Ekimena 1. Eusko Legebiltzarrean eratutako Autogobernuaren Batzorde Txostengileak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak proposamen bat bidaliko dio Ganberari, non oraindik egiteke dauden transferentzien katalogoa gaurkotzeaz gain, zehatz-mehatz islatuko da Gernikako Estatutua amaitutzat eman ahal izateko Euskadiri legez aitortutako baina oraindik gauzatzeke dagoen autogobernu formalaren quantuma
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Eusko Legebiltzarraren eskaria erantzunez Autogobernu Ponentziari txosten bi bidaltzen zaizkio 1979an Gernikako Estatutua onartu zenetik Espainiako Gobernuak Euskadiri zor dizkion eskumenak 37 direla zenbatuz. |
2018/02/20 | Araubide Juridikoaren sailburuordea | ||
2018-04-17. Espainiako Gobernuari igorri egiten zaio Eusko Legebiltzarraren agindua, sei hilabetetan, Gernikako Estatutua betetzeko egutegia aurkez dezan.
|
2019/03/26 | Araubide Juridikoaren sailburuordea | ||
Españako gobernuak onartu egiten du bi trenbide Euskadiri eskualdatzea.
|
2019/03/15 | Araubide Juridikoaren sailburuordea | ||
Lehendakariak eta Gobernuko Presidenteak lantaldea sortzea adostu dute ebatzigabeko transferentziak aztertu eta negoziatzeko.
|
2019/03/15 | Araubide Juridikoaren sailburuordea | ||
2018/11/26. Euskadiko eta Españako gobernuek trenbide linea bi eta AP-1 autopistaren zain zegoen azken zatia Euskadiri eskualdatzea adosten dute.
|
2019/03/15 | Araubide Juridikoaren sailburuordea | ||
2018/12/03. 174/2018 DEKRETUA, abenduaren 3koa, errepideen alorrean irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeari buruz Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak egindako Akordioa onartzen duena. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018005979 |
2019/03/26 | Araubide Juridikoaren sailburuordea | ||
2019/01/22. Gobernu Zentralak bidali egiten dio Eusko Jaurlaritzari eskualdatzeke dauden eskumenak negoziatzeko egutegia. Espetxe Sistema barne dago, ez ordea, Gizarte Segurantzaren Erregimen Ekonomikoaren kudeaktea. |
2019/03/26 | Araubide Juridikoaren sailburuordea | ||
2019/02/26. Gobernu Kontseiluaren erabakia, bere 40. urteurrenean, Gernikako Estatutua defendatzeko ez betetzea sustatzen dutenen aurrean.
|
2019/03/26 | Araubide Juridikoaren sailburuordea | ||
2019/02/27. Eskualdatzeke dauden lehen 7 materiei buruzko dokumentazioa jasotzen da Estatutik.
|
2019/03/26 | Araubide Juridikoaren sailburuordea | ||
Espainiako Gobernuarekin AP-68 Autobidea Euskadira eskualdatzea adosten da. Ondoren, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiei eskualdatuko zaie. Transferentzia honek euskal errepideen mapa osatzen du, % 100ean, Euskadiko erakundeen titulartasunpean geratzen dena. (2019/04/16)
|
2019/06/05 | Araubide Juridikoaren sailburuordea |