Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. ZUZENEAN Herritarrentzako Arreta Zerbitzua garatu eta hobetu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Zuzenean Herritarren Arreta zerbitzuaren gogobetetze inketaren emaitza 8,7 da 2016an.

2018/01/05 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Zuzenean Zerbitzuaren arreta kopuruak kanal bakoitzeko 2016an: 846.739 (Presentziala: 469.708; Telefonoa: 356.887; web orria: 18.462; mezularitza: 1.682)

2018/01/05 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2017an, 4 koordinatzaile lan postu sortu ziren Zuzenean zerbitzuan.

2018/01/05 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Zuzeneanek, egunero batez beste 3.750 kontsulta inguru erantzuten ditu. Maiz egiten diren kontsultak, etxebizitzarekin, familiarekin eta hezkuntzarekin zerikusirik dutenak dira.

2017/10/04 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2018ko Urtarrilla eta Azaroaren artean, Zuzenean Zerbitzuak hurrengo kontsultak jaso eta erantzun ditu:

44.187 presentzialak

30.289 telefonoz

2.581 webgunetik

275 mezuak (Telegram)

2019/03/27 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2017ko Abenduaren 5etik, Eusko Jaurlaritzak erregistro-idazpenak truka ditzake Estatuko gainerako administrazio publikoekin.

Hala, herritarrentzako arretarako Eusko Jaurlaritzaren bulegoek —Zuzenean bulegoak— Estatuko edozein administraziori zuzendutako agiriak erregistra ditzakete, eta formatu elektronikoan igor ditzakete herritarrek haiei aurkeztutako agiriak. Beraz, bidalketak erraztu egiten dira eta denbora laburragoa behar da agiriak organo hartzaileari helarazteko.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak formatu elektronikoan jaso ahal izango ditu herritarrek sistemari atxikita dagoen Estatuko edozein administrazio publikoren aurrean aurkeztutako agiriak, bai eta administrazio publikoek eurek Eusko Jaurlaritzako sailei edo haren menpeko erakundeei zuzenduta sortutako dokumentuak ere.

Zerbitzu hori Estatuko Administrazio Orokorraren (Administrazio Digitalerako Idazkaritza Orokorra) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza-hitzarmen baten esparruan garatu da. Hitzarmen horrek administrazio elektronikoko oinarrizko konponbideak elkarri ematea du xede.

2019/03/27 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2019/02/12. Eusko Jaurlaritzaren Herritarren Arretarako Zerbitzua den Zuzenean-ek, 2018an, ia 900.000 kontsultari erantzun zien, aurreko urtean baino %4 gehiago.

Berria
2019.eko otsailak 12
Zuzenean - Herritarrei Arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuak ia 900.000 kontsultari eman zien arreta 2018an, aurreko urtean baino % 4 gehiagori (Gobernu Bilera 2019-02-12)
2019/03/27 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2019/03/03. euskadi.eus atariak bisiten errekorra hautsi du berriro: 56 milioi bisita 2018an, 2017an baino %3 gehiago.

2019/04/08 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Zuzenean-ek, herritarrak artatzeko zerbitzuak, ia milioi erdi kontsultari eman die arreta 2019ko lehen sei hilabeteetan (2019/08/16)

2019/10/23 Viceconsejera de Relaciones Institucionales