Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Baliabideen banaketarako eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2017-2021 aldian aplikatuko den metodologiari buruzko lege-proiektu berri bat onartu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeek konpromisoa hartzen dute, 2018ko ekitaldian Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Finantziazioan egin beharreko Ekarpenak Zehazteko eta Baliabideak Banatzeko Metodologia berria negoziatu eta hitzartu dadin. (Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakia, 2017ko urriaren 11 eginiko bilkuran).

2017/11/23 Ogasuneko sailburuordea

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera. Erakundeek berretsi egin dute konpromisoa, 2018ko urtea amaitu baino lehen baliabideen banaketarako eta ekarpenak zehazteko metodologia berria onartzekoa. (2018/10/11)

2019/01/14 Ogasuneko sailburuordea

Diru-bideen Euskal Kontseiluak, eguneko gai zerrendatik kanpo, Ez Ohiko Funts bat eratzea erabaki du, Ekarpenen Legearen metodologia berriaren lehen pausoa izan daitekeena. Horrela, Lurralde Historikoetako batek edo gehiagok, Egokitzapenerako Funts Orokorraren egungo mugarekin bere koefiziente horizontalaren %99a lortzen ez badu/te aktibatuko da eta, hala denean, ekitaldiaren likidazioan aplikatuko da. (2019/02/14)

2019/04/05 Ogasuneko sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak