Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluan Estatuari esleitutako eskumen sektorial batean estaldura espres eta argirik ez duten eta zeharkako tituluen gerizan soilik oinarritzen diren estatuak esku hartzeko politika guztiak salatu eta errefusatzeko lan egin

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Konstituzio Auzitegiak kalamua clubak arautzen zituen adikzioei-buruzko euskal legearen indarraldia eten du.

2018/02/20 Araubide Juridikoaren sailburuordea

2018-04-17. Eskumengabetasun errekurtsoa egiten zaio Espainiako Gobernuari, ADIFen azken katalogotik, Euskadiren eskumenekoak diren bi tren-linea ken ditzan.

Berria
2018.eko apirilak 17
Eusko Jaurlaritzak espainiako gobernuari eskatu dio ADIF-en azken katalogotik Euskadiren eskumen esklusibokoak diren bi tren linea kentzeko (Gobernu Bilera 2018-04-17)
2019/03/26 Araubide Juridikoaren sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak bidali egin dizkio Espainako Gobernuari administrazio elektronikoa arautzeko Erret Dekretuaren egitasmoari buruzko alegazioak.

2018/06/25 Araubide Juridikoaren sailburuordea

Gazteen enpleguari duru-laguntzak emateagatik 1234/2018 Erret Dekretuaren eskumen ezagatik Estatuari errekerimendua aurkeztu zaio, ekimen hori Euskadiren eskumenekoa izan behan delako (Lanbide).

2018/12/11 Araubide Juridikoaren sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak