Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Herritarrak osasun-sistemara gerturatzea eta iristea errazten duten zerbitzu telematikoak bultzatu eta aurrez aurrekoak ez diren harreman-bideak finkatu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

XI. legealdi hau hasi bezain laster, 2017ko urtarrilaren 24an, Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordean eginiko agerraldian, hainbat konpromiso hartu zituen, hala nola: pertsonak sistemaren ardatz nagusi dira, osasun-sistema unibertsal eta kalitatezkoaren sendotzea, profesionalak aintza hartzea, enplegu egonkorrarekiko konpromisoa, hizkuntz normalizazioa eta osasunaren alorrean ikerketa eta berrikuntzaren aldeko apustua. Apustu horiek guztiak Osasun Sailaren 2017-2020 Ildo Estrategikoen dokumentuan bildu dira.

Berria
2017.eko urtarrilak 24
Pertsonena, Osakidetzako langileena eta euskal osasun sistema publikoa unibertsal, zuzen eta kalitatezko gisa sendotzearena izaten jarraituko du XI. legealdiak
2017/07/14 Osasun sailburuordea

2017ko lehenengo seihilekoan Jaioberrien Osasun Karpeta kontsultatzeko Programa abiarazi da. Berau Amaetxe zerbitzua duten Osakidetzako ospitaleetan ezarri da. Horren bidez, jaioberriei alta ematen zaien unean, gurasoei osasun-karpeta kontsultatzeko sarbide-gakoa emango zaie, bertan erregistratuko baitira egindako proben emaitzak, txertoaren egutegia, etab. Edozein unetan kontsultatu ahal dira.

2019/05/15 Osasun sailburuordea

Osakidetzak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien alorrean egindako apustuak eman du bere fruitua: osasun-erakunde batek HIMSS Analytics – Continuity of Care Maturity Model (CCMM) ereduaren bidez eskainitako zaintzen jarraipenerako Informazio Sistemak arrakastaz ebaluatutako Estatuko lehenengo Osasun Zerbitzua da.

Berria
2017.eko ekainak 19
Osakidetza, estatuan alta ondoko asistentziari IKT-k aplikatzearen gaineko ebaluazioa gainditu duen lehen zerbitzua
2017/07/19 Osasun sailburuordea

Sistema sanitarioa herritarrentzat irisgarriagoa izateko asmoz, Osarean, legealdi honen hasieratik, osasun-sisteman aplikatutako e-health tresnak bultzatzen ari da. Horren erakusle, 2018an, familia-mediku, pediatra, erizain eta emaginentzako hitzorduen % 12,74 Osakidetzaren webgunearen bitartez egin ziren. 2019ko apirilaren 30a erreferentziatzat hartuta, lehen mailako arretako hitzorduen % 14,86 webgunearen bitartez egiten dira dagoeneko.

Hitzordua telefonoz eskatzea errazagoa da, orobat, hartutako zenbait neurriri esker: Call Centerrak, telefonoguneen digitalizazioa, deiak kudeatzeko softwarea aplikatzea, eta abar. Etengabeko garapen horri esker, 2018ko abenduan, bide horretatik Osakidetzak izandako batez besteko irisgarritasuna % 80koa zen, eta ehuneko hori mantendu egiten da 2019ko apirilaren 30ean.

Telefono bidezko kontsulten kopurua ere, hau da, pazientea etxetik edo beste toki batetik, osasun-zentro edo ospitalera joan gabe, osasunaren arloko profesionalarekin harremanetan jartzen den kontsultak, finkatu egin da. 2019ko apirilaren 30a erreferentziatzat hartuta, Familia Medikuntzako kontsulta guztien % 16,5 telefonoz egiten dira dagoeneko, eta ehuneko hori % 12,17koa da Pediatrian eta % 8,86koa Erizaintzan. Ospitale mailan, 2019ko lehen hiruhilekoan, kontsulta guztien % 6,6 izan dira telefono bidezkoak.

 

Historia Kliniko Digitalaren (Osabide) bidezko bertaratu gabeko Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko mediku baten arteko paziente zehatz baten gaineko interkontsultak, pazienteak ospitalera joan beharrik izan gabe. Horiei esker, Lehen Mailako Arretak arazoei irtenbidea bilatzeko duen gaitasuna sustatzen da sareko lanean oinarrituta. Bada, 2018ko abendura bitartean, deribazio guztien % 11 ziren (2017an, % 9), eta ehuneko hori mantendu egiten da 2019ko apirilaren 30ean.

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Osakidetzaren Osasun Karpeta Osakidetzaren eta pazienteen zein erabiltzaileen arteko harremanetarako sareko plataforma da, eta eguneko 24 orduetan dago bertan sartzeko aukera, mundu osotik, ordenagailu, tableta edo smartphone bat erabiliz. Haren funtzionalitateak handitu ditugu 2017an; hala bada, gurasoek 16 urtetik beherako seme-alaben osasun-informaziora sartzeko aukera dute, eta gauza bera ardurapean ditugun pertsonei edota tutoretzapeko pertsonei dagokienez. 2015ean 116.000 sarrera izan ziren, 2016an 200.000, 2017an 396.000 eta 2018an 552.382. 2019ko lehen lau hilabeteetan, 282.084 sarrera izan dira dagoeneko.

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Aurreko legegintzaldian bezala, smartphonetarako aplikazioak garatu dira, esaterako, Osakidetzako Atari Mugikorra Aplikazioa. 2017an aplikazio berriak diseinatu dira, Mi tratamiento/Nire tratamendua, adibidez, medikazioaren jarraibideak behar bezala jarraitzen laguntzeko tresna, edo Bihotz Geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazioa. 2018an Osakidetzaren aplikazioen kopuruak hazten jarraitzen du, sartzen ari diren ESI-Erakunde Sanitario Integratuen proposamenak direla eta: esaterako, Donostialdea ESIren ORLko aplikazioa, EE Gurutzeta ESIren Gaixotasun Autoinmuneen aplikazioa.

2019an zenbait aplikazioren garapenean lanean ari gara. Honakoak dira uneotan garatuen ditugunak: Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroak proposatutako aplikazio bat odol-ematea sustatzeko eta Serious Game teknologian oinarritutako aplikazio bat Haur Obesitateari Aurre Egiteko Programarentzat.

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Osakidetzako Osasun Aholkua herritarren artean errotuta dago jada eta erreferentziazkoa da, eguneko 24 orduetarako urteko 365 egunetan. 2018ko urtean, herritarren kontsulta/deien jarduerak aurreko urteetan bezala jarraitzen du, eta haien erabakitze-tasa % 80 ingurukoa da. Pazienteen jarraipena egiteko berariazko programak ugaritzen ari dira: zainketa aringarriak etxean hartzen dituzten pazienteenak, kirurgia handi anbulatoriozko interbentzioa izan duten pazienteen altaren jarraipenekoak, tabako-zaletasuna uztekoak, paziente pluripatologikoen monitorizaziokoak, Tele IC, TelEPOC, ICHOM Ictus eta Prostata Ka., exitus-jakinarazpenak, etab.

2019an zenbait aplikazioren garapenean lanean ari gara. Honakoak dira uneotan garatuen ditugunak: Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroak proposatutako aplikazio bat odol-ematea sustatzeko eta Serious Game teknologian oinarritutako aplikazio bat Haur Obesitateari Aurre Egiteko Programarentzat.

2019/06/04 Osasun sailburuordea