Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Eusko Jaurlaritzak, berori eusten dioten alderdi politikoen babesaz eta adostasunez, lehentasuna emango die transferentzia hauek erreklamatzeari eta negoziatzeari: a) Espetxeak b) Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa, Gernikako Estatutuak aldi baterako bosgarren xedapenean xedatzen duen moduan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Estatuko gobernuarekin adostutako transferentzien egutegiaren arabera, 2021eko urtarriletik aurrera, bigarren transferentzia sorta bat sartuko da, non hidrokarburoen kudeaketa, itsas salbamendua, aireportuak, "interes orokorreko portuak", immigrazioa eta udal hauteskunde erregimena nabarmentzen diren. Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa azken pakete batean joango da, 2021eko ekainetik aurrera (2020/02/20)

2020/03/04 Araubide Juridikoaren sailburuordea

Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa transferentzien zerrendan sartzeko agintzen du Auzitegi Konstituzionalaren epai batek. Auzitegiaren arabera, gai hori transferitu daiteke sistemaren batasuna konprometitzen ez bada. Gainera, dagozkion hitzarmenak sinatzeko eskatu dio Batzorde Mistoari. (2019/11/23)

2020/01/09 Araubide Juridikoaren sailburuordea

2019/01/22. Gobernu Zentralak bidali egiten dio Eusko Jaurlaritzari eskualdatzeke dauden eskumenak negoziatzeko egutegia. Espetxe Sistema barne dago, ez ordea, Gizarte Segurantzaren Erregimen Ekonomikoaren kudeaktea.

2019/03/26 Araubide Juridikoaren sailburuordea

2017ko irailan Eusko Legebiltzarrari bidalitako txostenetan daude bi materia hauetako transferentzien fitxak.

2017/10/30 Araubide Juridikoaren sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak