Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskal Sektore Publikoaren Gardentasuna, Herri Partaidetza eta Gobernu Oneko Legea onar dadin bultzatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Uztailaren 20an, EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek Eusko Legebiltzarreko erregistroan sartu zuten Gardentasunaren, Herritarren Partaidetzaren eta Gobernu Onaren lege-proposamena.

2017/10/04 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2017ko Irailaren 19an Gobernu Kontseiluak, Legebiltzarreko talde nazionalistek eta euskal sozialistek batera aurkeztu duten “Euskal Autonomia Erkidegoko Gardentasunari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko” Lege Proposamenaren aldeko irizpena adierazi du. Legegintzako ekimen hori XI. Legegintzaldi honetarako Gobernu Akordioaren konpromisoetako bat da. 2018rako aurreikusten zen; beraz, Eusko Jaurlaritzak goraipatu egiten du EAJ-PNV eta PSE akordiora heldu izana, lege garrantzitsu horren izapidetzea arintzeko.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, ekimen horrek zuzenean konektatzen du euskal gizarteak gardentasun-printzipioaren errekerimendu publikoei erantzuten dien arau modernoa eta eguneratua izateko eta herritarrek gai publikoetan parte hartzeko tresna eraginkorrak sustatzeko duen beharrizanarekin. Horrela, Eusko Jaurlaritzak ongietorria ematen dio proposamen horri; izan ere, legegintzako ekimena bat dator Eusko Jaurlaritzak datozen hileotarako duen helburu nagusietako batekin: administrazioei eta, oro har, sektore publikoari, gobernantza publiko egokia ematea.

Politika publikoen ebaluazioa, gardentasuna eta parte hartzea 

Legebiltzarraren ekimenaren bidez, sektore publikoaren funtzionamenduaren funtsezko ardatzak arautuko dira, herritarrek politika publikoak ebaluatzeko, gai publikoetan parte hartzeko eta administrazio publikoek Euskadin sortzen duten informazioa libreki eta gardentasun osoz ezagutzeko dituzten eskubide berrien inguruan. 

Euskal Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko elkarreraginaren eskakizun berriei erantzungo die, herritarren ekarpenen berri emateko, horiek aktiboki entzuteko, erakusteko eta koordinatzeko, aldebiko elkarrizketa sustatzeko, euskal gizarteak gai publikoetan duen ekimena sustatzeko eta ondasun erkidean oinarritzen diren proiektuetan lankidetza publiko-pribatua bultzatzeko.

2019/03/27 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2019/03/19. 2019rako aurreikusitako Eusko Jaurlaritzaren Urteko Araugintza Plana onartzen da. Planak jaso egiten ditu Gobernuko sail bakoitzak, Gobernu Kontseiluak 2019an onesteko, aurkeztea aurreikusita dituen araugintza ekimenak (lege aurreproiektuak eta dekretuak).

Berria
2019.eko martxoak 12
Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurreikusita dagoen Urteko Araugintza Plana onartu du (Gobernu Bilera 2019-03-12)
2019/03/27 Viceconsejera de Relaciones Institucionales