Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Urtero, Zerga Koordinaziorako Organoan, Zerga-iruzurrari aurreko egiteko Plan Integral Bateratua egin

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Plan Bateratua. Euskadiko Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Batzordeak onartuta eta Eusko Legebiltzarrera bidalita maiatzean. Plan horrek irizpide orokorrak eta 2017. urterako ekintza koordinatuak ezartzen ditu.

2018/01/10 Ogasuneko sailburuordea

2016. urtean Euskadiko Iruzur Fiskalaren Kontrako Borrokarako Plan Bateratuaren esparruan garatutako jardueretako emaitzei buruzko txostena. (2017/07/28)

2018/01/09 Ogasuneko sailburuordea

2017ko azaroaren 22an, Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Batzordearen kideak agertu ziren Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, azalpenak emateko 2017rako Euskal Autonomia Erkidegoko Iruzur Fiskalaren Kontrako Borrokarako Plan Bateratuari buruz.

2017/11/23 Ogasuneko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek osatutako Euskadiko Iruzurraren Kontrako Borrokarako Batzordeak Iruzur Fiskalaren Kontrako V Plan Bateratua onartu eta Eusko Legebiltzarrera igorri du, irizpide orokorrak eta 2018. urterako ekintza koordinatuak barne. (2018/05/08)

2018/07/19 Ogasuneko sailburuordea

2017. urtean Euskadiko Iruzur Fiskalaren Kontrako Borrokarako Plan Bateratuaren esparruan garatutako jardueretako emaitzei buruzko txostena. (2018/07/19)

2018/07/19 Ogasuneko sailburuordea

Euskadiko Iruzurraren Kontrako Borrokarako Batzordearen ohiko bilera 2018ko Plan Bateratuaren emaitzen jarraipena egiteko,barneko jarduera-araudiak aurreikusitakoa. (2018/10/30)

2019/01/14 Ogasuneko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek osatutako Euskadiko Iruzurraren Kontrako Borrokarako Batzordeak Iruzur Fiskalaren Kontrako Plan Bateratua onartu eta Eusko Legebiltzarrera igorri du, irizpide orokorrak eta 2019. urterako ekintza koordinatuak barne.

2019/05/06 Ogasuneko sailburuordea