Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. Jaurlaritzaren informazio osoaren publizitate aktiboa sustatu modu proaktiboan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Martxoaren 28an, Gobernuko Kontseiluak "2016ko balantze txostena: EAEko Administrazio Arokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzkoa" txostena ezagutu zuen. Txosten horren arabera, EAEko Administrazio Orokorrak guztiz betetzen ditu erregelamendu horren xedapenak, eta EAEren sektore publikoa osatzen duten erakundeek ere betetzen dute".

2018/01/05 Erakunde Harremanetarako Sailburuordea

2016ko abenduaren 16an,  Transparency International Spain-ek gardentasun auditoriaren emaitzak argitaratu zituen, eta EAEk 100 puntutik 100 lortu zituen ebaluazio kuantitatiboan, autonomia erkidegoen sailkapenean lehen postua lortuz.

2018/01/05 Erakunde Harremanetarako Sailburuordea

Gobernantza, Gardentasuna eta Herritarren Partaidetzako sailarteko Batzordea irailaren 13an eratu zen. Gai-zerrendan aztertutakoen artean, Jaurlaritzaren informazio osoaren publizitate aktiboa bultzatzearena izan zen.

2018/01/05 Erakunde Harremanetarako Sailburuordea

2018-06-19. EAEko Administrazio Publikoak erabiltzen dituen datuen babeserako antolakuntza egitura eta rolen esleipena onesten dituen akordioa.

2019/04/08 Erakunde Harremanetarako Sailburuordea

2018ko Uztailaren 3an, Gobernu Kontseiluak onartu egin zuen “Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2017ko balantzea”. Hirugarren urtez jarraian prestatu du Eusko Jaurlaritzak dokumentu hau eta, horrela, 2015eko urtarrilaren 13an hartutako konpromisoa bete du; orduan, informazio publikora jotzeko arloan, publizitate aktiboaren arloan eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturaren aurrerapenean funtzionamendu-neurriak onetsi zituen. 

Dokumentua, dagoeneko, herritarren esku dago, www.euskadi.eus web-orrialdean; 2017an gardentasunaren, informazio publikorako sarbidearen eta gobernu onaren arloan lortu diren “aurrerapen sakonak” deskribatzen ditu. Zehazki, aurrerapenak honako arlo hauetan:

Informazio jakina argitaratzeko beharra.
Nola argitaratu behar den.
Herritarrei informazio publikora jotzeko eskubidea bermatzea
Nazioarteko gardentasun-estandarrak, besteak beste, Transparencia Internacional GKEak ezarritakoak.
Sektore publikoa eratzen duten erakundeek gardentasun-betebeharrak bete izana, orokorrean: erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, nortasun juridikorik gabeko funtsak, fundazioak, partzuergoak eta irabazi-asmorik gabeko beste batzuk. 
Gaur onetsitako dokumentuaren arabera, “gainditu egin da datu eta informazio esanguratsu berria argitaratzeko etapa”. Fase honetan, Eusko Jaurlaritza, dagoeneko, “argitaratzen den aldian behingo informazioaren egituran, irisgarritasunean eta argitasunean” ari da lanean. Helburua da datuak herritarrentzat irisgarriagoak eta kontsumitzeko eta ulertzeko errazagoak izatea”. Horrela, aurrerantzean Eusko Jaurlaritzaren ahaleginaren xede izango diren lan-ildoetara bideratzen da.

2018/12/16 Erakunde Harremanetarako Sailburuordea