Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Ekonomia Ituna eguneratu.

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Akordioa sinatu da Estatuarekin (2017/07/13). Alderdi horien artean, Kontzertu Ekonomikoaren Legea aldatzea onartu da –horretan foru-aldundiek ere parte hartu dute eta Gorte Nagusiek onartu beharko dute–. Orokorrean, 20 artikulu baino gehiago aldatu dira, eta aldaketa horiek hobekuntzak dakartzate foru-aldundiek zergak kudeatzeko duten eskumenean eta administrazioen arteko koordinazioan.

2018/01/11 Ogasuneko sailburuordea

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bileran, 2107ko uztailaren hemeretzian, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzea berretsi eta onartu dute.

2017/07/20 Ogasuneko sailburuordea

2017ko iraialaren 19an, Ogasun eta Ekonomiako sailburua agertu zen Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, berak eskatuta, duela gutxi Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuko Administraritza Orokorraren arteko indarrean dagoen Ekonomia Itunaren Legea aldatzeari buruz lortutako akordioaren inguruan argibideak emateko.

2017/11/23 Ogasuneko sailburuordea

2017ko abenduaren 29an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute Estatuko 10/2017 Legea, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzen duena.

2018/01/09 Ogasuneko sailburuordea

Ekonomia Itunaren 140 Urteurrena (1878-2018) ospatu da. (2018/02/28)

2018/07/19 Ogasuneko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Euskadik zerga-saihestearen aurka diharduten Europako foroetan parte hartu beharko luke. (2018/03/07)

2018/07/19 Ogasuneko sailburuordea

Uriarte eta Azpiazu sailburuak 100 ikasle baino gehiagorekin izan dira Lakuara egin duten bisitaldian, Ekonomia Itunaren 140 urteurrenaren esparruan. (2018/06/14)

2018/07/19 Ogasuneko sailburuordea

Ogasun eta Ekonomiako sailburuak Ekonomia itunari buruzko bideo-jokoa aurkeztu du bere 140 urteurrenean. (2018/12/10)

2018/12/20 Ogasuneko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak generoko fiskalitatean eragiteko Ekonomia Itunak duen ahalmena nabarmendu du. (2019/03/01)

2019/04/05 Ogasuneko sailburuordea

Osasun Sailburuordeak Euskadiko zerga araubidearen eta Kontzertu Ekonomikoaren berezitasunak azaldu ditu Galesen. (2019/05/15)

2019/05/16 Ogasuneko sailburuordea

Hezkuntza sailburuak eta Ogasun eta Ekonomia sailburuak lagun izango dituzte Lakuara bisitan etorriko diren ehun ikasle inguru, ekonomia itunaren dibulgazio-ekitaldien barruan. (2019/06/17)

2019/06/19 Ogasuneko sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak