Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen etxez etxeko arretaren zerbitzu telematikoak sustatzen jarraitu; Osakidetzako erakundeen zerbitzu-eskaintzan sartuko dira.

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gero eta gehiago hedatzen ari da pazienteen telemonitorizazioa, itundutako etxebizitzako zerbitzuen bitartez. Hala, 2018ko abenduan, 38.654 pertsonari egiten zaie etxez etxeko arnas terapiarako jarraipena Euskadin, paziente bat bere etxebizitzan telemonitorizatuta dago giltzurrun-gutxiegitasun kronikoagatik eta gutxiegitasun kardiakoa duten beste 23 paziente daude errehabilitazio kardiakoa jasotzen itundutako anbulatorioetan.

2019/01/30 Osasun sailburuordea

Paziente Kronikoak Telemonitorizatzeko Programek sendotze bidean jarraitzen dute. Gaur egun, hauek daude jardunean: TelEPOC, Tele Bihotz-gutxiegitasuna, Tele Pluripatologikoak, Taupada-markagailuen eta Desfibriladoreen jarraipena. Programa horietan guztietan euren etxeetan telemonitorizatutako 10.238 paziente daude. Aurki TelEPOC Aurreratua izeneko programa berri bat ere jarriko da abian, gaixotasuna aurreratuago duten pazienteei zuzendutakoa.

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2017an Programen Kudeatzaile Integrala izeneko aplikazio bat ezarri zen Osakidetzako Historia Kliniko Elektronikoko (Osabide Global) sistemako modulu berri gisa. Aplikazio horrek telemonitorizazio programa guztiak modu integratuagoan eta ziurragoan kudeatzea ahalbidetzen du. Aplikazioa populazio jakinei bideratutako Osakidetzako asistentzia-programetan ere erabiliko da, adibidez, umetoki-lepoko minbiziaren behaketako programa eta antzekoak. (2019/06/03).

2019/06/04 Osasun sailburuordea