Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak, eraginpeko sektorearen sailari galdetu ondoren, Gobernu Kontseilura eramango ditu, legezkotasun txostenekin batera, mota guztietako konstituzio- edo auzi-prozesuetara jotzeko proposamenak euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Autonomia Erkidegoko erakunde antolakuntzaren defentsarako

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Atzera bota da Euskadiko VTC zerbitzua arautzen duen araudiaren lau artikulu indargabetzeko eskaera, Lehiaren Batzorde Nazionalak eskatu bezala (2020/02/25).

2020/03/04 Araubide Juridikoaren sailburuordea

Erabaki da Konstituzio Auzitegian errekurtsoa jartzea honi: "14/2019 Errege Lege Dekretua, urriaren 31koa, segurtasun publikoko arrazoiengatik premiazko neurriak hartzen dituena administrazio digitalaren, sektore publikoaren kontratazioaren eta telekomunikazioen arloan", "Dekretu Digitala" izenez ezaguna. (2020/01/21)

2020/03/04 Araubide Juridikoaren sailburuordea

Abenduaren 28ko pentsio publikoak goratzeko eta gizarte-, lan eta enplegu-arloko beste premiazko neurri batzuei buruzko 28/2018 Errege Lege-dekretuaren zortzigarren xedapen iragankorraren eta Xedapen Indargabetzaile Bakarraren 2.d eta 2.e atalen aurka, konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko baimena emateko akordioa (2019/03/20)

2019/04/02 Araubide Juridikoaren sailburuordea

2018/12/03. Energia trantsizio eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriei  buruzko urriaren 5eko 15/2018 Legegintzazko Errege Dekretuaren zenbait manamenduren aurkako Konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko baimena ematen duen akordioa.

2019/03/26 Araubide Juridikoaren sailburuordea

2018.11.13. Eusko Jaurlaritzak baimendu egiten du Estatuari zuzentzea eskumen auzi positiboa planteatu aurreko errekerimendua. Web orrialde eta arlo publikoko dispositibo mugikorren aplikazioen irisgarritasunari buruzko 1112/2018 Erret Dekretuaren kontra.

2018/12/11 Araubide Juridikoaren sailburuordea

STC fracking-buruzko euskal legea.

2018/06/25 Araubide Juridikoaren sailburuordea

2018-04-17. Eskumengabetasun errekurtsoa egiten zaio Espainiako Gobernuari, ADIFen azken katalogotik, Euskadiren eskumenekoak diren bi tren-linea ken ditzan.

Berria
2018.eko apirilak 17
Eusko Jaurlaritzak espainiako gobernuari eskatu dio ADIF-en azken katalogotik Euskadiren eskumen esklusibokoak diren bi tren linea kentzeko (Gobernu Bilera 2018-04-17)
2019/03/26 Araubide Juridikoaren sailburuordea

Euskadi-Estatua Aldebiko Batzordean ez da akordiori lortzen polizi gehiegikerien biktimei buruzko legearen gain eta, horrenbestez, Estatuak haren kontrako helegitea jartzen du KA-ren aurrean eta azken honek legearen indarraldia eteten du.

2018/02/20 Araubide Juridikoaren sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak