Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Apurka-apurka, zerga-heziketa ezarri unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, Hezkuntza Sailarekin eta Foru Ogasunekin elkarlanean.

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek proiektu bateratu bat aurkeztu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, DBHko 4. mailatik aurrera atxikitzen direnetan, gizarte- eta zerga-hezkuntza modulu bat ezartzeko. Ekimen hori Iruzur Fiskalaren aurkako Borrokarako Plan Bateratuaren barruan kokatzen da, eta azken urteotan Gipuzkoako ikastetxeetan garatzen ari diren esperientziatik abiatzen da.

2017/07/21 Ogasuneko sailburuordea

Gobernu Kontseiluak hiru Foru Aldundiekin landidetzako hitzarmen baten izenpetzea onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, DBHko 4. mailatik aurrera atxikitzen direnetan, gizarte- eta zerga-hezkuntza modulu bat ezartzeko (2017/05/30).

2017/11/22 Ogasuneko sailburuordea

Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak Euskadiko irakaskuntza-elkarte nagusiekin –EHI, KRISTAUESKOLA, BIHE, ERKIDE eta COAS− bildu dira hezkuntza-modulu zibiko-tributario berriaren inguruko informazioa emateko. Modulua datorren ikasturtean egongo da ikastetxeentzat eskuragarri (2017/06/27).

2017/07/21 Ogasuneko sailburuordea

Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan unitate didaktiko ekonomiko eta tributario bat ezartzeko zerbitzu-kontratatuaren lizitazioa abian da.

2017/11/22 Ogasuneko sailburuordea

Zabaldu da izena emateko epea Ekonomiari eta Fiskalitateari buruzko hezkuntza moduloan interesa duten ikastetxeentzat.

2017/11/22 Ogasuneko sailburuordea

Iragarkia, Ondare eta Kontratazio zuzendaritzarena, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren formalizazioa egiteko dena: «2017-2018 kurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan tributu ekonomikoen inguruko unitate didaktikoa ezartzeko zerbitzua».

2017/11/23 Ogasuneko sailburuordea

Izena emateko epean, 101 ikastetxek programarako atxikimendua egin dute.

2018/01/11 Ogasuneko sailburuordea

2018ko otsailaren 20an, Gobernu Kontseiluak baimendu duEusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko bat ezartzearen inguruan izenpetutako hitzarmenaren luzapena 2018-2021 aldirako.

2018/03/22 Ogasuneko sailburuordea

Hitzarmenaren luzapena sinatu dute 2018-2021 aldirako. Aurreikuspenen arabera, 2018-2019 kurtsoan 150 ikastetxek programarako atxikimendua egingo dutela. (2018/04/17)

2018/07/19 Ogasuneko sailburuordea

Ogasun eta Ekonomia saila eta Hezkuntza saila, Foru Aldundien lankidetzarekin, jarduera informatzaileko sorta bat abiarazi dute maiatzean zehar, hurrengo 2018/2019 ikasturtean zerga-heziketa programarako ikastetxeen atxikimendua bultzatzeko.

2018/07/19 Ogasuneko sailburuordea

2017-2018 ikasturteari buruzko zerga-heziketako programa 2018ko ekainean amaitu da gogobeteko emaitzarekin. Unitate didaktikoa eman dute 132 ikastetxeetan, 5.000 ikasle ingururekin.

2018/07/19 Ogasuneko sailburuordea

2018ko irailaren 7an, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren esleipena egin da: 2018/2019, 2019/2020 eta 2020/2021 kurtsoetan Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan tributu ekonomikoen inguruko unitate didaktikoa ezartzeko zerbitzua.

2018/12/20 Ogasuneko sailburuordea

2018ko abenduaren 18an, kontratuaren esleipendunak zerga-heziketako programari buruzko 1. txostena entregatu du. Txosten horretan ageri den bezala, 161 ikastetxek programarako atxikimendua egin dute, hasierako helburuaren gainetik (150 ikastetxe).

2019/01/14 Ogasuneko sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak