Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei aplikatzeko araudia garatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ogasun eta Ekonomia sailak Aurreikuspen Planen errentagarritasunei eta administrazio gastuei buruzko informazioa ematen du (banakako modalitatean).

2018/01/09 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

1/2017 INSTRUKZIOA, abenduaren 29koa, Finantza Politikako Zuzendaritzarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamenduaren (urriaren 27ko 203/2015 Dekretuak onartua) II. tituluaren X. kapituluan jasotako Gobernu Onaren Politika eta Gordailutze Politikaren gaineko erregulazioa aplikatzeko arauak.

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

1/2018 INSTRUKZIOA, martxoaren 7koa, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordearena, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 19., 27. eta 29. artikulua aplikatzeari buruzkoa, eta, zehazki, hala badagokio, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bateko onuradunen eta arrunten eskubide ekonomikoen enbargoak idatziz jasotzeko uneari buruzkoa, eta enbargo hori egikaritzeko uneari buruzkoa.

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 6koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez epe berriak ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek bete beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko eta BGAEen gordailuzainen zaintza- eta ikusketa-funtzioa betetzeari buruzko txostenak aurkezteko.

2018/12/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 26koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez bitarteko elektronikoak ezartzen baitira Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek eta beren erakunde gordailuzainek Euskadiko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen erregistroarekin dituzten harremanetarako.

2019/04/05 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

38/2019 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita zein izango den Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroaren pertsona arduraduna.

2019/06/04 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 12koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek bete beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko epe berriak eta informazio hura baliabide elektronikoen bitartez aurkezteko betekizuna.

2019/07/03 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea