Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Zerga Koordinazioko Organoak zerga-araudian beharrezkoak diren eguneratzeak egitea

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Aldizka biltzen den Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak Foru Aldundien arteko harmonizazio, koordinazio eta lankidetza bultzatzen ditu, zerga-kudeaketa hobetzeari begira. Era berean, txostenak egitea du eginkizun, zerga-arloko foru xedapenei buruzkoak, kontsulta lotesleei buruzkoak, eta erkidegoko zein foru-erakundeek azaltzen duten zerga-arloko beste edozein gairi buruzkoak.

2018/01/11 Ogasuneko sailburuordea

Horrez gai, urtero, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak Euskal Ogasunaren Txosten Bateratua egiten du, eta hor euskal ogasunen jarduerari buruzko argibideak ematen dira jakitera.

2018/01/11 Ogasuneko sailburuordea

2018ko lehen hilabeteetan, Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiek zerga-araudia eguneratutako Foru Arauak onartu dituzte. Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak aztertu zituen arau hauek onartu aurretik. Foru arau horiek jasotako neurrien artean, ekintzailetzari laguntzeko zerga-neurriak sartu dituzte.

2018/07/19 Ogasuneko sailburuordea

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Erakundeak antolatu du “Genero Ikuspegiko Politika Fiskala” izenburuko jardunaldia. (2019/03/01)

2019/04/05 Ogasuneko sailburuordea

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren XXX. urteurrena: “EZKO: zerga-harmonizazioko 30 urte Euskadin”. Jardunaldia Donostian izan da, UPV/EHUko Uda Ikastaroen esparruan. (2019/07/19)

2019/07/29 Ogasuneko sailburuordea