuan arazorik gabe mugitzea ahalbidetzen duen hormigoi inprimatuko zoladura jarriz.

·         Zamudioko Ospitale Psikiatrikoa: irisgarritasuna hobetzeko lanak urbanizazioan, sarreretan eta komunetan (lanak egiten ari dira dagoeneko).

·         Donostia Unibertsitate Ospitalea: irisgarritasuna hobetzeko urbanizazioa lanak (egiten ari dira dagoeneko).

·         San Eloy Ospitalea: irisgarritasuna hobetzeko urbanizazioa lanak (egiten ari dira dagoeneko).

Seinaleztapen eta errotulazio egokitua

·         Santa Marina Ospitalea: margotze eta seinaleztapen lanak Larrialdi Zerbitzuko sarrera berrian eta erreserbatutako bi plaza berri gaitzea.

Irisgarritasun horizontal eta bertikala hobetzea:

·         Gerturatzean irekitzen diren ate automatikoak jarri dira Lezako Ospitalean eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.

Aurretiazko lanak

·         Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea: jasotze topografikoa, eta, berau oinarri hartuta, ospitaleko kanpoaldeko eremuaren irisgarritasuna hobetzeko proiektu bat egiteko lanak kontratatzea.

·         Galdako-Usansolo Ospitalea: jasotze topografikoa, eta, berau oinarri hartuta, ospitaleko kanpoaldeko eremuaren irisgarritasuna hobetzeko proiektu bat egiteko lanak kontratatzea.

·         Bidasoko Ospitalea: jasotze topografikoa, eta, berau oinarri hartuta, ospitaleko kanpoaldeko eremuaren irisgarritasuna hobetzeko proiektu bat egiteko lanak kontratatzea.

·         Zuzendaritza Nagusia: jasotze topografikoa, eta, berau oinarri hartuta, sarrera nagusiaren kanpoaldeko eremuaren irisgarritasuna hobetzeko proiektu bat egiteko lanak kontratatzea.

(2019/05/17)

2019/06/04 Osasun sailburuordea