Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Gardentasunaren arloko jardunbide egokiak elkarrekin landu eta horien berri eman elkarri, erakunde publiko autonomiko, lokal eta nazioartekoen eta gobernuz kanpoko erakundeen artean

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Maiatzaren 24an, Gobernu Irekirako Batzorde Sektorialaren (Estatua, Erkidegoak eta Udalak) Biltzarrean parte hartu genuen Madrilen

2018/01/05 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Uztailaren 13an eta 14an, UPV/EHUko Udako Ikastaro batean parte hartu genuen. Ikastaroaren titulua "Gobernu Irekia desmitifikatzen" izan zen.

2018/01/05 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Gardentasuna eta Gobernu Onaren Kontseiluak deituta, beste Erkidegoekin eta FEMPekin bileretan parte hartu dugu. 

2018/01/05 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Elkarlan Sarien hirugarren deialdia bideratu da. Horren epaimahaian beste herri administrazioen ordezkariek ere parte hartuko dute.

2017/09/18 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2018-04-2018. "Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzaren" parte izateko hautatua izan da Euskadi.

Berria
2018.eko apirilak 09
Euskadi aukeratu dute Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzan parte hartzeko
2019/04/08 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Uztailaren 5ean inauguratu zen Santa Cruz de Tenerifen Kanarietako Gobernuaren egoitzan Euskadi-Kanariak Gobernu Irekiaren Bigarren Topaketa, datu irekiak, gardentasuna eta Gobernu Irekiaren inguruan aritzeko topaketa, martxoaren 9an Bilbon ospatutakoari jarraipena emanez.

Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak eta Kanarietako Gobernuaren ordezkariak egon ziren ekitaldi honetan, Open Dataren, herritarrek politika publikoetan duten parte-hartzearen, parte hartzeko prozesuaren ebaluazioaren eta beste zenbait gairen inguruan eztabaidatzeko, esperientziak partekatzeko eta ekimen berriak martxan jartzeko, erakunde hauek administrazioetatik datu irekien estrategiaren alde egiteko duten baterako konpromisoa erakutsiz, gizarte-balioa sortzen duen tresna gisa, sozietate zibilaren parte-hartzea bezala, antolatua edo ez antolatua, politika publikoak diseinatzeko eta planifikatzeko.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak parte hartu zuen anfitrioi bezala aritzen zen José Miguel Barragán Kanarietako Gobernuko Presidentetzako kontseilariarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, mahai teknikoetan Luis Petrikorena Gobernu Irekiko zuzendariariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak ere parte hartu dute.

Jardunaldia mahaietako ondorioekin bukatutzat eman zen, proposatutako ekintza konpromezu eta hurrengo topaketarako proposamenarekin batera.

2018/12/16 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Gobernu Irekirako Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) jendaurrean azaldu du, atzo arratsaldean, Euskadi bere Tokiko Gobernuetarako Programan parte hartuko duten mundu osoko 20 eskualdeetako bat gisa hautatzeko erabakia. Nazioartean erreferentziazkoa den erakunde horrek, gobernamenduari eta gardentasunari dagokienez, positiboki balioetsi du Euskadiren baterako hautagaitza; hautagaitzak Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta hiru hiriburuetako udalak barne hartzen ditu.

Programa horrek euskal erakundeei lagunduko die ekintza-planak egiten eta gardentasunaren, herritarren ahalduntzearen, ustelkeriaren aurkako borrokaren eta gobernamendua sendotuko duten teknologia berrien garapenaren sustapenean aurrera egiten. Modu berean, Lehendakariak eskerrak eman dizkie, halaber, hiru foru-aldundiei eta hiru hiriburuetako udalei eta baterako hautagaitza hau bultzatu duten herritarren erakundeei: Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentzia; Matia Fundazioa; Euskadiko Gazteriaren Kontseilua – EGK; eta Elkarlan Zuzenbidea elkartea.

Gobernu Irekirako Aliantza
Gobernu Irekirako Aliantza (Open Government Partnership – OGP) da erreferentziazko nazioarteko erakundea; bere helburua da gobernu “irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekin sentikorragoak” sustatzeko mekanismoak ebaluatu eta garatzea. OGP 2011n sortu zen, NBEaren Batzar Nagusiaren bilera baten ondoren. Gaur egun, Zuzendaritza Batzordea 22 kidek, 11 gobernuk eta sozietate zibileko 11 erakundek eratzen dute.

2018/12/16 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Gobernu-kalitatearen Europako indizea (‏‎«EQI», ingelesezko sigla), Goteborgeko Unibertsitateko Gobernu-Kalitaterako Institutuak sortua, Europar Batasunean eskualde-mailan eskuragarri dagoen erakunde-kalitatearen adierazle bakarra da. Indize hori oso zabalduta dago Europar Batasuneko akademien eta instituzioen artean.

Indize horren arabera, erakunde-kalitatea dimentsio anitzeko kontzeptu bat da: zerbitzu publikoak ematerakoan inpartzialtasun eta kalitate handia eta ustelkeria-maila txikia izatea esan nahi du. Europako Batzordeak finantzatu zuen, 2010ean, eta, berriz ere, 2013an eta 2017an. Haren helburua da herritar arruntek ustelkeriari buruz dituzten pertzepzioak eta esperientziak jasotzea, eta jakitea herritarren ustez beren zerbitzu publikoak zenbateraino diren inpartzialak eta kalitate onekoak beren egoitza-eskualdean.

Horiek horrela, 2018ko martxoan, 2017. urteari dagokion azterlan konparatibo bat argitaratu da, eta hemen kontsultatu dezakezue.

Nabarmentzekoa da Euskadik Frantziako eskualde gehienen oso antzeko emaitzak lortu dituela. Erraz ikusten da azterlanean jasotzen den koloreen maparen arabera. Gobernuen erakunde-kalitateari dagokionez, Europako bigarren mailako eskualde europarren taldean sartzeko gertu dago Euskadi (maila horretan daude 0,7 gainditu dutenak, eta Euskadik 0,635 lortu du; hor daude “Austriako eskualdeak” eta “Alemaniako” gehienak).

Azterlanaren ondorioetan, zeinak Bo Rothstein irakasleak egin baititu Eskualdeen Komitean, berariaz aipatzen da Euskadi kasu “interesgarrienetako” bat dela. “Nahiz eta denboran zehar Espainian batez beste joera negatiboa egon, bai eta jaitsiera negatiboa ere Espainiako eskualde askotan, Nafarroa, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoan etengabe hobetu dira denboran zehar”, azterlan akademikoaren arabera. 

2018/12/17 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

OGP Euskadi (Open Government Partnership) ekimenaren jarduera planaren konpromisoak aurkeztu dira, erakunde sustatzaileak ordezkatuz (aldundiak, udalak eta gizarte zibila), Europako Kontseiluaren 36. Kongresuan. (2019/04/03)

Berria
2019.eko apirilak 03
OGP Euskadi aurkeztu du Luis Petrikorenak Europako Kontseiluko Europar Eskualde eta Lurraldeen Botereen Kontseiluan
2019/04/29 Viceconsejera de Relaciones Institucionales