Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskal zor publikoaren maila egonkortu gizarte-politikei eta funtsezko zerbitzu publikoei eragin gabe

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2016rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzea (abenduaren 22ko 14/2016 Legea). Aldaketaren helburua da arau horretan aurreikusitako zorpetze-muga Estatuarekin adostutako 2016rako aurrekontu-egonkortasuneko helburuen berrikuspenera egokitzea. Zorpetze-muga berria beste 324,4 milioi eurokoa izango da hasierako aurreikuspenari dagokionez, ekitaldi horretan konprometitutako gastuak aurre egiteko.

2017/07/21 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak 2017ko ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorrak egiteko jarraibide ekonomikoak onartu ditu.

2017/07/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

2017ko ekitaldirako zorpetze eragiketak egiteko baimena (37/2017 Dekretua, urtarrilaren 31koa).

2017/07/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Gobernu Kontseiluak onartu du 2017rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Lege-proiektua, eta, dagozkion izapideak bete ondoren, Eusko Legebiltzarrak onartu ditu (2/2017 Legea, apirilaren 11koa). 

2017/07/26 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Standard & Poors agentziak berretsi du Euskadiri emandako “A” ratinga eta perspektiba egonkorretik positibora berrikusi du. (2017/04/07)

2018/01/16 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Gobernuak 2018rako Euskadiko Aurrekontu Orokorrak egiteko jarraibide ekonomikoak onetsi ditu (2017/06/13).

2017/07/21 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak oso ongian eutsi dio zorraren perspektibari, egokorretik positibora hobetuta, Fitch kalifikazio agentziaren arabera.

2017/11/22 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak onetsi du Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontu orokorren proiektua, 11.486 milioi eurokoa dena (2017/10/24).

2017/11/23 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

2017ko azaroaren 6an, Ogasun eta Ekonomiako sailburua agertu da Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren aurkezpen ofiziala egiteko, eta egiten zaizkion informazio- eta argibide-eske guztiei erantzuna emateko.

2017/11/23 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak eman du Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat borondatezko truke bidez amortizatzeko baimena (2017/11/21).

2017/11/23 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

AGINDUA, 2017ko azaroaren 22koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskadiko zor publiko bat egitea eta Euskadiko zor publiko baten jaulkipena borondatezko trukearen bidez amortizatzea.

2017/11/27 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

AGINDUA, 2017ko abenduaren 12koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen baten borondatezko truke bidezko amortizazioaren emaitza eta ezartzen baitira egindako jaulkipen berriaren ezaugarriak.

2018/01/09 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak "A-" notara igo du zorraren ratinga, eta perspectiba egonkorra du, Fitch agentziaren arabera.

2018/03/22 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

2018ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egiteko baimen (15/2018 Dekretua, otsailaren 6koa).

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak "A-" notara igo du ratinga, eta perspektiba egonkorra du, Fitch agentziaren arabera. (2018/02/06)

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Berrehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea (Agindua, 2018ko otsailaren 15ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena).

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

"Euskadi Bonu jasangarria" aurkezpen publikoa.

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

"Euskadi Bonu jasangarria"-ren aurkezpena eragile ekonomiko eta finantzarioei Bilboko Burtsan. (2018/05/25)

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Euskadi Bonu Jasangarriaren eskariak hirukoiztu egin du Eusko Jaurlaritzak egindako eskaintza. (2018/06/05)

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Bostehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea (Agindua, 2018ko ekainaren 5ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena).

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Ogasun eta Ekonomiako sailburuordea agertu da Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, Euskadi Bonu Jasangarria azaltzeko. (2018/06/26)

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak onetsi du Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko aurrekontu orokorren proiektua (2018/10/23), eta 11.784 milioi eurokoa da.

2018/12/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

2018ko azaroaren 6an, Ogasun eta Ekonomiako sailburua agertu da Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren aurkezpen ofiziala egiteko, eta egiten zaizkion informazio- eta argibide-eske guztiei erantzuna emateko.

2018/12/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat truke bidez amortizatzeko baimena eman du, borondatezko amortizazio aurreratuaren bitartez. (2018/11/13)

2018/12/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

AGINDUA, 2018ko azaroaren 14koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskadiko zor publikoaren bi jaulkipen handitzea eta Euskadiko zor publikoaren beste jaulkipen baten trukearen bidez borondatez amortizatzea.

2018/12/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

AGINDUA, 2018ko azaroaren 27koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskadiko zor publikoaren jaulkipen baten borondatezko trukearen bidezko amortizazioaren emaitza, bai eta egindako jaulkipen berrien ezaugarriak ezarri ere.

2018/12/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Zor publikoa trukearen bidez amortizatzeko kreditua sartzea, 101.115.000 milioi euroan. (2018/12/18)

2018/12/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

2019rako zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen duen Dekretua onartu da. (2019/02/05)

2019/04/05 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Gobernu Kontseiluak 2019an kreditu kontuak gauzatzeko baimena eman du. (2019/03/12)

2019/04/05 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Ehun eta berrogeita hamar milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzen da eta eragiketa horren ezaugarriak zehazten dira (AGINDUA, 2019ko martxoaren 29koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena).

2019/04/23 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko jaurlaritzak bigarren urtez jaulkiko du bere "Euskadi Bonu Iraunkorra", 600 miloi euroko balioarekin. (2019/04/08)

2019/04/23 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

AGINDUA, 2019ko apirilaren 9koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez seiehun milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzen baita eta eragiketa horren ezaugarriak zehazten.

2019/04/23 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Euskadi Bonu Jasangarriaren eskariak laukoiztu egin du eskaintza, 2.500 milloi eurora helduz. (2019/04/09)

2019/04/23 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

2018ko Euskadi Bonu Jasangarriak 338M euros bideratu ditu proiektu sozialetara eta 162M euros proiektu berdetara. (2019/06/04)

2019/06/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Ogasun eta Ekonomia sailburuaren eta Norvegiako Funts Subiranoaren Ordezkari Nagusien arteko bilera instituzionala, lankidetzarako bide posibleak aztertzeko. (2019/06/05)

2019/06/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Jaurlaritzak onetsi ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko aurrekontu orokorren jarraibide ekonomikoak. Jarraibide horiek genero ikuspegiaren aldeko apustu sendoa, zero defizita eta zorra %13,2an uztea jasotzen dute. (2019/06/11)

2019/06/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Lehendakariak “Euskadiko Bonu Jasangarri”en esperientzia aurkeztu du Nazio Batuen High Level Political Forum (HLPF) 2019an. Lehendakariak azaldu du bi Bonu Jasangarriren jaulkipena egin dela, 1.100 milioi euroan, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuaren hamarren batean. Hartutako funtsen bidez, 2030 Agendari lotutako gizarte- eta ingurumen-proiektuak finantzatzen dira. Zehazki, % 83 gizarte-inbertsioetara bideratzen da, pertsonentzako funtsezko zerbitzuak bermatzeko, eta % 17a, ingurumen-inbertsioetara. (2019/07/15)

2019/07/29 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea