Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Kupoa Zehazteko Metodologiaren Bosturteko Legea (2017‑2021) onartzea bultzatu.

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Akordioa sinatu da Estatuarekin. Alderdi aipagarrienen artean, 2017 urterako behin-behineko Kupoa ezarri da, 1.300M€-tan. Enplegu politika aktiboen zenbatekoa kendu ondoren (344M€), 956M€-ko zenbatekoa geldituko da Estatuari ordaintzeko.

2018/01/11 Ogasuneko sailburuordea

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren Bilera, 2017ko maiatzaren hamazazpian, 11 akordio sinatu dira. Akordio horien artean, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak onartu du finkatzea 2017rako behin behineko kupoa, hau da, 2017-2021 bosturteko berrirako oinarri-urtea.

2018/01/10 Ogasuneko sailburuordea

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bileran, 2017ko uztailaren hemeretzian, onartu da 2017-2021 bosturtekoaren zehar aplikatu beharreko metodologia kupoa zehazteko, eta finkatu da 2017rako behin behineko kupoa, hau da, bosturteko oinarri-urtea.

2018/01/10 Ogasuneko sailburuordea

2017ko iraialaren 19an, Ogasun eta Ekonomiako sailburua agertu zen Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, berak eskatuta, duela gutxi Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuko Administraritza Orokorraren arteko 2017-2021 bosturteko Kupoa zehazteko Legeari buruz lortutako akordioaren inguruan argibideak emateko.

2017/11/23 Ogasuneko sailburuordea

2017ko abenduaren 29an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute Estatuko 11/2017 Legea, abenduaren 28koa, 2017-2021 bosturtean kupoa zehazteko metodologia onartzen duena.

2018/01/09 Ogasuneko sailburuordea