Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Foru‑aldundiekin izan beharreko lankidetza eta koordinazioa bultzatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Zerga Iruzurrari Aurre Egiteko Batzordea sortu zen Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak 2013ko urrian hartutako akordioaren bidez Eusko Legebiltzarraren ebazpenari jarraiki. Batzordea teknikoa da hiru Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetzaz.

2018/01/11 Ogasuneko sailburuordea

Besteak beste, enpresaburuek edo profesionalek fakturatzeko erabiltzen dituzten gailuak kontrolatzeko sistemak ezartzeko proiektuaren garapenarekin jarraitu da (TicketBAI proiektua).

2018/01/11 Ogasuneko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du “Ticketbai” proiektuaren garapen-prozesuan, baimendu egin baita erakunde arteko hitzarmen bat sinatzea; horren bidez, jarduera ekonomikoak egiten dituztenen fakturazio- eta kobrantza-sistemak kontrolatzeko tresnak ezarri ahalko dira, zerga-iruzurra antzemateko. (2018/11/20)

2019/01/14 Ogasuneko sailburuordea