Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Teknologian eta nazioartekotzen gaitasuna duten euskal enpresen hazkundea eta sustraitzea bermatzeko 250 milioiko funts publiko-pribatu bat bultzatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Eusko Jaurlaritzak industria eta finantza politika indartu du, euskal enpresak hazten eta finkatzen laguntzeko. CAFen kapitalaren % 1,24en eskurapena, Finantzen Euskal Institutuak egindako eragiketa finantzarioaren bidez, lehen pausua izan da 250 MM-ko Funts Estrategikoa zehazteko. (2018/01/04)

 

2018/07/19 Finantza Politikako zuzendaria

Eusko Jaurlaritzaren kapital finantzaketarako tresna berriak aurkeztu dituzte (2018/07/16). Eusko Jaurlaritzaren finantza politikaren antolamendu berria bideratuko da finantza tresnak arrazionalizatzera eta industria proiektu estrategikoen garapena erraztera.

2018/12/26 Finantza Politikako zuzendaria

Gobernu Kontseiluak EKARPEN PRIVATE EQUITY, SA, ELKARGI, SGR, LUZARO EFC, S.A. eta SOCADE, S.A. izeneko sozietateetan Eusko Jaurlaritzak duen partaidetza Finantzen Euskal Institutuaren enpresa ondarearen barrura sartzeko baimena eman du. Partaidetza hori 36,1 milioi eurokoa da.

2018/12/26 Finantza Politikako zuzendaria

Eusko Jaurlaritzak kapitalari lotutako finantzazio-tresna berriak aktibatu ditu Euskadiko industria-enpresei hazten eta sendotzen laguntzeko. (2019/07/22)

2019/07/29 Finantza Politikako zuzendaria

Eusko Jaurlaritzak KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-ren %7,3 bereganatzeko baimena eman dio Finantzen Euskal Institutuari (6.600.000.- €). (2019/10/15)

2020/01/21 Finantza Politikako zuzendaria

Eusko Jaurlaritzak finantzen Euskal Institutuari baimena eman dio 12 milioi eurorekin parte hartzeko “ABE PRIVATE EQUITY FUND” funts publiko-pribatu berrian. Funtsaren helburu nagusia izango da hazteko ahalmen handia duten, nazioarteko proiekzioa duten eta jarduera berritzaileetan abantaila lehiakor indartsu eta jasangarrian oinarritzen diren enpresa txiki eta ertainen kapitalean aldi baterako partaidetzak hartzea. Enpresa horiek, era berean, inguruneko industria-sarean arrastatzeko gaitasuna izan behar dute. (2019/12/26)

2020/01/21 Finantza Politikako zuzendaria