Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Estatuarekin akordioa lortu, 2007-2011 bosturtekoari dagozkion kupoetan egiteke dauden likidazioak egiteko, eta 2012-2016 aldiari dagozkion behin-behineko kupoak behin betiko likidatzeko.

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Akordioa sinatu da Estatuarekin. Alderdi aipagarrienen artean, Estatuak itzuli beharreko zenbatekoa ezarri da, 2007-2016 epealdiko Kupoa eta enplegu politika aktiboen kalkuluen inguruko desadostasunen ondoren, 1.400M€ ezarri delarik.

2018/01/11 Ogasuneko sailburuordea

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren Bilera, 2107ko maiatzaren hamazazpian, 11 akordio sinatu dira. Akordio horien artean, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak onartu du erregularizatzea eta likidatzea 2011-2016 urteetako politika aktiboak eta behin betiko kupoak.

2017/07/21 Ogasuneko sailburuordea

2017ko maiatzaren 24an, Ogasun eta Ekonomiako sailburua agertu zen Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, berak eskatuta, duela gutxi Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuko Administraritza Orokorraren arteko Kupoari buruz lortutako akordioaren inguruan argibideak emateko.

2017/07/20 Ogasuneko sailburuordea

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, 2017ko urriaren 11 eginiko bilkuran, akordioa hartu du, 2017ko maiatzeko EIBMko Kupoaren akordioaren ondoren, Erakundeen arteko egokitzapenaren akordioa.

2017/11/23 Ogasuneko sailburuordea

Gobernu Kontseiluak 101,1 milioi euroko gaikuntza baimendu du Lurralde Historikoak konpentsatzeko Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak hartutako akordioaren ondoren (2017/11/07).

2018/01/10 Ogasuneko sailburuordea

Gobernu Kontseiluak onetsi du Herri dirubideen Euskal Kontseiluak hartutako erabakien betearazpena, Foru Aldundiei emandako 91,56 miloi euroko eta 325 milioi euroko konpentsazioen inguruan (2017/11/14).

2017/11/23 Ogasuneko sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak