Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskadiren defizit publikoaren muga erabaki eta beteko dela bermatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Aurrekontu-egonkortasunari buruzko Ogasuneko Ministerioarekiko akordioa. 2016ko abenduaren 5ean, 2016rako defizitaren helburua aldatzea (%0,7) eta 2017-2019 hirurtekorako helburuak adostu dira. 

2017/07/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bileran, 2107ko maitzaren hamazazpian, 2017-2019 hirurtekorako eta 2016rako zorraren eta defizitaren helburuei buruzko akordioa berretsi da.

2017/07/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Aurrekontu-egonkortasunari buruzko Ogasuneko Ministerioarekiko akordioa. 2017ko uztailaren 13an, 2018-2020 hirurtekorako zorraren eta defizitaren helburuak adostu dira. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017-2018 Ekonomia eta Finantza Plana adostu da.

2017/07/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bileran, 2107ko uztailaren hemeretzian, 2018-2020 hirurtekorako zorraren eta defizitaren helburuei buruzko akordioa berretsi da, eta Euskal Autonomia Ergidegoko 2017-2018 Ekonomia eta Finantza Plana onartu da.

2017/07/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

2017ko iraialaren 19an, Ogasun eta Ekonomiako sailburua agertu zen Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, berak eskatuta, duela gutxi Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuko Administraritza Orokorraren arteko 2018-2020ko aurrekontu egonkortasuneko eta zor publikoko helburuei buruz lortutako akordioaren inguruan argibideak emateko.

2017/11/23 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak onetsi du Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontu orokorren proiektua (2017/10/24), Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren uztailaren 19ko bilkuran adostutako konpromisoak aintzat hartuta.

2017/11/23 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Legebiltzarrak onartu ditu Euskadiko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak. (2017/12/22)

2018/01/09 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak 2019ko ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorrak egiteko jarraibide ekonomikoak onartu ditu. (2018/06/12)

2018/07/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Eusko Jaurlaritzak onetsi du Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko aurrekontu orokorren proiektua (2018/10/23), eta 11.784 milioi eurokoa da.

2018/12/20 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Gobernu Kontseiluak 2019rako Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Proiektua onetsi du. (2019/01/29)

2019/04/05 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Gobernu Kontseiluak 2019rako Premiazko Aurrekontu Neurriei buruzko hiru Lege Proiektu onetsi ditu. (2019/02/05)

2019/04/05 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Jaurlaritzak onetsi ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko aurrekontu orokorren jarraibide ekonomikoak. Jarraibide horiek genero ikuspegiaren aldeko apustu sendoa, zero defizita eta zorra %13,2an uztea jasotzen dute. (2019/06/11)

2019/06/19 Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailbururdea

Erantsitako dokumentuak eta estekak